Indar baten momentua
Palanka batean, kontuan hartu behar dira oinarrizko lau elementu hauek:
- Euste-puntua edo fulkrua: barra zurrunaren euskarriarena egiten du; ardatz modura funtzionatzen du.
- Barra: euste- puntuan jartzen den taula edo barra
- Potentzia: objektu bat mugitu edo igotzeko erabiltzen den indarra
- Erresistentzia: potentziaren aurkako indarra da

Palanka erabiltzen denean, euste-puntuari indarra aplikatzen zaio, karga bat mugitzeko; dena den, segun eta zer distantzia dagoen euste-puntuaren eta indarra aplikatzen puntuaren artean, efektua desberdina da. Horri indar baten “momentua” esaten zaio. Bestalde, horrek azaltzen du zergatik, adibidez atea irekitzeko, indar gutxiago egin behar dugun ate-bandatik urrun bultza egiten dugunean, hurbil bultza egiten dugunean baino. Ate-bandatik hurbil egiten denean bultza, indar gehiago egin behar da, distantzia txikiagoa delako.
Momentua kalkulatzeko, ekuazio hau egin behar da: M = F x d ; non:
M = indarraren momentua (N · m)
F = aplikatutako indarra (N)
d = euste-puntuaren eta indarraren aplikazio-puntuaren arteko distantzia (m)