3. jarduera. Zenbaki erromatarrak eta zenbaki arabiarrak
Zenbaki erromatarrak eta zenbaki arabiarrak: interpretatzea eta sistema batekoak bestean adieraztea
Erromatarrek zenbaki sistema ez-posizional bat sortu zuten. Zenbakiak letren bidez adierazten
zituzten. Letra bakoitzak esanahi propioa zuen, eta arau batzuk bete behar ziren ordura arte ezagutzen ziren zenbakiak adierazteko.
Ba al dakizue zer zenbaki oihukatzen ari den eskuineko legionarioa?
Ikus dezagun!
|
|
Zenbaki-sistema erromatarrean zazpi letra larri erabiltzen dira. Hauek dira letra horien balioak:
Letra
| I
| V
| X
| L
| C
| D
| M
|
Balioa
| 1
| 5
| 10
| 50
| 100
| 500
| 1000
|
Gainerako zenbakiak adierazteko, arau hauek bete behar dira:
1. |
Zifra erromatar baten eskuinean balio bera edo txikiagoa duen bat idazten bada, batu egiten
dira zifra horien balioak. |
Adibideak: VI = 6;
XXI = 21; LXVII = 67 |
2. |
"I" zifra "V" edo "X" zifren ezkerrean idazten bada, bi
zifra horien balioari bat kendu behar zaio; "X" zifra "L" edo "C", zifren
ezkerrean idazten bada, bi zifra horien balioari hamar kendu behar zaio; eta "C" zifra "D"edo
"M" zifren ezkerrean idazten bada, bi zifra horien balioari ehun kendu behar zaio. |
Adibideak: IV = 4; IX
= 9; XL = 40; XC = 90; CD
= 400; CM = 900 |
3. |
Inoiz ezin da errepikatu letra bat jarraian hiru bider baino gehiagotan zenbaki bat adierazteko. |
Adibideak: XIII = 13;
XIV = 14; XXXIII = 33; XXXIV = 34 |
4. |
"V", "L" eta "D" ezin dira errepikatu, balio horiek adierazten
dituzten beste letra batzuk baitaude: "X", "C" eta "M". |
Adibideak: (ez VV) = 10 ; C (ez LL) = 100 ;
M (ez DD) = 1.000 |
5. |
Bi zifren artean balio txikiagoko bat badago, haren balioa kendu behar zaio eskuinean duenari.
|
Adibideak: XIX = 19;
LIV = 54; CXXIX = 129 |
6. |
Zenbaki erromatarrak milaz biderkatu behar dira haien gainean adierazitako marra horizontal bakoitzeko. |
Adibideak: VI
= 6.000; XL = 40.000; IX = 9.000.000 |
JARDUERA
Ireki
jarduera hau
eta lotu bi zutabeetako balioak.
Orain, zenbaki hauek handienetik txikienera ordenatzen saia zaitezkete:
Erabili koadernoa kantitate horiek zenbaki arruntetan adierazteko eta ordenatzeko.
Lan bikaina egin duzue! Ez ahaztu sekuentzian ikasitako arauak. Ziur lagungarri izango zaizkizuela etorkizunean.