MATEMATIKA Arloa
Zirkunferentzia eta zirkulua
Aurkezpena
1 de 6
0%

Aurkezpena

Zirkunferentzia eta zirkulua

Google images: http://www.google.es/images

Egunero erabiltzen ditugun objektuak, jostailuak eta bizkar-zorroan edo liburu-zorroan daramatzazuen gauzak arretaz aztertuz gero, ikusiko duzue haietako asko biribilak direla.

Zenbat objektu biribil daude irudi hauetan? Ziur al zaude horiek guztiak biribilak direla?

Seguru asko, betidanik jakingo duzue gurpil handiak dituen bizikleta azkarrago joan daitekeela gurpil txikiak dituena baino.

Baina, azal al dezakezue zergatik? Interesgarria izango litzateke lagun bati azaltzea, ezta?

Orain jakingo dugu zergatik.

Zirkunferentzia eta zirkulua: aldeak eta erlazioa. Erradioa eta diametroa.

Zirkunferentziak neurtzea: perimetroa eta erradioarekin duen lotura.

Zirkuluaren azalera, eta zirkuluaren eta ezagutzen dituzuen beste irudi batzuen arteko lotura.

BALIABIDEAK

HISTORIA APUR BAT

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

Hauek dira sekuentzia didaktiko honetan lan egiteko erabiliko dituzun IKT baliabideak:

Tutorialak

OpenOffice. Software libreko tresna ofimatikoen suitea, ezinbestekoa edozein ikaslerentzat.

http://eu.openoffice.org/programa/product_desc.html

GeoGebra. Haren deskribapena erabiliz: “Matematikako softwarea, librea, irakasteko eta ikasteko”.

http://www.geogebra.org/cms/

GeoGebrako foroa. GeoGebraren erabiltzaileen foroa. Oso lagungarria izan daiteke ikasleek eta irakasleek matematika ikasteko tresna baliagarri hori erabiltzen ikasteko.

http://www.geogebra.org/forum/

 

Web-erreferentziak

Konpasaren erabilera

http://www.youtube.com/watch?v=d9BZEKrCzNY

http://www.youtube.com/watch?v=6HPYZ6Xm0e0

Konpasaren erabilerari buruzko bideo tutoriala.

http://www.youtube.com/watch?v=aF9EP6ew9dE&NR=1

Orain, badakigu konpas bat erabiltzen. Ikus dezagun marrazketa-tresna hori zer beste gauzatarako erabil daitekeen.


zenbakiaren historia

http://www.portalplanetasedna.com.ar/numero_pi.htm

http://www.dav.sceu.frba.utn.edu.ar/homovidens/chavezalejandro_mattje/trabajofinal/paginas/lahistoriadelnumeropi.htm

zenbakiaren aurkikuntzari eta haren balioa zehazteari buruzko istorio laburrak

zenbakia

http://recursostic.educacion.es/gauss/web/materiales_didacticos/primaria/actividades/geometria/ figuras_curvas/pi/actividad.html


Izotzezko zirkulu flotatzaileak

http://www.meteored.com/ram/4559/los-crculos-de-hielo-flotantes-un-misterio-de-la-naturaleza/

Naturak berez zirkulu formako irudiak sortzeko duen joerari buruzko ikuspegi interesgarria.


Futbol-zelai baten neurriak
http://www.elfutbolin.com/reglas/regla01.asp
Zirkuluaren azalera eta azalera ezagunak alderatzeko dokumentua.


Nola kalkulatu zirkulu baten azalera

http://educacion.practicopedia.com/como-calcular-el-area-de-un-circulo-2371

Sekuentzia didaktiko honen kontzeptu guztiak adibide entretenigarri baten bidez azaltzen dituen laburpen-bideoa.

Bideoaren hasieran, gure interesekoa ez den bideo bat dago, baina edukira zuzenean jotzeko pultsadorea dago.


Zirkulua eta Zirkunferentzia

http://recursostic.educacion.es/gauss/web/materiales_didacticos/primaria/actividades/geometria/figuras_curvas/ circulo_circunferencia/actividad.html

Jarduera elkarreragilea. Honako hauek lantzen ditu:

  • Irudi lau erregular baten perimetroaren eta zirkunferentziaren luzeraren artean dagoen erlazioa.
  • Irudi lau erregular baten azaleraren eta zirkuluaren azaleraren artean dagoen erlazioa.

Leonardo Da Vinci eta gizakiaren koadratura

http://webs.adam.es/rllorens/picuad/leonardo.htm

Leonardo Da Vincik giza anatomiari buruz egindako obra nagusiei buruzko azterlan laburra. Giza gorputzaren proportzioak azaltzen ditu, bai eta proportzio horien eta zirkunferentziaren artean dagoen erlazioa ere.

Garrantzitsua da ikasleak azterlan horretan azaltzen diren kalkulu-xehetasunetan ez sakontzea, ez baitira egokiak sekuentzia didaktiko honen helburuari dagokionez. Alabaina, komeni da ikasleak gure anatomiaren proportzioek zirkunferentziarekin zerikusia dutela ohartzea.

Historia apur bat

Gurpilaren historia

Gizakiak aspaldi ohartu ziren forma zirkularra oso garrantzitsua eta baliagarria zela. Horren ondorioz, gurpila asmatu zuten. Hori dela-eta, zirkulua ikasten denean, gurpilaren historiari ere erreparatzen zaio.

Gurpila Neolitoaren amaieran asmatu zuten (Ka 5000tik 4000ra bitartean). Asmakizun hori Brontze Aroaren hasierako gainerako aurrerapen teknologikoekin dago lotuta. Zientzialariek uste dute Kristo aurreko bosgarren milurtekoan asmatu zutela Mesopotamian, El Obeid aldian, Ilargierdi Emankorra izeneko antzinako eskualdeak. Hasieran, eltzegile-gurpilaren funtzioa zuen.

Ondoren, gurdietan erabili zuten, eta gurpilaren erabilera Mundu Zaharretik Europara eta Asiara hedatu zen. Izan ere, garai hartan, munduko herri gehienak nomadak ziren, eta gurpila erabiliz, gurdi-abere handiei esker, mugikortasun handia zuten herri horiek. Hori guztia Ka 3000. urte inguruan gertatu zen. Izan ere, historialariek adierazten dutenaren arabera, Ka 2000. urtean, gutxi gorabehera, gurpildun ibilgailuak zeuden Txinan, nahiz eta gurpilen erreferentziarik zaharrena Ka 1200. urte ingurukoa izan.

Amerikako kontinenteko historia zaharrean, ez dago gurpilaren erabileraren erreferentziarik. Batez ere, zibilizaziorik aurreratuenak lur menditsuetan zeuden, oso leku garai eta malkartsuetan; esate baterako, Andeetako mendikatean. Leku horietan, ez zegoen ibilgailuei tira egiteko animaliarik.

Garraio-gurpilaren bilakaera

Lehen gurpilak zurezko diskoak baino ez ziren, eta zulo bat zuten erdian, ardatz batean sartzeko. Gerora, erradiodun gurpila asmatu zuten, eta horrek ibilgailu azkarragoak eta arinagoak egiteko aukera eman zuen. Erradiodun gurpila Andronovoko kulturan sortu zen, Ka 2000tik 1200ra bitartean, Erdialdeko Asiako iparraldean.

Ur-en estandartea. Ka XXVII. eta XXV. mendeen arteko hilobi batean aurkitu zuten; hau da, aldi Dinastiko Arkaikoko hilobi batean. Eguneroko bizitzako eta gerrako zenbait eszena adierazten ditu.


Kristo aurreko lehen milurtekoan, zeltek burdinazko uztaia edo haguna jarri zuten gurdien gurpilen inguruan. Gainera, zeltak hasi ziren ardatzean errodamenduak erabiltzen, gurpilek gehiago iraun zezaten. Landu gabeko errodamenduak ziren: oso egur gogorrez egindako diskoak. Gerora, erromatarrak brontzezko uztaiak erabiltzen hasi ziren egur gogorreko uztai horien ordez. XIX. mendera arte, ez zen aldaketa handirik egin. Orduan, metalen erabilera orokortu egin zen makinak egiteko. 1880ko hamarkadan, gurpiletarako pneumatikoak asmatu zituzten, eta XX. mendean, askotariko aleazioetako gurpilak egiten ziren.

Beste erabilera batzuk

Erdi Aroan eta Errenazimentuan, zenbait hobekuntza tekniko asmatu zituzten, makina hidraulikoetan eta militarretan erabili zirenak. Industria Iraultzan, makinak –alegia, fabriken bihotza– egiteko erabiltzen hasi ziren gurpila.

Bizikleta-gurpila

Sekuentzia didaktikoaren hasieran, noiz edo noiz zuen buruari egin diozuen galdera bat egin dizuegu. Proposatzen ditugun jardueren bidez, zuen ideiak argitzea eta ordenatzea nahi dugu. Gainera, jarduerak egiteko eta zuen ebazpenak arrazoitzeko behar dituzuen ezagutzak emango dizkizuegu.

Ikusi duzuenez, ondo ezagutzen duzuen zerbait izango dugu ardatz; alegia, bizikleta. Baina ohartu al zarete gurpilik gabe ez zela bizikletarik egongo? Ezagutu nahi al duzue bizikletaren historiaren apur bat?

http://www.arrakis.es/~palarra/ciclismo.htm

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Josep Pons
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest