MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
AurkezpenaOrientabideakOrientabideakOrientabideakProgramazioaProgramazioaProgramazioaProgramazioaOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriak
1 de 14
0%
Aurkibidea
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Josep Pons eta Mª Cristina Pérez
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo

Aurkezpena

PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA

Proposatutako jardueran helburua da ikasleei zenbaki-sistemen bilakaera hurbiltzea. Horrez gain, ikasleek ikasiko dute zenbaki-sistema hamartarra nagusitu egin dela, zenbakiak osatzeko eta eragiketak egiteko eskaintzen duen erraztasuna dela eta.

Historiari buruzko atalean zenbaki-sistemen jatorria aurkezten da. Sumertarren zenbaki-sistema hirurogeitar ez-posizionaletik abiatuta, bilakaera azaltzen da gaur egungora iritsi arte. Azken jardueran erromatar zenbaki-sistema ez-posizionala lantzen da, historian izan duen garrantziagatik, eta gaur egun ere etengabe ageri diren arrastoen eta erabilerengatik. Izan ere, gure bizitzetan presentzia handia dute, "zenbaki erromatarrak eguneroko bizitzan" eranskinean azaltzen zaigunez. Ikasleek hari buruzko kontzeptuak ulertzea da helburua, zenbaki-sistema posizional batekin alderatzeko gai izan daitezen, esaterako, zenbaki-sistema hamartarrarekin.

Lehen bi jardueretan zenbaki-sistema hamartarra lantzen da, bederatzi zifrarainoko zenbakien irakurketa eta idazketa, eta zenbakiak osatzeko eta deskonposatzeko arauak, zenbakiak alderatu ahal izateko eta eragiketen emaitzak interpretatzeko.

Jarduera osagarri gisa, kalkulagailua erabiltzea proposatzen da, jarduera jolas dibertigarrietan oinarrituz, modu erakargarrian ikasleek kalkulagailua erabiltzen ikas dezaten.

JARDUEREN SEGIDA

A etapa. Sarrera

1. jarduera. Zenbaki-sistema hamartarrean zenbakiak irakurtzen eta idazten ikastea. Batekoa, hamarrekoa, ehunekoa, milakoa eta abar zer diren ikastea.

Kalkulagailuaren oinarrizko erabilera.

B etapa. Garapena

2. jarduera. Bederatzi zifrarainoko zenbakiak adieraztea, alderatzea eta ordenatzea, zeinua kontuan hartuta.

C etapa. Bukaera eta ebaluazioa

3. jarduera. Zenbaki erromatarrak eta haien baliokideak zenbaki arabiarretan.

Taldean egiteko jarduerak.

  • Arloa: Matematika
  • Gaia: Aritmetika
  • Unitate Didaktikoa: Zenbaki-sistemak, zenbaki-sistema hamartarra
  • Maila: Lehen Hezkuntzako 5. maila
  • Saio kopurua: 3

Ibilbidea

Gida honek atal hauek ditu:

Orientabideak

ORIENTABIDE METODOLOGIKOAK

1. jarduera. Zenbaki-sistema hamartarra. Batekoak, hamarrekoak, ehunekoak… (saio bat)

Ikasleek zenbakiak ordena-unitatetan deskonposatuko dituzte, zenbaki handiak irakurriko eta milakoak eta milioikoak bereizteko puntuak erabiltzen ikasiko.

Horretarako zenbait jarduera daude, eta munduko herrialdeetako biztanleriari buruzko informazioa biltzen duen webgune bat.

Ikasleek jakin behar dute zenbaki handiak etengabe agertzen direla eguneroko bizitzan, eta horiek ere "zenbaki arruntak" direla.

Kalkulu-prozedurak aukeratuko dituzte (ahozkoak, idatzizkoak edo kalkulagailu bidezkoak) emaitza zehatzak edo gutxi gorabeherakoak lortzeko, egokitasuna ebaluatuz eta haiek aukeratzeko irizpideak arrazoituz.

Joan 1. jarduerara

2. jarduera. Zenbakiak alderatzea eta ordenatzea (saio bat)

Ikasleek zenbait fenomenori buruzko zenbakizko informazioak sailkatuko, antolatuko eta aztertuko dituzte; eta bost zifra baino gehiagoko zenbakiekin kuantifikatuko. Zenbakizko informazioa duten gunetara estekak erabiliko dituzte, informazio horien esanahia interpretatzeko; eta elkarri esteka horiei buruzko galderak egiteko eta erantzuteko.

Batuketen eta kenketen gutxi gorabeherako emaitzak buruz kalkulatuko dituzte, eragiketa horietako gaiak biribilduta eta biribildu gabe. Noiz eta nola biribildu erabaki behar dute, eta lortutako gutxi gorabeherako emaitzen balioa ebaluatuko.

Joan 2. jarduerara

3. jarduera. Zenbaki erromatarrak eta zenbaki arabiarrak (saio bat)

Ikasleek zenbaki-sistema erromatarreko ikurren esanahia ikasiko dute, bai eta zenbaki arabiarrekin duten baliokidetasuna ere. Sistema horretan ikurrek kokapenaren arabera duten balioa ikasiko dute, batu edo kendu egin baitaitezke.

Garrantzitsua da zenbakiak osatzeko arauak ezagutzea eta nork bere egitea, zenbaki txikiekin jolastuz.

Bukatzeko, zenbaki-sistema horren garrantzia ulertuko dute, galdutako zibilizazio bati dagokion arren, sarritan erabiltzen baita gaur egun ere.

Joan 3. jarduerara

Orientabideak

Erantzunak

1. jarduera. Zenbaki-sistema hamartarra. Batekoak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak… (saio bat)

Jarduera elkarreragilea.

3.240.671 = 3 milioiko+2EM+4HM+0M+6E+7H+1B
  = 3x1.000.000+2x100.000+4x10.000+6x100+7x10+1
  = 3.000.000+200.000+40.000+600+70+1
"Hiru milioi berrehun eta berrogei mila seiehun eta hirurogeita hamaika"

6.045.789 = 6 milioiko+4HM+5M+7E+8H+9B
  = 6x1.000.000+4x10.000+5x1.000+7x100+8x10+9
  = 6.000.000+40.000+5.000+700+80+9
"Sei milioi berrogeita bost mila zazpiehun eta laurogeita bederatzi"

Idatzi zenbaki hauek zifrak erabiliz eta deskonposatu unitate-ordenatan:

  • 2.673.124=2.000.000+600.000+70.000+3.000+100+20+4

  • 7.012.349=7.000.000+10.000+2.000+300+40+9

  • 5.609.125=5.000.000+600.000+9.000+100+20+5

  • 1.000.135=1.000.000+100+30+5

  • 8.004.006=8.000.000+4.000+6

  • 9.000.008=9.000.000+8

Idatzi zenbaki hauek zifraz:

  • 800.019

  • 52.090.112

  • 102.002.002

2. jarduera. Zenbakiak alderatzea eta ordenatzea (saio bat)

Ikusi ebaluazio-irizpideak.

3. jarduera. Zenbaki erromatarrak eta zenbaki arabiarrak (saio bat)

Ikusi ebaluazio-irizpideak.

Orientabideak

Baliabideak

Testu-prozesadorea

Web-erreferentziak

Programazioa

OINARRIZKO GAITASUNAK ETA ARLOAREN BERARIAZKO GAITASUNAK

OINARRIZKO GAITASUNAK

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

  • Hizkuntza matematikoa zehaztasunez erabiltzea, zenbaki arruntak lantzean

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

  • Hainbat euskarritako informazioa interpretatzea, zenbaki arruntak identifikatzeko eta ikasteko

  • Tresna teknologikoak erabiltzen ohitzea, zenbaki arruntekin lan egiteko

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

  • Kultura-adierazpenetan matematikaren ekarpenak identifikatzea

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

  • Taldean lan egitea

Ikasten ikasteko gaitasuna

  • Ikasketa-prozesua hitzez adieraztea, zenbaki arruntei eta zenbaki erromatarrei buruzko galderen, adibideen eta abarren bitartez

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

  • Norberaren gaitasunetan konfiantza izatea egoera ezezagunei aurre egiteko

  • Baliabideak planifikatzea, zenbaki arruntekin eta zenbaki erromatarrekin esperimentatzeko, egoera irekietan

ARLOAREN BERARIZKO GAITASUNAK

Zenbakiak eta kalkulua erabiltzea, problemak ebazteko

  • Zenbaki handiak ulertzea (ehunka eta milaka milioi pertsona, kilometro, etab.), hainbat modutara emanez:

    • Erreferentzia ezagunak erabiliz; esaterako, eskura dugun luzera ezagun baten bidez beste batzuk adieraziz

    • Sistema hamartarraren egituraren araberako batuketa gisa adieraziz

  • Zenbakiak batuketatan deskonposatzea
  • Zenbaki arruntak ikastea, milioikoak arte: zenbakiak irakurtzea, idaztea eta ordenatzea

Informazioa interpretatzea eta aurkeztea

  • Talde-lanean gogo onez aritzea, besteen ikuspuntuak errespetatuz eta konponbideak bilatuz

  • Lanean saiatua izatea, jarrera ona izatea, eta norberaren aukeretan gero eta segurtasun eta konfiantza handiagoa izatea

Programazioa

IKT GAITASUN OROKORRAK ETA IKASMAILAKOAK*

* Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenaren IKT gaitasunerako itemak, eranskin honetatik hartuak: IKT gaitasunen mapa .

Bizitza osorako ikaskuntza

B1. Komunikatzea eta lankidetzan aritzea

  • B1.1. Haien inguruarekiko gertuko arazo sinpleetarako irtenbideak identifikatu eta ebaluatzea, eta kontzeptuak argitzea ahalbidetzen duten lankidetzako IKT baliabideak erabiltzea

B2. Ingurune birtualetan moldatzea

  • B2.1. Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea

B3. Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea

  • B3.5. Dagokion arloko oinarrizko prozedurak eta metodoak aplikatzea, heldu baten laguntzaz

B4. Sortzaileak izatea eta berritzea

  • B4.2. Sormena, ikerketa eta berrikuntzaz baliatuz, beren produktuak (bideo-jokoak, aurkezpenak, gailuak) sortzea ahalbidetzen dieten IKT baliabideak erabiltzea, beren interesak betetzeko edo beste batzuek planteatutako arazoei irtenbidea emateko

B5. Mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea

  • B5.1 Batez ere irudiak eta soinuak erabiliz eta heldu baten laguntzaz mundu errealeko gaiak arakatzea eta/edo benetako arazo txikiei heltzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea

Trebetasun teknologikoa

T2. IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea

  • T2.1. Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak eta beste hainbat) informazioa bilatzeko

T3. IKTak testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea

  • T3.1. Testu-prozesaketako oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea; formatua, lerrokatzea eta orrikatzea zehaztea; irudiak txertatzea; tipografia eta tamaina aldatzea; dokumentuak artxibatu eta inprimatzea)

T5. IKTak multimedia-informazioa prozesatzeko erabiltzea

  • T5.1. Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea; formatua zehaztea; irudi bat, soinu, bideoa txertatzea; webgune batetik irudi bat deskargatzea)

Herritartasun digitala

H2. Jabetza intelektuala balioestea

  • H2.2. Informazioa erabiltzeari buruzko arauak errespetatzea, batez ere bideoen, audioaren, abestien eta monografien jabetza intelektualari dagokionez

  • H2.3. Webean informazioa erabiltzeari buruzko hitzarmenak ezagutzea, egileei sinesgarritasuna ematearren eta iturriak egoki aipatzearren

Programazioa

IKASKETA-HELBURUAK

  • Zenbaki-sistema posizionalak eta ez-posizionalak zer diren ulertzea

  • Zenbaki arruntak deskonposatzea, ordenatzea, irakurtzea eta idaztea, handiak izan arren

  • Zenbaki arruntak alderatzea eta kalkulagailuaz eragiketa soilak egitea. Emaitzak interpretatzea

  • Zenbaki erromatarrak eta zenbaki arabiarrak ezagutzea, idaztea eta identifikatzea, dokumentuetan, marrazkietan, etab.

EDUKIAK

  • Zenbait zenbaki irakurtzea, idaztea eta alderatzea. Zenbaki-sistema hamartarra

  • Batekoak, hamarrekoak, ehunekoak, milakoak, etab.

  • Kalkulagailuaren oinarrizko erabilera

  • Zenbaki hamartarrak

  • "Historia apur bat" dokumentu erantsiko informazioa irakurtzea, ulertzea eta erabiltzea

Programazioa

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

  • Badaki zer diren zenbaki-sistema posizionalak eta ez-posizionalak

  • Zenbaki erromatarrak eta zenbaki hamartarrekin lotutako eguneroko bizitzako adierazpenak interpretatzen ditu

  • Behar bezala adierazten ditu zenbaki erromatarrak arabiarretan, eta alderantziz

  • Lankidetzan aritzen da

  • Hizkuntza matematikoa zehaztasunez erabiltzen du, zenbaki-sistemei buruz diharduenean

  • Gai da bederatzi zifrarainoko zenbakiak erabiltzeko, haiek ordenatzeko irizpideak ulertuta

  • Badaki kalkulagailua erabiltzen oinarrizko lau eragiketak egiteko, zifra kopurua edozein dela ere, eta ulertu egiten ditu tresna lagungarri horrek emandako emaitzak

  • Baliabideak eskuratzeko erabilitako web-iturriak adierazten ditu

Oinarriak

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: HASTEKO, 3 GALDERA

Zertarako balioko dizu gida honek?

IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen zehatz bat (sekuentzia didaktikoa) planifikatzeko eta praktikan jartzeko, eta proposamen horren bitartez, hauek lantzeko: oinarrizko gaitasunak eta arlokoak, eduki kurrikularrak eta gaitasun digitalak.

Zer aurkituko duzu?

Gune elkarreragile eta multimedia bat. Bertan, hauek zehazten dira: ikasgelarako programazioa, atazak IKTen bitartez egiteko orientabide didaktikoak, deskargarako estekak eta tutorialak.

Zer egin dezakezu?

Proposamena irakaskuntzan zuzenean aplikatu, zure ikasgelako testuingurura moldatu, adibideetatik abiatuta jarduera berriak sortu eta zure esperientziak beste irakasle batzuekin partekatu.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: 5 GAKO

Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria
Erabilpen anitzekoa
Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat
ADEaren erabilera ikasgelan
Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Oinarriak

Zer da sekuentzia didaktiko bat eta zer eskaintzen digu?

Sekuentzia didaktiko bat (SD) jarduera-segida ordenatu bat da, ikasleak gaitasun kurrikularrak zein IKT gaitasunak beregana ditzan diseinatua. Sekuentzia didaktikoetako atalik esanguratsuena elkarren artean lotutako jardueren segida da, ikasle orok jarraitu beharko baitio ikasketa-prozesuan.

Funtzio eta ezaugarri ezberdinak dituzten jarduerak lantzeko aukera eskaintzen digu, modu integratuan. Edukia aurkeztea, ulertzea, erabiltzea edo praktikatzea prozesuaren ezinbesteko osagaiak dira, eta elkarri lotutako edukien multzo esanguratsu baten inguruan lan egiteko aukera ematen dute.

Chaval Brasilen argazki bat, Flickr webgunean, CC lizentziapean.

Sekuentzia Didaktiko bakoitza HOD (Hezteko Objektu Digital) bat edo gehiagoz osatuta dago, eta hauek eskaintzen ditu:

  • Sekuentziako edukien deskribapena, aurkezpen interaktibo, kontzeptu-mapa, testu eta podcast formatuan, eduki kurrikularrak hala uzten badu.
  • Edukiaren inguruko hasierako arakatze-jarduera.
  • Edukiaren inguruko jarraipen-jarduera.
  • Edukiaren inguruko laburpen- eta ebaluazio-jarduera.
  • Edukiaren sakontze-jarduera, aukerarik balego.

Hainbat jarduera egin daitezke, proposatutako jarduera-segidari jarraituz, edo horietako batzuk aukeratu eta norberaren sekuentziara egokitu.


Jardueretan zehar sortutako planteamenduek garatu egin nahi dituzte Lehen Hezkuntzarako Oinarrizko Gaitasunak (hizkuntza-komunikaziorakoa, matematikarakoa, mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarrekintzarakoa, gizarte- eta hiritar-gaitasuna, ikasten ikastekoa, eta norberaren autonomia eta ekimenerakoa) eta IKT gaitasunak (Eskola 2.0 proposamenean txertatutako ikasleen IKT gaitasunen maparen arabera).


Jarduerak, orokorrean, 2.0 baliabide digitalen erabileran eta sareko lanean oinarritzen dira. Horrenbestez, egindako proposamenetan ikasleak animatuko dira hainbat sare sozialetan informazioa kudea eta argitara dezaten, lankidetzan ari daitezen, eta, eskuratutako informazioa baloratzean, jarrera kritikoa zein hausnarkorra gara dezaten. Aldi berean, gune birtualetan adostutako arauak ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera izango dute.

Oinarriak

Sekuentzia didaktikoen xedea eta egitura

Sekuentzia didaktikoen xedea da ikasleek eduki kurrikularrak ikastea eta gaitasun digitalak eskuratzea, IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen batetik abiatuta.

Ikasleek sekuentziako edukietan aurrera egingo dute etapaz etapa. Banaka egingo dute, baina taldeka egiteko jarduerak proposatuko zaizkie. Etapa bakoitzean adierazi egingo zaie zer egin behar duten eta zer baliabide erabili behar dituzten. Sekuentziek ikasleei eskaintzen dizkiete:

  • Hiru jarduerako edo gehiagoko segida bat, eduki kurrikularrei heltzeko, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako aginduekin
  • Fitxategi erantsiak, jarduerak egiteko eta koebaluatzeko edo autoebaluatzeko
  • Ikasleentzako tutorialak, erabiliko diren programei edo web 2.0 zerbitzuei buruzkoak
  • Sekuentziako IKT baliabide guztiak biltzen dituen atal bat

Landuko den edukiaren arabera, hauek eskainiko dituzte:

  • Jarduerak egiteko erabiliko diren webguneetara, animazioetara eta bideoetara estekak
  • Ebazteko jarduera elkarreragileak

Sekuentziako irakasleentzako gidaren helburu nagusia da irakasleei laguntzea proposatutako ikasketa-segida planifikatzen eta praktikan jartzen. Premisa horiek kontuan hartuta, gidek irakasleei eskaintzen dizkiete:

  • Proposamen didaktikoaren testuingurua.
  • Orientabide didaktikoak, ADEren metodologia erabiliz sekuentzia didaktikoak lantzeko.
  • Proposatutako jardueren erantzunak.
  • Oinarrizko gaitasunak eta arloaren berariazko gaitasunak.
  • IKT gaitasunak (Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenean ezarritakoak).
  • Ikasketa-helburuak, edukiak eta ebakuazio-irizpideak.
  • Proposamenean erabiliko diren materialak eta IKT baliabideak.
  • Prestakuntza-eduki osagarriak, irakasleei sekuentzia didaktikoak garatzen laguntzeko (ADE, web 2.0 tresnak eta e-learning plataformak).

Oinarriak

Ebaluazioa

Ebaluazioak, burututako sekuentzien emaitzak aztertzeko tresna ez ezik, ikasketa-prozesua erregulatzekoa ere izan behar du. Horregatik, sekuentzia didaktikoan txertatuta egon behar du, prozesuan landuko diren jardueren parte izan. Jarduera horiek hausnarketa egiteko aukera eman behar diote ikasleari, egiten ari denaz, izan dituen zailtasunez, egin dituen akatsez, behar duen laguntzaz, eta hobetzeko eta aurrera egiteko bideez.

Ebaluazio hori hausnarketa-ariketa da, aurretiko ezagutzak prozesuan ikasten ari denarekin lotzeko aukera ematen duena. Akatsak abiapuntu gisa hartzen ditu, zailtasunez jabetzeko eta haiei aurre egiteko. Helburua ez da ikasleek zer ez dakiten jasotzea; jakitea baizik ezaguerak nola aplikatzen dituzten, informazioa nola lotzen duten, konponbideak bilatzeko trebetasunak nola aktibatzen dituzten... Ebaluazio horrek irizpide, adierazle eta ikasketa-helburu zehatzen multzo zabal bat izan behar du oinarrian, ez zenbakizko kalifikazio soil bat.

Gaitasunetan oinarritutako ebaluazioak lehenetsi egiten ditu ulertzea, aztertzea, lantzea, justifikatzea eta erantzunak argudiatzea, eta ez informazioa buruz ikastea eta errepikatzea.

Proposatutako jarduerak, nahiz azterketa-, koebaluazio- eta autoebaluazio-tresnak irakasleen erreferenteak dira, ikasleen ikasketa-prozesua nahiz haiek lortutako emaitzak baloratzeko.

Oinarriak

Materialaren aurkezpena eta deskarga

Proiektu honen filosofiaren gakoetako bati jarraiki (Arakatu, sortu, argitaratu eta partekatu), material hau irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria da. Materiala erabiltzeko, ondorengo prozesuari jarraitu behar zaio. Gida egiteko erabili diren irudiak sekuentzia jakin bati dagozkio (Laburpena) eta, beraz, orientagarriak dira.

Sekuentzia didaktiko bakoitzak, ZIP fitxategi bat deskargatzeko atal bat dauka. Material deskargagarria.

Lotura hori aukeratzean ZIP fitxategi konprimitu bat deskargatzen da:

Gorde fitxategia botoian klik egingo dugu fitxategia gure ordenagailuan deskargatzeko. Behin ordenagailuan izanda, bi klik egingo ditugu fitxategiaren gainean, deskonprimitzeko programarekin ireki eta edukia ikusteko:

Landuko dugun materiala non gorde zehaztuko dugu eta karpetak bertara aterako.

Behin materiala deskonprimituta, karpeta zabaldu eta hiru karpeta ikusiko ditugu:

  1. Sekuentziaren edukia: Ikasl_sekuentzia

  2. Estiloarekin ikusteko behar diren artxiboak: Zz_programa

  3. Imsmanifest.xml fitxategi bat, Moodle-ek edo antzeko plataforma batek prozesatzeko informazioa duena. Bertan, ikastaroaren edukiak zuzen azalduko zaizkio erabiltzaileari, dagokion balio pedagogikoa erantsita.

Oinarriak

Zer dago karpeta bakoitzean eta zertarako balio du?


Orain karpeta guztiak aztertuko ditugu.

Ikasl_sekuentzia

Sekuentzia guztiek dute Ikasl_sekuentzia izeneko karpeta bat.

  • Sekuentzia ikusteko lehen urratsa “index” fitxategia zabaltzea da eta sekuentzia guztian zehar nabigatzea.
  • Moduluen karpetan hizkuntza direktorio bat dago. Guk “eu” karpeta ikusiko dugu, bertan baitago euskarazko bertsioa.

  • Karpeta barruan sekuentziaren .html fitxategi guztiak daude zenbakiz ordenatuta. Edozein eduki argitaratu nahi badugu, Dreamweaver (jabedun softwarea) edo Kompozer (software librea) erabil dezakegu.

  • “01modulua_p.html” fitxategia inprimatzeko bertsioari dagokio.
  • Materialen karpetan “img” karpeta nabarmentzen da, bertan baitaude sekuentziako irudi guztiak. Baten bat gehitu nahi bada, nahikoa da karpetan txertatzea eta dagokion html lotura egitea.
  • Modu berean, materiala ere txerta daiteke deskargen (fitxategi konprimituak), .swf fitxategien (eskuliburu eta animazioak) eta inprimatzekoen karpetetan; bertan, materialaren .odt bertsioa dago, editatu eta .pdf formatura esportatu ahal izateko.

Zz_programa karpeta

Ondoren zz_programa karpetan sartuko gara, bertan baitaude sekuentzia ohiko estiloan bistaratzeko behar diren fitxategi guztiak.

Karpeta hori egituratik kanpo mugitzen badugu, materiala modu honetan ikusiko dugu:

Imsmanifest

“js” karpetak eta imsmanifest.xml fitxategiak ikasketarako plataforma birtualetako nabigatzaileei dagozkie, eta beraz, ez da komeni haiek editatzea.

Helburu hauek hartu dira kontuan materialen egitura zehazteko:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea.
  • Proposameneko edozein osagai gehitu, aldatu edo ezabatzeko aukera izatea.
  • Irudiak, materialak eta sekuentzien edukiak berrerabiltzeko aukera izatea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

1. Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria

Sekuentzia didaktiko bakoitzak konprimitutako fitxategi bat dauka, deskargatzeko ZIP fitxategi bat, helburu hauekin:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea
  • Proposamenean edozein atal gehitzea, aldatzea edo ezabatzea
  • Sekuentzietako irudiak, materialak eta baliabideak berrerabiltzea

Sekuentzia honen fitxategia deskargatzera eta askatasun osoz aztertzera gonbidatzen zaitugu. Esteka honetatik egin dezakezu.

Materialen egiturari edo sarbideari buruz laguntza edo orientabideak behar badituzu, ez utzi materialen erabilerari buruzko atala irakurri gabe.

2. Erabilpen anitzekoa

Sekuentzia didaktiko guztiak bi modutan erabil daitezke:

    • ONLINE: Kontsultak sarearen bidez eginez, prestakuntza-plataforma baten bitartez edota esteka edo URL baten bidez.
    • OFFLINE: ZIP fitxategi bat deskonprimituz, ordenagailuan bertan lan egiteko, Internetera konektatu gabe.

3. Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat

Sekuentzia didaktikoak sortzean arreta berezia jarri da bi erabiltzaile-profiletan:

  • Irakasleek eskura dituzte ikasleei zuzenduriko lan-proposamena aztertzeko sarbidea, gida didaktikoa eta proposaturiko ariketen erantzunak.
  • Ikasleek eskura dituzte ariketen proposamena ikusteko sarbidea, eta proposamena praktikan jartzeko erabiliko dituzten materialen eta baliabideen zerrenda.

4. ADEaren erabilera ikasgelan

Sekuentzia didaktikoen diseinuak sustatu egiten du arbel digital elkarreragilea (ADE) erabiltzea. Horrela, irakasle batek hauek egin ditzake ikasgelan:

  1. Sekuentzia bat aztertu eta, bertatik, taldean aurkezteko edukiak hartu.
  2. Landu nahi dituen sekuentziaren edukiak, aurkezpenak, animazioak eta materialak proiektatu.
  3. Pixkanaka, praktika berritzaileak ikasgelako eguneroko lanean txertatu.
  4. Ariketa elkarreragileak, problemetako egoeren azterketak, eztabaidak eta taldeko zuzenketak erraztu.
  5. Arbelaren zentzua eta aurkeztutako edukiak indartzeko tresna eta funtzionalitate malguak erabili, ikasleen arreta lortzearren.

5. Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Sekuentzia didaktiko guztiak linean landu daitezke, besteak beste, Moodle edo LAMS plataformen bitartez, ikasleen jarraipenerako eta kontrolerako tresnak baliatuz. Sekuentziak Moodle batean erabili nahi baditugu, beharrezkoa izango da sekuentzien ZIP fitxategia deskargatzea (ikasleen bertsioa) eta Moodle, blackboard edo antzeko ezaugarriak dituen plataforma batera inportatzea.

Horretarako, administratzaile-baimena behar da delako plataforma horietan, eta sistemak adieraziko dituen urratsak jarraitu (garrantzitsua da edukia nola inportatu azaltzen duen plataformako tutoriala oinarri hartzea).