MATEMATIKA Arloa
Zenbaki-sistemak, zenbaki-sistema hamartarra
Aurkezpena
1 de 6
0%

Aurkezpena

Zenbaki-sistemak

Lurrean bizi denetik, gizakiak hainbat gauza zenbatzeko beharra izan du: harrapakinak, geziak, etab.

Artzaintza sortu zenean, esaterako, taldeko animaliak zenbatzeko beharra sortu zen. Denborak aurrera egin ahala, herrialdeak merkataritzan hasi zirenean, zenbakiek garrantzia handia hartu zuten, eta lehen eragiketak egiten hasi ziren. Zenbakiak hazten joan ziren, gero eta zifra gehiagoz osatzen.

Nola liteke, ordea, zenbakiak hazi eta gero eta handiago egitea?

Prest al zaudete jakiteko?

Has gaitezen lanean!

Zenbaki-sistema hamartarra: batekoak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak...

Zenbakiak alderatzea eta ordenatzea

Erromatar zenbakiak eta arabiar zenbakiak

BALIABIDEAK

HISTORIA APUR BAT

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Testu-prozesadorea

Web-erreferentziak

Historia apur bat

Zenbaki-sistemak historian

Sumertarrek neurri-sistema konplexu bat garatu zuten K.a. 4000 urtearen inguruan. Metrologia aurreratu hura dago aritmetikaren, geometriaren eta aljebraren jatorrian. K.a. 2600 urtetik aurrera, sumertarrek biderkatzeko taulak idatzi zituzten buztinezko tauletan, eta geometria-jarduerak eta zatiketa-problemak ebatzi zituzten.

Abakoa. Iturria: http://www.todocoleccion.net

Garai horretakoak dira, halaber, Babiloniako zenbaki-sistemaren lehen arrastoak ere. K.a. 2700 eta 2300 urteen artean sortu zen abakoa, bai eta zenbaki-sistema hirurogeitar horretako magnitude-ordenaren hurrenkera zehazten zuen taula bat ere, zutabeka antolatuta. Sumertarrak erabili zuten lehenengoz zenbaki-sistema posizional bat eta, ustez, kalkulu-arauren bat baliatzen zuten astronomia-neurketak egiteko.

Sistema hamartarra zenbaki-sistema posizional bat da, oinarria hamar duena; eta, beraz, hamar zifrak osatzen dute: zero (0), bat (1), bi (2), hiru (3), lau (4), bost (5), sei (6), zazpi (7), zortzi (8) eta bederatzi (9).

Ikurren multzo horretako elementuei zenbaki arabiar esaten zaie, eta Indian dute jatorria. Zenbait kulturatan salbu, zenbaki-sistema hori erabili ohi da mundu osoan, bai eta zenbaki-sistemak erabili beharreko arlo gehienetan ere. Alabaina, zenbait esparrutan lan-metodoari egokitutako zenbaki-sistemak erabiltzen dira. Informatikan, esaterako, zenbaki-sistema bitarra baliatzen da, oinarrian 0 eta 1 zenbakiak dituena. Zenbait hizkuntzatan zenbaki-sistema hamabitarren edo hogeitarren arrastoak aurki daitezke. Euskaraz, esaterako, berrogei, hirurogei eta laurogei hitzen jatorrian, bi aldiz hogei, hiru aldiz hogei eta lau aldiz hogei adierazpenak daude, hurrenez hurren.

Antropologoek diotenez, gizakiok hamar hatz izatea dago zenbaki-sistema hamartarraren jatorrian, betidanik erabili izan baititugu zenbatzeko oinarri gisa.

Zenbaki arabiarrak dira zenbakiak adierazteko gehien erabiltzen diren ikurrak. Europan arabiarrek sartu zituztenez, arabiar esaten zaie; alabaina, Indian sortuak dira. Munduak Indiako kulturari zor dizkio garrantzia handiko bi asmakuntza; alde batetik, oinarria 10 duen zenbaki-sistema posizionala; eta, beste aldetik, 0 zenbakia (sanskritoz "sunya" edo "bindu"), maiek ere 0 zenbakia erabili zuten arren. Indiako persiar matematikariek sortu zuten sistema, eta haiengandik hartu zuten arabiarrek. Afrika iparraldean erabiltzen hasi zirenerako gaur egungo itxura zuten, eta handik hartu zituen Erdi Aroko Europak. Zenbaki horien erabilera mundu osora zabaldu zen europar kolonizazioa eta merkataritza zirela eta.

Glifo desberdin asko erabili izan dira —eta, oraindik ere, erabiltzen dira— zenbaki arabiarrak adierazteko. Glifo horiek bi familia handitan sailka daitezke: mendebaldekoetan eta ekialdekoetan. Ekialdeko zenbaki arabiarrak gaur egun Irak dagoen lekuan sortu ziren, eta beheko taulan arabiar-indiar izenez adierazi dira. Ekialdeko arabiar-indiar sistema aurrekoaren aldaera bat da. Mendebaldeko zenbaki arabiarrak Al Andalusen eta Magreben garatu zituzten, eta beheko taulan europar izenez adierazi dira.

Europarra

0

1

2

3

4

5

6

7

8

9

Arabiar-indiarra

٠

١

٢

٣

٤

٥

٦

٧

٨

٩

Ekialdeko arabiar-indiarra
(Persa eta Urdua)

۰

۱

۲

۳

۴

۵

۶

۷

۸

۹


Japonian, zenbaki arabiarrek eta latindar alfabetoak osatzen duten idazketa-sistemari rōmaji esaten diote, zenbaki arabiarrak eta japoniarrak bereizteko.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Josep Pons eta Mª Cristina Pérez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest