MATEMATIKA Arloa
Azalera-neurriak
Aurkezpena
1 de 6
0%

Aurkezpena

AURKEZPENA

Segur aski, noizbait entzungo zenuten ia 100 metro koadroko etxebizitza bat saldu dela, litro bat pintura erabiliz 9 metro koadro horma margotu direla, informazio digital asko bil daitekeela zentimetro koadro gutxi batzuetan, eta abar.

Azalerak eta haien neurri-unitateak gure eguneroko adierazpenetan erabiltzen baditugu ere, asko dugu ikasteko oraindik ere haiei buruz. Prest al zaudete ikasteko?

Has gaitezen lanean! Inguruko higiezinen agentzia garrantzitsu batek zenbait jabetza ditu alokatzeko, eta beste batzuk, berriz, saltzeko. Hala ere, nahitaezko datu batzuk behar dituzte, kontratuan jartzeko; esate baterako, jabetzek zenbateko azalera duten. Higiezinak iragarki batzuk ere jarri behar izaten ditu bere webgunean. 5. mailan zaudeten ikasleak zeregin horiek betetzeko gai zaretela kontuan hartuta, higiezinen agentziak zuen laguntza eskatu du.

Lanean hasi aurretik, komeni da zenbait kontzeptu finkatzea, hanka-sartzerik ez egiteko. Horretarako, jarduera hauek egingo ditugu:

Azalerak nola neurtzen diren ikasi.


Azalerak neurtu, pisuen eta etxebizitzen planoen bitartez.


Etxebizitzak eta pisuak saltzeko iragarkiak egin.

BALIABIDEAK

HISTORIA APUR BAT

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Hauek dira lan egiteko erabiliko dituzun IKT baliabideak:

Writer testu-prozesadorea (Open Office)

Writer. OpenOffice.org suiteko testu-prozesadorea, plataforma anitzetarakoa

Tutorialak

Open Office instalatzeko tutoriala:

Web-erreferentziak

Irudi lauen azalerak. Bisitatu webgune hau

Historia apur bat

Egiptoarrak, Nilo ibaia eta azaleren kalkulua.

Mapa Google Maps

Dakizuenez, Nilo da Afrikako ibairik luzeena. Nilo ibaiaren ertzean dauden afrikar herrialde askoren historia, gainera, hari lotuta dago. Izan ere, ibai horri esker lortu izan da soro eta gizakientzat hain beharrezkoa den ura.

Baina Nilo ibaiarekin lotura handiena duen zibilizazioa egiptoarrena da. Hala ere, historian zehar munduko toki horretan bizi izan diren zibilizazio guztiek izan dute ibaiarekiko mendekotasuna bizirauteko; izan ere, ibaiak zehaztu du haien historia, hein handi batean.

Matematikaren historian ere, Nilo ibaiak berebiziko garrantzia izan du; batik bat, gizakiak zenbait motatako azalerak kalkulatzen ikasi behar izan baitu, hari lotuta. Azalerak kalkulatzeko erabiltzen den metodoa, orain ikasten ari zaretena, antzinako egiptoarrek erabiltzen zuten berbera da ia, esaterako.

Antzinako egiptoarrek ibaiari ‘Hapy’ edo ‘Iteru’ esaten zioten; hau da, ‘ibai handia’. Honela idazten da egiptoar hieroglifikoak erabiliz:

Egiptoarrentzat, jaungoiko bat zen ibaia, udan gainezka egin, lurrak urpetu eta haiek ongarritu ondoren atzera egiten zuena, elikagaiak, garia eta merkaturatzen zuten lihoa lant zezaten. Azken batean, bizia ematen zien.

Hori dela eta, hiri garrantzitsu guztiak ibaitik gertu kokatu ohi ziren, bai eta gizakien bizimodua ere, orobat. Baina ibaiak urtero egiten zuenez gainezka, urak jaisten ziren bakoitzean, berriz marraztu behar izaten ziren soroen arteko mugak, laborantzan hasi baino lehen. Hori dela eta, azalerak neurtzeko teknikak garatu behar izan ziren, eta esan dugun bezala, horiexek izan ziren gure neurri-sistemen aitzindari.

Egiptoarrek, oro har, laukizuzen formako arloak marrazten zituzten, eta ibaiarekiko paraleloa izaten zen haren alderik laburrena. Bazekiten arloaren azalera kalkulatzeko, haren bi neurriak biderkatu behar zirela (oinarria eta altuera, gaur egungo terminologia erabiltzen badugu).

Jakina denez, ez zuten beti laukizuzen perfektuak marrazteko aukera izaten; hori dela eta, beste lauki batzuen azalerak ere kalkulatzen zituzten, bai eta triangeluenak ere. Azken horren azalera lortzeko, oinarriaren erdia bider altuera egiten zuten.

Erabiltzen zituzten unitateak, logikoki, ez ziren guk erabiltzen ditugunak bezalakoak; haien luzera-unitatea ‘ukondoa’ zen, metro erdi bat baino luzexeagoa (523 mm). Eta guk geuk egiten dugun bezala, haien azalera-unitatea ‘ukondo koadroa’ zen; hots, ukondo bateko luzera aldetzat zuen karratua. 10.000 ukondo koadrori ‘setat’ esaten zioten eta unitate hori erabiltzen zuten gehienbat.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Marcel David Pochulu, Raquel Abrate eta Mª Cristina Pérez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest