Atal honetan oinarrizko ezaguera eta baliabide tekniko batzuk ezagutuko dituzue, irratsaioak grabatu, editatu eta lau haizeetara zabaltzeko.
1. GRABATU ETA GRABAZIOA EDITATU Egindako elkarrizketak, albisteak, iragarkiak, eta abar grabatzeko, baliabide asko erabil ditzakezue: grabagailu digitalak, telefono mugikorrak eta ordenagailuak, besteak beste. Horietaz gain, Interneten ere badago beste programa erabilgarri bat, Audacity izenekoa. Programa horri esker, audioa ordenagailuan zuzenean grabatzeaz gain, editatzeko ere aukera ezin hobea izango duzue: bolumena aldatu, ezabatu, kopiatu, moztu eta itsatsi ahal izango duzue. Eta pista batzuk ere nahas daitezke, irratsaiorako prestatu dituzuen grabazio guztiak lotzeko eta jarraian entzun ahal izateko. Gainera, Audacity programak baditu beste abantaila batzuk: doakoa eta eramangarria da, hau da, pendrive batean eraman daiteke. Hau guztia nola egiten den modu errazean jakiteko, klikatu hemen. |