Zabua
Seguru ezagutzen duguna palankari buruz Arkimedesek esan zuen esaldi famatu hura: “emadazue euste-puntu bat, eta mundua mugituko dut”.
Lehen mailako makina dugu zabua, hain zuzen ere lehen mailako palanka. Barra luze eta zurrun batek eta euste-puntu edo fulkru batek osatzen dute. Euste-puntua edo fulkrua, hain zuzen ere, indar motorraren eta erresistentzia-indarraren artean kokatzen da.

Era horretako palankek lege bat segitzen dute. Lege horrek indarrak eta euste-puntuaren arteko distantzia erlazionatzen ditu. Ikerketa honen bidez, datuak lortuko ditugu lege hori ulertzeko.