2. jarduera
Angeluen neurketa sare-banaketa zentralizatu batean. Erleen dantzaren adibidea
Karl Von Frisch-ek (1886-1982) aurkitu zuen erleek nektar ugari duten loreen berri ematen dutela erlauntzan,
dantza eginez.
Loreak hurbil badaude (50-100 m baino gutxiagora), haiek aurkitutako erleak zirkulu-dantza egiten du erlauntzan,
txandaka erlojuaren noranzkoan eta aurkakoan biratuz. Horrela, hark aurkitutako janaren bila irteten dira gainerakoak.
Loreak urrun badaude (50-100 m baino gehiagora), aldiz, zortzi formako dantza egingo du. Esploratzaileak
zortzi baten itxura duen mugimendua egingo du. Lehenik zirkulu bat egingo du; gero, zuzen bat sabelaldea alde batera eta bestera
mugituz; eta bukatzeko, beste zirkulu bat, lehenengoaren aurkako noranzkoan. |
Iturria: http://es.wikipedia.org/
wiki/karl_r._von_frisch |
Erleak sabelaldea astinduz egiten duen zuzenaren norabidea lotuta dago eguzkiaren eta loreen kokapenekin
—erlauntza eta Eguzkia lotzen dituen zuzenarekin—, eta informazioa ematen du nektarra eta polena duten loreetara iristeko
jarraitu beharreko norabideari eta distantziari buruz.
Bideo honetan erle bat ikusiko
duzue, zortzi formako dantza egiten.
Bideoan azaltzen da zer lotura dagoen bi hauen artean: batetik, erleak sabelaldea astinduz egiten duen zuzenaren angelua
bertikalarekiko , eta bestetik, janari-iturriaren kokapena Eguzkiarekiko. Zenbait kasu daude:
- Erleak zortziaren zati zuzena abaraskaren bertikalean gora egiten badu, janaria Eguzkiaren noranzkoan dagoela adierazten
du.
- Janaria Eguzkiaren aurkako noranzkoan badago, aldiz, abaraskaren bertikalean behera astinduko du sabelaldea.
- Janaria Eguzkirako norabidearekiko 40º-ra badago, ezkerrera edo eskuinera, angelu berdina izango du zuzenak abaraskaren
bertikalarekiko, ezkerrera edo eskuinera.
Ikus dezagun grafiko hauetan zer aukera dituen janari bila doan erle batek erlauntzatik irtetean:
Janaria hurbil: zirkulu formako dantza.
|
Janaria 100 m baino gehiagora, Eguzkirako aurkako noranzkoan.
|
Janaria 100 m baino gehiagora, Eguzkirako noranzkoan.
|
Janaria 100 m baino gehiagora, Eguzkirako norabidearekiko α angelura, eskuinera.
|
Jarduera
Jarduera honetan, bi edo hiru laguneko taldeak egin behar dituzue. Horrela, lankidetzan arituko zarete
proposatutako ariketetan, eta elkarrekin ikasiko duzue.
Interpretatu marrazki hau, eta lotu erlauntzako dantzak (1, 2 eta 3) janari-iturrien kokapenekin (A, B eta C):
Marraztu loreen balizko kokapen bat, erlearen dantzako zuzenak 30º-ko angelua osatzen badu, erlojuaren
orratzen noranzkoan. Gogoratu erlauntzatik eguzkirako norabidea erabiltzen dugula erreferentziatzat angelu horiek neurtzeko.
Tresna hau
erabil dezakezue.
Janaria D eta E puntuetan badago, zer angelu osatuko dituzte haiek aurkitu dituzten erleen dantzek? Kalkulatu
angeluen gutxi gorabeherako zabalera angelu-garraiagailua erabiliz, eta ondoren, egiaztatu emaitza tresna hau erabiliz.