Konpresio- eta tortsio-indarrak ikertzeko esperimentuak
Inoiz galdetu diozu zeure buruari zergatik ez diren erortzen etxe orratzak? Zubiak zergatik ez dira erortzen ibaien gainean edo zergatik daude hainbeste bizikleta, tamaina eta forma diferentetakoak? Eraikin batzuk zergatik egin dira egurrez eta beste batzuk altzairuz eta beiraz? Hori erraza da!! Hala egiten dira, ezta?
Gauzen diseinatzaileek nola jakin dezakete zein den erabili behar den materialik onena? edo zer altuera izan ahal duen eraikin batek? edo zein den tokirik egokiena zubi bat eraikitzeko? Ingeniariek egiturak diseinatzen dituzte; esate baterako, eraikinak, presak, hegazkinak, automobilak, tunelak, aulkiak, bizikleta-koadroak edo jostailuak, zeinak, apurtu barik, gai izan behar baitute pisuei eusteko eta gainean jartzen zaizkien indarrak jasateko. Zelan egiten dute hori?
Ataza: esperimentu bat diseinatuko dugu
Iraupena:
Saio bat
Taldekatzea:
Taldeka, 3-4naka
Badakigu indarra magnitude bat dela, gorputz bat deforma dezakeena edo haren abiadura alda dezakeena edo mugimenduan jar dezakeena. Ingeniariek zehazten dute zer indarrek eragiten duten egitura baten gainean. Egitura bati kanpoko indarrak aplikatzen bazaizkio, barne-tentsioek (barne-indarrek) erresistentzia bat jartzen diete kanpokoei. Kanpoko eta barneko indarren oposizio horrek mantentzen du osorik egitura. Egituran eragiten duten kargak ezagutu eta gero, barne-tentsioko indar erresultanteak kalkulatu behar dira; gero, egiturako pieza guztiak diseinatu behar dira, egitura behar bezain sendoa izan dadin; hau da, kargei eutsi diezaien eta apur ez dadin.
Ondorioz, ingeniaritza-lanetan, oso kontuan izan behar da zer indarrek eragiten duten egituran; hala, diseinua erabaki, eta materialik egokienak aukeratu ahal izango dira.
Iker dezagun zer diren indar horiek eta nola eragiten dioten egitura bati. Gero, txosten zientifiko baten azalduko ditugu gure ikerketaren emaitzak.
Materialak
Kola-barrak (kola-pistola beroetan erabiltzen direnak)
Erregela bat erabiliko dugu, kola-barra batean 10 cm-ko lau marra zuzen markatzeko. Marrak elkarrengandik 90 gradura banatuko ditugu. Bat goialdean jarriko dugu; beste bat, behealdean (horizontalki marraztuta); beste bi marrak, berriz, bertikal jarriko ditugu, kola-barraren alde banatan.
Atzamar batez eta erpuruaz, kola-barrari eutsiko diogu, eta indar egingo dugu kola-barraren erdigunean. Ikusiko dugu nola aldatzen diren lerroen luzerak eta formak.
Hurrengo ataza banaka egin behar da. Artikulua irakurri, eta testu argumentatiboa landuko dugu
Zubia ingeniaritza zibileko ikonoa da. Zubi bat eraikitzeko, hainbat arazo sortzen dira, eta ingeniari batek arazo horiei aurre egin behar die obra baten proiektua egiten duenean. Ondoren, berri bati buruzko artikulu hau irakurriko dugu. 2018ko abuztuaren 15ean, Morandi zubiaren zati bat behera etorri zen A10ean, Genovan (Italian). 2001etik, Europan ez da izan halako istripu larririk.
Ikasleek nork bere testu argumentatiboa landuko dute, oinarritzat hartuta artikulu hori eta bi galdera hauek:
Zergatik etorri zen behera Genovako zubia?
Egiturak diseinatzeko fasean, garrantzitsua da jakitea zer-nolako indarrak jasan beharko dituzten?
Testu argumentatibo bat diskurtso bat da, eta haren helburua da arrazoiak ematea, eta ideia edo iritzi bat defendatzea. Testu argumentatiboaren asmoa, beraz, norbait konbentzitzea da, zerbait egin edo sinets dezan.
Testuak ez du 10 lerro baino gehiago izango. Justifikatu behar du zer inportantea den ezagutzea zer indar-mota izan behar diren kontuan egitura-elementuak eta gailu mekanikoak diseinatzeko orduan, eta zer inportantzia ematen zaion horri graduetan; esaterako, ingeniaritzetan eta Arkitekturan.
Testu argumentatiboa idazteko, kontuan izan behar da egitura hau:
Lehen paragrafoa: 2 do 3 lerrotan azaldu behar da zer jarrera defendatuko dugun.
Bigarren paragrafoa: argudioa garatuko da. Gutxienez, hiru edo lau argudio erabili behar dira gure jarreraren alde. Argudio asko baditugu, zati hau bi paragrafotan bana daiteke (2.a eta 3.a). Kasu horretan, 2. paragrafoan, aldeko argudioak idatz daitezke; 3.an, berriz, kontrako tesiaren aldekoak (kontra-argudioak), edo gure jarreraren kontrako argudioak.
Azken paragrafoa: azken paragrafoan, ondorioa azaltzen da. Argudio nagusiak laburbildu, eta tesia indartuko da.
Hausnarketa eta ebaluazioa
Ataza amaituta, hartu ikasketa-egunerokoa eta egin dezagun hausnarketa, orain da-eta horretarako momentua. Hona iradokizun batzuk:
Zer ikasi dut?
Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?