Erromatar erara? Zer esan nahi du? Nor ziren erromatarrak? Noizbait mozorrotu zara erromatarrez? Seguru asko dakigula haiei buruz. Ezagutzen ditugun datuetako batzuk ikusi ditugun filmetatik ateratakoak dira, edo irakurri ditugun liburuetatik, edo... bideojokoetatik? Badago bideojoko bat, zehazki, Imperium Civitas izenekoa, hiri erromatar bat, alegia, haren baliabideak, biztanleak, hedapena eta abar, kudeatzen ikasteko. Ikasteko? Ba al dago jokatuz ikasterik? Zer sentitzen dugu jokatzen dugunean?

Jokatzen dugunean, gure jakin-mina aktibatzen dugu, behaketa garatzen dugu, hobetzeko gaitasuna estimulatzen dugu... Erronkak gustuko ditugu! Hori guztia beharrezkoa da, halaber, ikaskuntza positiborako.
Gure proposamenari esker, Antzinako Erromarekin lotutako hainbat alderdiren berri izango dugu, eta jarduera ludiko-didaktikoak sortzeko erabiliko ditugu. Hau da, erromatarrei buruz eskuratzen ditugun ezagutzak praktikan jarriko ditugu, eta, sekuentziaren emaitza gisa, erromatarren munduari buruzko mahai-joko bat sortuko dugu.
Nola beteko dugu zeregin hori? Taldean lan eginez, jarraian adierazten den moduan.