Teoria‎ > ‎

Z-ren ahoskera kontsonante-bilkuretan

 -z + b, d, g b, d eta g kontsonanteak  /p/, /t/ eta /k/ ahoskatzen dira, aurrean z kontsonantea badute: ez badator > ezpadator, ez balitz > ezpalitz, ez  dago > eztago, ez darama > eztarama, ez ginen > ezkinen, ez geunden > ezkeunden.
Gogoratu: d, g, l eta z eta n kontsonanteak bait- partikularekin doazenean, ahoskatzen den bezala idatzi behar dira: bait + da > baita, bait + gara > baikara, bait + naiz > bainaiz, bait + luke > bailuke, bait + zara >baitzara.
 -z + n, l, h z kontsonantea batzuetan galdu egiten da, atzean n, l edo h kontsonanteak badaude. Beste batzuetan, aldiz, ez. Ez adberbioaren ondoren n, l edo h kontsonantez hasitako aditz formak agertzen direnean, euskara batzuetan /z/ ez da ahoskatzen. Ahoskera zaindutzat hartuko da horrelakoetan /z/ ahoskatzea, baita ez ahoskatzea ere (alegia, ez naiz > eznaiz edo enaiz, ez luke > ezluke edo eluke, ez haiz > ezaiz edo ehaiz).
 -z + z Bi z elkartzen direnean /tz/ ahoskatzen da. Ez adberbioaren z  eta ondorengo z (aditz-formen hasieran agertzen dena) batera ebaki behar dira, eta horrela afrikari bihurtuko dira (hala nola: ez zara > etzara, ez zetozela > etzetozela, ez zenion > etzenion, ez zuen > etzuen).
 -n, l, r + z z kontsonantea /tz/ ahoskatuko da, aurrean l, r edo n badu: hil zen > hiltzen, egin zen  > egintzen, etor zaitez > etortzaitez, ahaztu al zaizu? > haztu altzaizu?, etortzear zegoen  > etortzeartzegoen, esan zuen > esantzuen, eman zion > emantzion, omen zen > omentzen, lapur-zuloa > lapurtzuloa, burdin zuloa > burdintzuloa, ipur zikina > ipurtzikiña.