Newton, sagarra eta grabitatea
Legendaren arabera, Newton sagarrondo baten azpian hausnartzen zebilela zer indarrek mantentzen dituen lotuta Ilargia eta Lurra eta zergatik, sagar bat ikusi zuen zuhaitz batetik erortzen. Horrek pentsarazi zion indar bera dela sagarra lurrerantz erakartzen duena eta Ilargiaren eta Lurraren artean dagoena. Horri esker, grabitazio unibertsalaren teoria teorizatu zuen. Hala ere, Newtonek XVII. mendean zehar egin zuen ikerketa matematiko luze baten ondorio izan zen legea.

Ikerketa-lan handiko urteak izan ziren. Urte horietan, Newtonek sakondu egin zuen jakintzagai zientifiko batzuetan; besteak beste, matematiketan eta astronomian. Ikerketa batzuen ondorioz, aurkikuntza itzelak lortu zituen Fisikaren arloan eta, beraz, grabitazio unibertsalaren gaian. Sasoi horretan, fisikari ingelesak grabitazio unibertsalaren legea formulatu zuen, eta “Philosophiae Naturalis Principia Mathematica” liburuan aurkeztu, 1687an. Lege horrek, enpirikoki, oinarritzat hartzen du objektuen behaketa zuzena. Masa desberdineko bi gorputz erakartzen dituen indarra gorputz horien masen balioaren mende eta gorputzak banatzen dituen distantziaren mende dago bakar-barrik.