Zer iruditu zaizu Erromaren jatorriari buruzko kondaira? Zure ustez, baliteke hori horrela gertatu izana?
Egin dezagun aurrera. Izan ere, Erromari buruzko gure jokoan ez gara haren jatorriaz bakarrik arituko, ezta? Hobeto ezagutu nahi dugu haren historia, nola antolatzen ziren, nola bizi eta nola hiltzen ziren eta abar.

Hurrengo ataletan, haren historiaren alderdi garrantzitsu bat aztertuko dugu, eta, horrez gain, jokorako zenbait elementu eskuratuko ditugu. Zehazki, proiektuaren zati honetan, hauxe egingo dugu:
- Erromako historiari buruzko ideografiak egingo ditugu.
- Haren hedapenaren mapa eta denbora-lerroa egingo ditugu.
- Sarrera bat idatziko dugu gure blogean.
- Enperadoreei buruzko informazioa hautatu eta sailkatu egingo dugu.
- Jokoaren laukiak prestatuko ditugu, bai zigor-laukiak, bai ezagutza-probenak.