MATEMATIKA Arloa
Zirkunferentzia eta zirkulua
1. jarduera
3 de 6
0%

1. jarduera

Zirkunferentzia eta zirkulua: aldeak eta erlazioa. Erradioa eta diametroa

Zirkunferentzia perfektuak marrazten ikasiko duzue.

Zirkunferentziaren ezaugarriak zein diren ikasiko duzu, zirkunferentziaren eta zirkuluaren artean zer erlazio dagoen, eta irudi horien gainean zer elementu identifika ditzakegun.

Iturria: http://www.google.es/images

Zirkunferentzia eta zirkulua: aldeak eta erlazioa

Zirkunferentzia eta zirkulua irudi biribilak dira, eta hitz egiten ari garenean, erraza da haiek nahastea.

Jarduera egiten hasteko, ideiak argituko ditugu, eta ikusiko dugu zirkunferentzia eta zirkulua zertan diren desberdinak eta zertan diren berdinak.

Zirkunferentzia eta zirkulua bereizteko modurik onena haiek marraztea da. Eta marrazten ditugunean, haien alderdi komunetan eta desberdintasunetan jarriko dugu arreta.

Marraztu ditzagun ordenagailuan. Horretarako, egin klik hemen.

Eskuz marrazteko, objektu biribilak eta lauak erabil ditzakezue.

Zirkunferentzia bat marrazteko, edozein txanpon erabil dezakezue. Nahikoa da paper baten gainean jartzea, zirkunferentzia egin nahi duzuen lekuan. Ondoren, arkatz batez, txanponaren profilari jarraituko diozue. Lerroa ixten duzuenean, zirkunferentzia perfektua izango duzue.

Behin aurreko argibideei jarraitu eta zirkunferentzia eginda, zirkulua egin dezakegu. Horretarako, zirkunferentziaren barrualdea margotu beharko dugu uniformetasunez.

Geroago, zirkunferentzia perfektuak egiteko beste teknika batzuk proposatuko dizkizuegu.

LABURBILDUZ:

  • Bi irudi horiek biribilak dira, eta plano baten gainean egin ditzakegu.
  • Lerro kurbatua, itxia eta erregularra zirkunferentzia da.
  • Lerro horrek osatutako zirkunferentziaren barrualdea uniformetasunez margotzen badugu, zirkulu bat lortuko dugu.
  • Zirkunferentziak ez du azalerarik; lerro bat baino ez da. Zirkuluak, berriz, azalera du.
  • Uztai bat marrazteko, zirkunferentzia bat egin behar duzue.
  • Txanpon bat marrazteko, zirkulu bat egin behar duzue.

Zirkunferentziaren eta zirkuluaren elementuak

Hainbat elementu daude bi irudi geometriko horiekin loturik. Jarduera honetan, elementu horiek zein diren esan, eta haiek definitzen eta kokatzen ikasiko dugu.

Zirkunferentziaren eta zirkuluaren elementuak. Egin klik hemen.

Erradioa eta diametroa

Ikusi ditugun elementuetatik, erradioa eta diametroa dira bereziki garrantzitsuak, zirkunferentziaren eta zirkuluaren tamainarekin baitaude lotuta. Sekuentzia honetan aurrerago ikusiko dugunez, balio handiko kalkuluak egingo ditugu erradioari eta diametroari esker.

Erradioa eta diametroa. Horretarako, egin klik hemen.

IDEIAK ARGI:

  • Zirkunferentzia definitzeko, esan dezakegu zentro izeneko puntu batetik distantzia berberera dauden puntuen multzoa dela; alegia, zentroarekiko puntu distantziakideen multzoa.
  • Zirkulua zirkunferentziaren barruko aldea da.
  • Erradioak edo diametroak irudi horien tamaina adierazten digute.

JARDUERAK

Definitu:

  1. Zirkunferentzia:
  2. Zirkulua:

Aukeratu bost objektu biribil (zenbait tamainatako txanponak, ur-botilen tapoiak…), eta erabili zirkunferentziak eta zirkuluak egiteko (zirkunferentziak ezkerraldean, eta zirkuluak eskuinaldean).

Erregela batez, ireki konpasa 4 zentimetro. Orri batean, adierazi non egongo den egin behar duzuen zirkunferentziaren erdiko puntua. Jarri konpasaren orratza puntu horretan eta biratu konpasa irudia osatu arte. Egiaztatu zer distantzia dagoen zirkunferentziaren edozein punturen eta erdiko puntuaren artean.

Jarraitu jarduera honetako irudietan adierazitako argibideei eta egiaztatu lortutako puntua zirkunferentziaren zentroa dela.

Bete hutsuneak:

    1. diametroa=8 cm; orduan, erradioa=4 cm

    2. d = _________, orduan r = 9 cm

    3. d = _________, orduan r = 3,2 cm

    4. d = 7,8 cm, orduan r = _________

Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko:

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Ideia nagusia

Zirkunferentziaren eta zirkuluaren ezaugarriak ulertzea, eta haien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak zein diren jakitea. Erradioaren eta diametroaren arteko erlazioa, eta horrek zirkunferentziaren eta zirkuluaren tamainan duen eragina

.

Gehiago jakiteko

Konpasaren erabilera

http://www.youtube.com/watch?v=d9BZEKrCzNY

http://www.youtube.com/watch?v=6HPYZ6Xm0e0

Konpasaren erabilerari buruzko bideo tutoriala:

http://www.youtube.com/watch?v=aF9EP6ew9dE&NR=1

Orain, badakigu konpas bat erabiltzen. Ikus dezagun marrazketa-tresna hori zer beste gauzatarako erabil daitekeen.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Josep Pons
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest