MATEMATIKA Arloa
Zirkunferentzia eta zirkulua
3. jarduera
5 de 6
0%

3. jarduera

Zirkuluaren azalera eta ezagutzen dituzuen beste irudi batzuekin duen erlazioa

Belize-tik 100 kilometro ingurura, Lighthouse arrezifeko atoloian, izugarrizko zulo bat dago, zirkulu formakoa: Zulo Urdin Handia esaten diote.

305 metroko diametroa du.

Interesgarria izango litzateke zulo horren azalera neurtzea eta erreferentzia ezagunekin alderatzea, ezta?

Iturria: http://www.escolar.net/foro3/viewtopic.php?f=21&t=27732

Zirkuluaren azalera

Orain, zirkulu baten azalera kalkulatuko dugu.

Aurreko jardueretan erabilitako metodoari jarraituz, lehenengo eta behin, grafikoki neurtuko dugu zirkulu baten azalera. Horretarako, lehenago ikasi duzuen teknika hau erabiliko duzue: “Zirkuluaren azalera neurtzen”.

Proposatu dizuegun jarduera arretaz egiten baduzue, zirkulu baten azalera neurtuko duzue. Baina kalkulu hori aljebraikoki egiteko jarraibideak ere ikasi dituzue.

Jarraibide horiek errepasatu eta praktikatuko ditugu.

Ikusiko zenutenez, zirkulu baten azalera kalkulatzeko, formula hau erabil daiteke:

A =
· r2

Jarduera honen hasieran proposatutako kalkulua egingo dugu orain, formula hori eta kalkulagailua erabiliz.

 

  • Bilatu eta sakatu letra hau duen tekla:

  • Zuen kalkulagailuak tekla hori ez badu, zenbaki hau sartu beharko duzue:
    3.14159 (nahikoa da bost hamartar erabiltzea).
  • Sakatu biderkatzeko tekla.
  • Orain, sartu Zulo Urdin Handiaren erradioaren balioa; hau da, 305.

  • Jarraian, x 2 tekla sakatu beharko duzue.

  • Zuen kalkulagailuak ez badu tekla hori, hau egin beharko duzue:

    - Sakatu berriro biderkatzeko tekla.

    - Idatzi berriro Zulo Urdin Handiaren erradioa.

  • Eta azkenik, sakatu = tekla.
  • Pantailan, emaitza azalduko da.

EGIAZTATU LORTUTAKO EMAITZA


Oso handia al da Zulo Urdin Handia?

Lortutako emaitza horri buruzko erreferentzia bat izan dezazuen, Zulo Urdin Handiaren azalera eta futbol-zelai batena alderatuko ditugu.

Oro har, arauzko futbol-zelai batek 110 metro luze eta 75 metro zabal izan behar du, hartan nazioarteko partiduak jokatzeko.

Laukizuzenen azalera kalkulatzen ikasi duzuenez…

Bada, zirkulu horretan, arauzko 35,4 futbol-zelai sartuko lirateke, gutxi gorabehera!

Jarduera osagarria

Posizio erlatiboak

Geometriak irudi konplexuak marrazteko eta egiteko aukera ematen digu, elementu sinpleetan oinarrituta.

Horretarako, objektu batzuk posizio egokian eta elkarrekin erlazionatuta jartzen jakin behar dugu.

Konposizio horiek egiteko, ezinbestekoa da jakitea elementu bakoitza zer posiziotan dagoen.

Orain proposatzen dizuegun jardueran, erraz jakingo duzue zein diren elementu sinpleen posizio erlatiboa.

“Posizio erlatiboak”

JARDUERAK

Ikastetxean, saskibaloi-zelaiko marrak eta, bereziki, erdiko zirkulua egiteko eskatu dizuete. Hasi baino lehen, behar adina pintura ote duzuen erabaki behar duzue. Horretarako, zelaiaren erdiko zirkuluak zer azalera duen kalkulatu behar duzue. Ikaskideen laguntzarekin, eta neurketa-zinta bat erabiliz, egiaztatu zirkulu horren erradioa 3 metrokoa dela. Zer azalera du saskibaloi-zelaiko erdiko zirkuluak?

Zaldi bat birak ari da ematen entrenamendu-pista biribil batean. Zaldi batek pistaren zirkunferentzia egiten duen bakoitzean, 43,982 metroko distantzia egiten du. Zer azalera du pista biribilak?

Luzera eta azalera errepasatzeko egin klik hemen.

Zirkulua eta zirkunferentzia
http://recursostic.educacion.es/gauss/web/materiales_didacticos/primaria/actividades/geometria/figuras_curvas/circulo_circunferencia/actividad.html

Kalkulagailua

Egin klik irudian, kalkulagailua erabiltzeko:

Zalantzarik izanez gero, erabili eskuliburua.

Ideia nagusia

Zirkulu baten azalera kalkulatzea eta haren esanahia bereganatzea.

Irudi sinpleek zirkunferentziarekiko zer posizio erlatibo dituzten ikastea.

Gehiago jakiteko

Izotzezko zirkulu flotatzaileak

http://www.meteored.com/ram/ 4559/los-crculos-de-hielo-flotantes- un-misterio-de-la-naturaleza/

Naturak berez zirkulu formako irudiak sortzeko duen joerari buruzko ikuspegi interesgarria.

Dokumentuak

Futbol-zelai baten neurriak
http://www.elfutbolin.com/reglas/regla01.asp
Zirkuluaren azalera eta azalera ezagunak alderatzeko dokumentua.


Nola kalkulatu zirkulu baten azalera

http://educacion.practicopedia.com/como-calcular-el-area-de-un-circulo-2371

Sekuentzia didaktiko honen kontzeptu guztiak adibide entretenigarri baten bidez azaltzen dituen laburpen-bideoa. Bideoaren hasieran, gure interesekoa ez den bideo bat dago, baina edukira zuzenean jotzeko pultsadorea dago.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Ebazpena

A = 292246,6566

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Josep Pons
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest