Jarduerak‎ > ‎

Albistea

Kazetaritzako beste generoekin gertatzen den moduan, albisteak idatzi egin behar dira. Eta hauxe izango da, hain zuzen ere, jarduera honen helburua: geroago ahots gora irakurriko ditugun albisteak idaztea.

Horretarako, bi gauza jakin behar ditugu: alde batetik, zer den albistea, eta, bestetik, zein diren albistearen atalak eta ezaugarriak. Beraz, gauza horiek guztiak aztertuko ditugu.

ZER DA ALBISTE BAT?

Kazetaritzaren oinarrizko generoa da, eta gertaera baten adierazpena.


ZEIN DIRA ALBISTEAREN EZAUGARRIAK?

  • Gaurkotasuna: kontatzen den gertaera jazo berria da.
  • Laburtasuna: albistea laburra da.
  • Zehaztasuna: argi azaldu behar da informazioa, irakurle guztiek uler dezaten.
  • Erakarpena: erakargarria izan behar du, hau da, irakurlearentzat interesgarria.
  • Objektibitatea: albisteak objektiboa izan behar du, eta, beraz, kazetariaren iritzia ez da inola azaldu behar.
                                                         
                          
                                                                                  Crédito de la imagen