Orientabideak
Orientabide metodologikoak
1. jarduera. Zirkunferentzia eta zirkulua: aldeak eta erlazioa. Erradioa eta diametroa
Jarduera honetan, ikasleek esperientziaren bidez ikastea nahi da.
Ikasleek marrazketa-tresnak probatu eta erabiliko dituzte, eta horri esker, jardueran azaldutako kontzeptuez ohartuko dira.
Sekuentzia didaktiko honen edukiak GeoGebra tresnarekin osatzea proposatzen da. GeoGebra erabiliz, ikasleek beren adierazpen
geometrikoak egin ahal izango dituzte.
Zirkunferentziaren zentrotzat aukeratutako puntua kokatzea.
-
Zirkunferentzia bat egitea, zentrotik, erradioaren luzera emanda.
-
Bi eta hiru punturekin erlazionatutako zirkunferentzia bat egitea.
-
Egindako irudia neurtzea, lauki-sarea erabiliz.
-
Zirkunferentziarekin lotutako beste elementu batzuk egitea.
-
Zirkunferentzia baten ezaugarri bat aldatuz hura zirkulu bihur daitekeela ikastea.
…
Jo 1. jarduerara.
2. jarduera. Zirkunferentziak neurtzea: perimetroa eta erradioarekin duen lotura
Aurreko jardueretako irizpideari jarraituz, jarduera honen helburua da ikasleak esperimentazioaren bidez ohartzea proposatuko
zaizkien kalkuluak baliagarriak direla.
Jarri ikasleak taldeka eta bultzatu software grafikoarekin jolastera, irudiak eta konposizioak nahierara egin ditzaten,
sormena indartze aldera. Ondoren, irudi horiei buruzko kalkuluak egin beharko dituzte. Horrenbestez, jolastuz ikasiko dute.
Objektu ezagunetan oinarrituta irudi sinpleak egiteko eskatuko zaie ikasleei. Objektu hauek har daitezke oinarritzat:
Bizikleta baten gurpila eta haren erradioak.
-
Erroskillak.
-
Konposizioak, zirkunferentziak eta zirkuluak beste irudi geometriko lau batzuk nahastuz (poliedroak, lerroak…).
Jo 2. jarduerara.
3. jarduera. Zirkuluaren azalera eta beste irudi batzuekin duen erlazioa
Jarduera honetan, oso kontuan izan behar dugu espazioa egiturarik gabeko zerbait dela ikasleen ustez; hots, ez dagoela
objektiboki antolatuta. Beraz, espazio subjektiboa da, haien bizipen afektiboekin eta ekintzekin lotua. Eta espazio horretan,
objektuek ez dute forma eta tamaina zehatzik, zer ikuspegitatik begiratzen zaien.
Hori dela-eta, garrantzitsua da ikasleak gidatzea, eguneroko bizitzako objektuak sekuentziako atal honetan azaltzen dizkiegun
irudi geometrikoekin erlazionatzeko gai izan daitezen.
Oso baliagarria izango da zirkuluaren eta irudi sinpleagoen arteko erlazioa azaltzea; izan ere, irudi sinple horien azalera
kalkulatzea intuitiboa izango da.
Behar-beharrezkoa izango da irakasleak ebaluazioa egitea, ikasleek landutako arrazoiketak ulertu dituztela egiaztatzeko;
alegia, formulak buruz ikasi besterik egin ez dutela. Horri esker, ikasleek espazio-arrazoiketarako gaitasuna garatuko dute.
Jo 3. jarduerara.