MATEMATIKA Arloa
Azalera-neurriak
1. jarduera
3 de 6
0%

1. jarduera

Azalerak nola neurtzen diren ikasten

Higiezinen agentziak agindu dizuen egitekoa betetzeko, saldu eta alokatu beharreko etxebizitzen azalera kalkulatu beharko duzue. Hala ere, oraindik ez dakizue nola egiten den. Hortaz, azalera-neurriekin zerikusia duten kontzeptu batzuk ikasiko ditugu, eskaerari behar bezala erantzuteko.

JARDUERAK

Zuen irakaslearen laguntzaz, aztertu orrialde honetan proposatzen diren egoerak: http://www.eskola20.org/sd/figuras_planas_web/Index.html.

Osatu jarduerak webgunean bertan. Ondoren, inprimatu kopia bat, zuen ikasketa-karpetan gordetzeko.

Jarduera amaitzen duzuenean, ikaskideei erakuts diezaiekezue, zuen erantzunak behar bezala osatuta dauden eta idatzi duzuena argi ulertzen den aztertzeko.

Aztertu diapositiba-aurkezpen hau: Azalerak.

    • Galdetu irakasleari ulertzen ez duzuena edo zer zalantza dituzuen.

Hitz egin ikaskideekin zer dakizuen azalerei eta neurri-unitateei buruz, eta zer testuingurutan entzun izan duzuen gaiari buruzko zer edo zer.

Baieztatu ahal izan duzuenez, azalerak eta haien neurri-unitateek badute tokia gure eguneroko bizitzan. Ingurura begiratu besterik ez dugu!

  • Irakaslearen laguntzaz, marraztu metro bateko aldea duen karratu bat ikasgelako lurrean. Kontuan hartu:

Metro koadro bat, m2 ikurraren bidez adierazten dena, metro bateko aldeak dituen karratu baten azalera da.

Orain, zuen irakaslearekin batera, irakurri “Metro koadro bat” abestiaren letra. Abestia Gloria Van Aerssen eta Carmen Santonja-k osatzen duten Vainica Doble izeneko bikotearena da. Metro koadro batean, sar al daitezke abestiak adierazten dituen gauza horiek guztiak? Zein da zuen iritzia?

Lehenengo jarduera amaitu duzuenez, prest zaudete higiezinen agentziak agindutako zeregina betetzeko.

Gehiago jakiteko

Erreparatu aurkezpen honi Azalera-unitateak

Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko.

Kalkulagailua

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Historia apur bat

Egiptoarrak, Nilo ibaia eta azaleren kalkulua. Irakurri! Deskargatu fitxategia.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Azalerak

Egin klik irudian, aurrera jotzeko:

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Marcel David Pochulu, Raquel Abrate eta Mª Cristina Pérez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest