MATEMATIKA Arloa
Azalera-neurriak
3. jarduera
5 de 6
0%

3. jarduera

Etxebizitzak eta pisuak saltzeko iragarkiak egiten.

Amaitzeko, higiezinen agentziak iragarki batzuk argitaratu nahi ditu bere webgunean, zenbait etxebizitza eta pisu saltzeko. Aldez aurretik, iragarki batzuk aztertu beharko dituzue, agentzia zer eskatzen ari zaizuen behar bezala ulertzeko.

JARDUERA

Bilatzaile baten bitartez, bilatu Interneten zuen herrialdeko etxebizitza eta pisuen salmentarako iragarki batzuk. Zer informazio ageri da haietan? Informazio horretatik zeinek du zuen ustez garrantzirik handiena?

Higiezinen agentziak ezinbestekotzat jotzen ditu informazio hauek bere iragarkietan:

    • Etxebizitzaren guztizko azalera.

    • Etxebizitza zer zatitan banatuta dagoen (logelak, bainugelak, sukaldea, terraza edo balkoia eta abar).

    • Etxebizitzaren prezioa.

    • Etxebizitzaren prezioa metro koadroko.

Jarri binaka ikaskideren batekin eta ireki testu-fitxategi hau:3. jarduera.zip (.odt).

Osatu taula, eskatzen den informazioa erabiliz. Etxebizitzaren edo pisuaren deskribapena izeneko zutabean, aurrean aipatutako puntuak zehaztu beharko dituzue. Haatik, hori baino informazio gehiago ere jar dezakezue, zuen iragarkia erakargarria izan dadin. Etxebizitza edo pisua non dagoen eta zer zerbitzu dituen ere asma dezakezue. Adibidez: Bilboko Begoña auzoan kokatutako pisua. Haritzezko zorua. Logela zabal bat, bainugela, jangela-egongela, etxetresnadun sukaldea eta terraza ditu. Aire egokitua. Berogailu eta ur bero zentrala. Ingurune lasaia, zerbitzu guztiekin: ikastetxeak, haurtzaindegiak, supermerkatuak, anbulatorioa, banketxeak. Ongi komunikatutako lekua, autobus-geltokitik minutu batera: 27, 48, 38; eta metrotik 4 minutura. Udaletxetik 5 minutura oinez.

  • Azalera izeneko zutabean, amaierako kalkulua idatziko duzue. Horretarako, aurreko jardueran ikasitakoa hartu beharko duzue kontuan; hots, etxebizitzen eta pisuen azaleren kalkuluari buruzkoa.
  • m 2 -ko prezioa deritzon zutabean, zehaztu zer prezio izan dezakeen etxebizitzak. Jarduera honetako 1. puntuko informazioa erabil dezakezue horretarako.
  • Azken zutabean, Guztizko prezioari dagokion horretan, etxebizitzaren edo pisuaren azalera bider m2-ko prezioa eginda lortzen den balioa idatziko duzue.

Jarduera egiteko, kontuan hartu plano hauek:

Pisua salgai. Zenbakia: 1

Pisua salgai. Zenbakia: 2

Pisua salgai. Zenbakia: 3

Pisua salgai. Zenbakia: 4

Pisua salgai. Zenbakia: 5

Pisua salgai. Zenbakia: 6

Pisua salgai. Zenbakia: 7

Hitz egin ikaskideekin lortutako emaitzei buruz. Bat al datoz? Zer zailtasun izan dituzue kalkuluak egitean?

Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko.

Kalkulagailua

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Marcel David Pochulu, Raquel Abrate eta Mª Cristina Pérez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest