MATEMATIKA Arloa
Zenbaki-sistemak, zenbaki-sistema hamartarra
2. jarduera. Zenbakiak alderatzea eta ordenatzea
4 de 6
0%

2. jarduera. Zenbakiak alderatzea eta ordenatzea

Orain, aurreko jarduerakoen antzeko zenbakiak nola alderatzen diren ikasiko dugu.

Zenbakiak ordenatzen ikasiko duzue, eta multzo bateko handiena zein den bereizten.

Jardueraren helburuak dira multzo bateko zenbaki handiena bereiztea eta segida bateko zenbakiak irizpide bati jarraiki ordenatzea.

JARDUERA

Arau erraz gutxi batzuk ikusiko ditugu:

LEHENA

Hasteko, pentsatu erabiliko ditugun zenbaki guztiak osoak eta positiboak izango direla BETI.

Bi zenbaki alderatzeko, lehenik, zifra kopuruei erreparatu behar diezue.

Izan ere, zifra gehien duena da handiena.

Zenbakiak txikienetik handienera ordenatuko ditugu besterik adierazi ezean. Hori dela eta, ezkerrean kokatuko dugu zifra gutxien duena, txikiena dela adierazteko.

Erreparatu adibide honi:

8.760.987 eta 198.374.523 alderatuko ditugu.

Lehen zenbakiak zazpi zifra ditu; bigarrenak, aldiz, bederatzi.

Bigarren zenbakiak lehenak baino bi zifra gehiago ditu. Beraz:

Bigarren zenbakia handiagoa da lehena baino.

Honela adieraziko dugu:

8.760.987 < 198.374.523

ikurrak adierazten du ezkerreko zenbakia txikiagoa dela eskuinekoa baino.

Zer egin beharko dugu, ordea, zenbakiok handienetik txikienera ordenatzeko eskatzen badigute?

Arazorik ez. Badakigu zer zenbaki den handiena eta zein txikiena, zifra kopuruak alderatzean erabaki baitugu. Hori ez da aldatzen.

Lehenik, zenbaki handiena idatzi beharko dugu, eta jarraian, txikiena. Besterik ez.

ARGI IBILI, ordea, oraingoan > ikurra erabili beharko baitugu zenbaki handiena zein den adierazteko.

Honela adieraziko dugu:

198.374.523 > 8.760.987

Erraza, ezta? Orain zuen txanda da. Arreta jarri, batzuetan tranpak aurkituko baitituzue. GOGORATU: ez dira kontuan hartu behar zenbaki oso baten ezkerrean dauden zeroak.

BIGARRENA

Eta zer gertatzen da bi zenbakiek zifra kopuru bera badute?

Ikusiko duzuenez, erraza da. Jarri arreta.

Erreparatu adibide honi:

9.876.987 eta 9.874.656

Zenbakiek zazpina zifra dituzte.

Horrelakoetan, zenbakiak alderatzeko, unitate-ordena handieneko zifrari erreparatuko diogu lehenik eta behin. Aurreko jarduera ikasi duzunez, ezkerreko muturrean kokatutako zifra da; adibidean, milioikoak adierazten dituena.

9.876.987 eta 9.874.656

Bi zenbakietan zifra hori berdina denez, hurrengo ordena txikiagokoari erreparatuko diogu; adibidean, bederatziaren eskuinean dagoenari, hots, ehun milakoak adierazten dituenari.

9.876.987 eta 9.874.656

Horrela jarraitu behar dugu desberdina den zifra bat alderatu arte.

Adibidean, milakoak adierazten dituena da zifra hori.

9.876.987 eta 9.874.656

Ikus dezakezuenez, 6 handiagoa da 4 baino; eta beraz, zenbaki handiena zein den esan dezakegu, dagokion ikurra erabiliz:

9.876.987 > 9.874.656

Hartu zenbakiak ordenatzeko ohitura. 9.874.656 ezkerrean kokatuko du, txikiena baita, eta 9.876.987 eskuinean, zenbaki arrunten zuzenean kokatzen diren bezala.

Praktikatzeko, egin klik esteka honetan eta ebatzi proposatutako jarduera. Gogoan izan lehen araua.

HIRUGARRENA

Zer gertatzen da zenbakiek aurkako zeinua dutenean, hots, bat positiboa eta bestea negatiboa direnean?

OSO ERRAZA DA

ZENBAKI POSITIBOA HANDIAGOA DA, BETI, ZENBAKI NEGATIBOA BAINO

82.347

>

-980.394

9987

>

-3.450

3.495

>

-309.458

-304.985

<

89

-34.895

<

324

GOGORATU: ez da beharrezkoa zenbaki positiboen zeinua idaztea, aski da zenbaki negatiboena adieraztea.

LAUGARRENA

Bukatzeko, esaldi ezagun batek dioenez, last but not least, zenbaki negatiboak alderatzen ikasiko dugu.

-8.760.987 eta -198.374.523 alderatuko ditugu.

TRIKIMAILU bat irakatsiko dizuegu.

  • Hasteko, zeinua adierazten ikurra kenduko diegu bi zenbakiei, une batez "ezkutatuko" bagenu bezala.

  • Horrela, 8.760.987 eta 198.374.523 alderatu behar bagenitu bezala jokatuko dugu.

  • Eta badakizu hori egiten lehendik ere…

  • Batek zazpi zifra ditu, eta besteak, bederatzi.

  • Zifra gehien duena da handiena.

  • Beraz: 8.760.987 < 198.374.523

  • Baina zeinua ezkutatu diegunez…

  • Zeinuak berriro idatzi behar ditugu...

  • Eta < ikurrari buelta eman behar diogu, > lortzeko.

Hau da, beraz, erantzuna:

-8.760.987>-198.374.523

Eta zenbaki arrunten zuzenean adierazten baditugu:

TRIKIMAILUA baliatuz, gai al zarete zenbaki hauek alderatzeko?

-9.876.987 eta -9.874.656

Alderatu zenbakiak koadernoan, eta egiaztatu erantzuna hemen.

Bukatzeko, zenbakiak ordenatzera gonbidatzen zaituztegu. Ebatzi esteka honetako jarduerak:

http://www.i-matematicas.com/Descartes/calculomental/naturales1.htm

Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko.

Kalkulagailua

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Gehiago jakiteko

Jolas bat, zenbaki handiak ordenatzeko.

http://www.gobiernodecanarias.org/educacion/9/Usr/eltanque/todo_mate/actividades5/tema1_P4/tema1_pr4.swf

Zenbakiak ordenatzeko jolas bat, zeinua kontutan hartuta.

Beste jolas batzuk ere proposatzen dira, bi zenbakiren artean ezkutatzen den hirugarren bat aurkitzeko.

http://www.i-matematicas.com/Descartes/calculomental/enteros2.htm

http://www.i-matematicas.com/Descartes/calculomental/naturales1.htm

And last but not least ” esaldiaren jatorria.

http://www.phrases.org.uk/meanings/last-but-not-least.html

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Hemen

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Josep Pons eta Mª Cristina Pérez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest