Aurkezpena
PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA
| Proposatutako jardueran helburua da ikasleei zenbaki-sistemen bilakaera hurbiltzea. Horrez
gain, ikasleek ikasiko dute zenbaki-sistema hamartarra nagusitu egin dela, zenbakiak osatzeko eta eragiketak egiteko eskaintzen
duen erraztasuna dela eta.
Historiari buruzko atalean zenbaki-sistemen jatorria aurkezten da. Sumertarren zenbaki-sistema hirurogeitar
ez-posizionaletik abiatuta, bilakaera azaltzen da gaur egungora iritsi arte. Azken jardueran erromatar zenbaki-sistema ez-posizionala
lantzen da, historian izan duen garrantziagatik, eta gaur egun ere etengabe ageri diren arrastoen eta erabilerengatik. Izan
ere, gure bizitzetan presentzia handia dute, "zenbaki erromatarrak eguneroko bizitzan" eranskinean azaltzen zaigunez. Ikasleek
hari buruzko kontzeptuak ulertzea da helburua, zenbaki-sistema posizional batekin alderatzeko gai izan daitezen, esaterako,
zenbaki-sistema hamartarrarekin. |
Lehen bi jardueretan zenbaki-sistema hamartarra lantzen da, bederatzi zifrarainoko zenbakien irakurketa
eta idazketa, eta zenbakiak osatzeko eta deskonposatzeko arauak, zenbakiak alderatu ahal izateko eta eragiketen emaitzak interpretatzeko.
Jarduera osagarri gisa, kalkulagailua erabiltzea proposatzen da, jarduera jolas dibertigarrietan oinarrituz,
modu erakargarrian ikasleek kalkulagailua erabiltzen ikas dezaten.
JARDUEREN SEGIDA
A etapa. Sarrera
1. jarduera. Zenbaki-sistema hamartarrean zenbakiak irakurtzen eta idazten ikastea. Batekoa, hamarrekoa, ehunekoa,
milakoa eta abar zer diren ikastea.
Kalkulagailuaren oinarrizko erabilera.
B etapa. Garapena
2. jarduera. Bederatzi zifrarainoko zenbakiak adieraztea, alderatzea eta ordenatzea, zeinua kontuan hartuta.
C etapa. Bukaera eta ebaluazioa
3. jarduera. Zenbaki erromatarrak eta haien baliokideak zenbaki arabiarretan.
Taldean egiteko jarduerak.
- Arloa: Matematika
- Gaia: Aritmetika
- Unitate Didaktikoa: Zenbaki-sistemak, zenbaki-sistema hamartarra
- Maila: Lehen Hezkuntzako 5. maila
- Saio kopurua: 3
Ibilbidea
Gida honek atal hauek ditu: