Proiektuaren canvas-a

«Erromatar erara» sekuentzia didaktikoa lehen hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzenduta dago. Diziplina anitzekoa denez, ikaskuntza-eremu bat baino gehiago hartzen ditu. Eremu hauetako helburuak eta estandarrak hartzen dira kontuan: matematika, arte-hezkuntza, gizarte-zientziak eta hizkuntza.
Ikasketa-prozesuaren oinarrizko baliabideak honako hauek dira: Bloom-en taxonomia, adimen anizkoitzaren teoria eta ikaskuntza kooperatiboa. Ikus bideoa
Proiektu honen helburua da erromatarren garaian oinarritutako joko bat planifikatzea, sortzea eta erabiltzea. Jokoan, hautatutako edukien «gamifikazioa» erabiliko da.
Ikasleek kontsumitzaile gisa ezagutzen dituzten prozesuak baliatu dira (rol-jokoak, kontsola-jokoak…), baina, oraingoan, joko horien sortzaile bilakatuko dira ikasleak; rol pasiboa alde batera utziz eta rol aktiboa hartuz, erabakiak hartu eta ezagutzak zabalduko dituzte. Etengabeko esperimentaziotik abiatuta, hezkuntza-produktu bat sortuko dute ikastetxeko kideentzat.
Antzinako Erromari buruz ikasitakoa aplikatzeko mahai-joko bat sortzea.
"Erromatar erara"
«Kondairazko jatorria»
«Erromak historia luzea du»
«In Roma habitamus»
«Hala bazan edo ez bazan, hona hemen utzi zutena»
Bi minutu pentsatzeko. Sekuentziaren atal honi buruzko hausnarketa-metakognizioa.
«Assem habeas, assem valeas»
Ikasgelako lanaren zabalkundea zenbait unetan egitea proposatzen da, sekuentzia didaktikoak iraun bitartean. Tresna bat baino gehiago erabil daiteke baliabidearen zabalkunderako.
Hau da "Erromatar erara" sekuentziaren plangintza.
Ikaskuntza-ingurune bat sortzeko, gure taldeko ikasle guztiak banan-banan ezagutu behar ditugu. Lehenengo urratsa da jakitea zein indar eta ahulezia dituen ikasle bakoitzak, ikasteko modu nagusia zein duen, zer-nolako erantzun emozionala izaten duen eta gainerakoekin eta inguruarekin nola erlazionatzen den. Horretarako, tresna asko ditugu, baita bibliografia zabala ere.
Ikasleak beren ikaskuntzaren eragile aktiboak dira, eta hori errazteko moduan antolatu behar da ikasgela. Ezinbestekoa da lankidetzaren bidez lortuko den erronka bat planteatzea.
Ikasleek, ezinbestean, banakako prozesuak egin behar dituzte, baina ikaskuntza, funtsean, soziala da, eta beste batzuekiko interakzioa izatea dakar, izan gurasoekin, helduekin zein ikasgelatik kanpoko beste eragile batzuekin. Ez dezagun ahaztu bizitzan interakzio soziala dela pertsonalki eta profesionalki garatzeko modurik ohikoena.
Lan kooperatiboa da eskola inklusiboaren metodologia; izan ere, talde batek helburua bete dezan kide guztiek bete behar dute. Gainera, lankidetzan aritzen ikastea ere funtsezko gaitasun bat da.
Funtsezkoa da ikasgela edo taldea kohesionatuta egotea, talde bat direla sentitzea. Sekuentzia guztien hasieran, ikasgela edo taldea talde kooperatiboen bidez antolatzea proposatzen da. Horretarako, talde gisa identifikatu behar dute beren burua; logo bat eta izen bat sortu, talde-plan bat egin behar dute, eta rolak eta zereginak banatu behar dituzte
Jarraikitasuna, lan esplizitua eta etengabeko ebaluazioa nahitaezkoak dira talde kooperatibo batean. Ikasleentzako aurkezpen honetan, ikaskuntza kooperatiborako ezinbestekoak diren elementuen berri ematen da:
Irakasleak, taldeen lana kudeatzeko orduan, askotariko materialak izango ditu lagungarri:
Jarduera horiek eta beste batzuk uztartuta, ikaskuntza kooperatiboko ibilbide bat eratu daiteke, hala nola «Ikasgela kohesionatzeko 15 jarduera» izenekoa.
Jarduera horiek eta beste batzuk uztartuta, ikaskuntza kooperatiboko ibilbide bat eratu daiteke, hala nola Ikasgela kohesionatzeko 15 jarduera izenekoa.
Azken helburua ikasleek, edozein hezkuntza-etapatan egonik ere, beren ikaskuntzaren agintea hartzea bada, funtsezkoa da beren aurrerapenak ahalik eta modu objektiboenean balioesteko trebetasunak eskuratzea. Gai izan behar dute beren ekoizpenak eta ikaskideenak ebaluatzeko, ikaskuntzarekiko beren jarrerak ebaluatzeko, eta ikasgelarekiko edo taldearekiko eta irakasleekiko interakzioak ebaluatzeko.
Analisiaren eta hausnarketaren errutinatik abiatuta, erabakiak hartzen ikasiko dute, beren aukerak doituko dituzte, ikasten jarraitzeko estrategiak txertatuko dituzte... Azken batean, «ikasten ikasteko» gaitasuna garatuko dute.
Irakasleak egin ohi duen ebaluazioaz gain, ikasleek ere parte hartu behar dute ebaluazio-prozesuan. Autoebaluazioa eta koebaluazioa jaso behar ditu ebaluazioak.
Alde batetik, ikasleen ebaluazio-estandarretan «ebaluatu» edo «erabaki» aditzak aipatzen direnez, ezinbestekoa da ikasleak bere burua ebaluatzea, taldea eta ikaskideak ebaluatzea eta irakaslea ebaluatzeko gai izatea.
Beste alde batetik, irakasleak bere ikasleen heteroebaluazioa egin, eta, gainera, ikasleek bezala, bere burua ere ebaluatu behar du. Esteka honetan, «irakaslearen autoebaluazioa» egiteko txantiloi bat eskaintzen da, eta plangintzaz, garapenaz eta irakasleak egindakoaren emaitzaz hausnartzeko balio du. Kontrol-orria hiru unetan betetzea proposatzen da:
Taula bat gehitzen da —esteka honetan dago eskuragarri—, ikasleek beren iritziak eman ditzaten eta ikasleen eta irakasleen arteko ebaluazioa egin dadin.
Ebaluazioa egiteko tresnak eskaintzen dira sekuentzia osoan.
Egin beharreko zeregina nolakoa den, lortu beharreko lorpen-adierazleak nolakoak diren eta nolako maila kognitiboa garatzen duten ere adierazten digute estandarrek. Oso garrantzitsua da zer aditzek definitzen dituzten aintzat hartzea eta horrek zer esan nahi duen hausnartzea.
Ezagutu, aztertu, identifikatu... bezalako aditzekin izendatzen diren estandarrak Bloom-en taxonomiaren beheko mailan kokatzen dira, eta proba tradizionalen bidez neur daitezke. Hala ere, estandar gehienek maila kognitibo ertaineko edo handiagoko ekintzak barne hartzen dituzte, eta, horietarako, tresna egokiagoak beharko dira, hala nola errubrikak, kontrol-orriak, ikaskuntza-egunerokoa eta portfolioa, formatu, iturri eta testuinguru gehiagotako datuak biltzea eskatzen dutelako.
Prozesuaren eta produktuaren balorazioa egitea jasotzen da planteatzen den ebaluazioan, baita norberaren ikaskuntzari buruzko hausnarketa egitea ere. Horretarako, ezinbestekoa da zenbait teknika erabiltzea, hala nola behaketa zuzena, eztabaidak, elkarrizketak, dokumentazioa eta idatzizko edo ahozko proba objektiboak.
Ebaluazioa eta kalifikazioa bereizi egin behar dira. Lehenak bigarrena egiteko datuak emango dizkigu. Irakasleei dagokie sekuentzian bildutako datu objektiboak kontuan hartuta kalifikatzea eta erabakiak hartzea. Jarraian, ebaluaziorako orientabideak eta tresnak aurkeztuko ditugu.
Errubrika irizpide eta estandar multzo bat da, oro har ikaskuntza-helburuekin lotutakoa, eta jardun-maila edo zeregin jakin bat ebaluatzeko erabiltzen da. Alde batetik, ebaluatu beharreko irizpideak edo estandarrak zerrendatzen dira (ardatz bertikala) eta, bestetik, balorazioa edo betetze-kalitatea ezartzen da (ardatz horizontala). Biak gurutzatuta deskribatzen da jarduera-maila zein den.
Gainera, errubrikak autoebaluazio-, hausnarketa- eta berrikuspen-esparrua ematen die ikasleei eta irakasleei. «Corubric» orrian errubrikak egiteko tresna bat daukagu; horretarako, lehendik dauden beste errubrika batzuk hartzen ditu oinarri. Hona hemen errubriken adibide batzuk:
Gainera, garrantzitsua da zeharkako gaitasunak esplizituki ebaluatzea, hala nola jarrerak, erantzukizun indibiduala, talde-lana eta abar.
Prozesu, trebetasun, kontzeptu edo jarrera bat gauzatzean edo aplikatzean espero diren ezaugarrien edo jokabideen zerrenda. Behaketaren bitartez biltzen da informazioa, eta erkaketa-marka baten bidez erregistratzen da absentzia edo presentzia.
Proposamen didaktiko hau hogeita bi eskola-saiotan garatzeko pentsatuta dago. Gaztelania, gizarte-zientziak, plastika eta tutoretza arloetako saioak erabiltzea proposatzen dugu.
Jakina, denbora-banaketa hori gutxi gorabeherakoa da. Haiek aplikatzeko orduan, kontuan hartuko da proiektua zer sakontasunekin lantzen den, ikasleengan zein behar sortzen diren eta proiektua garatze aldera zenbait arlo nola integratzen diren.
Erreferentziazko egileetako batzuk dira:
Ikasgelako baliabideei buruz:
Lantalde bakoitzeko kideek beren interakzioak, harremanak eta emozioak kudeatzen ikas dezakete, irakasleen esku-hartze didaktikoaren laguntzaz. Esku-hartze didaktikoa zuzenean edo teknika hauen bidez egin daiteke:
Inteligencias múltiples y TIC. Nuria Alart.
Aprender y enseñar a pensar". Carmen Gonzálezen aurkezpena; funtsezko ideiak laburtzen ditu modu entretenigarrian.
Herramientas para aprender a aprender. Ikasgelan planifikatzen eta hausnartzen ikasteko jarduerak eta teknikak (Ana Basterra Cossio).
Guía EduSapiens. Escuela Creativas, Fundación Telefónica. Rutinas y destrezas de pensamiento: 68. orrialdetik 119.era. Otras herramientas para pensar: 120. orrialdetik 131.era.
Eduteka weborriaren artikulua.
Twitter-en erabiltzaile hauek: @LaRomapedia @antigua_roma
Baliabide orokorrak
Erabilgarritasuna
Ondoko lizentziak babestua Creative Commons: aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Lizentzia