Hizkuntza guztietan daude esaera zaharrak, «herri-jakituria»ren isla diren esamolde laburrak. Oro har, atsotitzek askotariko informazioa ematen dute, batzuetan zuzena eta besteetan ez hain zuzena, fenomeno atmosferikoei buruzko informaziotik hasi eta jokabide sozialeko arauei buruzkoraino. Azken multzo horretakoa da proiektu honen azken atalaren izenburuan ageri den esaera zaharra, «Assem habeas, assem valeas», eta honako hau esan nahi du hitzez hitz: «As bat baduzu, as bat balio duzu». Ikusiko duzue zein garrantzitsuak izango diren asak gure jokoan!

Sekuentziaren azken txanpan gaude! Egindako proba guztiak erabiliz, taula-joko bat sortuko dugu, eta, haren bidez, ikaskideekin batera, erronka handia hartuko dugu gure gain: Erromara iristea.
Prest? Gure proiektuaren zati honetan, hauxe egingo dugu, zehazki:
- Berrogeita hamar laukiko joko-taula sortuko dugu.
- Probak erabiliz, txartel piloak diseinatuko ditugu; horretarako, orain arte egin ditugun material guztiak berrerabiliko ditugu.
Jokoaren argibide-liburuxka idatziko dugu