MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
AurkezpenaOrientabideakOrientabideakOrientabideakProgramazioaProgramazioaProgramazioaProgramaciónOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriakOinarriak
1 de 14
0%
Aurkibidea
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Josep Pons
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo

Aurkezpena

PROPOSAMENA TESTUINGURUAN KOKATZEA

Iturria: http://ilumimate.blogspot.com/2009_05_01_archive.html

Espazio-orientazioa kanpo-espazioaren buru-antolamenduaren ondorio da, eta pixkanaka bereganatzen da. Lehen hezkuntza-mailetan, hezkuntza geometrikoaren helburu nagusietako bat da espazio-orientazioa.

Hasieran, haurrentzat, espazioa desegituratuta dago, objektiboki antolatuta ez balego bezala. Beraz, subjektiboa da, haurren bizipen afektiboekin eta ekintzekin lotua. Eta espazio horretan, objektuek ez dute forma eta tamaina zehatzik, zer ikuspegitatik begiratzen zaien.

Baina espazioa elementu geometrikoz beteta dago, eta elementu horiek esanahi zehatza dute neska-mutikoentzat: ateak, leihoak, mahaiak, pilotak, etab. Beren eguneroko inguruan, beren auzoan, etxean, ikastetxean, jolas-eremuetan, espazioa buruz antolatzen ikasten dute, bai eta, beraz, espazioan orientatzen ere.

Gure iritziz, testuinguru hori bereziki baliagarria da, geometria modu esanguratsu batean haurrei irakasteko. Haien ingurune hurbila eta familiarra aztertuko ditugu; alde batetik, motibagarria eta interesgarria izan daitekeelako, eta beste batetik, ingurune horretan, behatzeko eta manipulatzeko makina bat objektu dagoelako.

JARDUEREN SEGIDA

Jarduera elkarreragileak proposatzen ditugu. Beharrezkoa da ikasleek jardueraren funtzionamendu-jarraibideak ulertzea. Horretarako, litekeena da ikasleek irakaslearen laguntza behar izatea. Hala ere, ikasleek jardueren garapena esperimentatzea eta probatzea nahi da batez ere. Hortaz, jarduerekin esperimentatuz ikasiko dute; jarraibideen arabera probatuz eta jolastuz. Irakasleak egokitzat jotzen badu, beren iritziak elkarri azaltzera bultzatuko ditu ikasleak, zalantzak argitzeko eta, esaterako, definizioak zehazte aldera. Beharrezkoa bada, jarduerak egiten ere lagunduko die ikasleei.

A etapa. Sarrera. 1. jarduera.

Jarduera horren helburua da ikasleek zirkunferentziaren eta zirkuluaren ezaugarriak argi eta garbi bereiztea, bai eta, beraz, haien arteko aldeak zein diren jakitea ere. Gainera, haietako bakoitzean zer elementu marraztu edo traza daitezkeen ere ikasiko dute. Jarduera elkarreragilea denez, definizioak beren kabuz bereganatzen lagunduko die ikasleei. Irakasleak definizio horiek koadernoan idaztera bultza ditzake ikasleak. Orduan, ikasleek beren hitzak erabili beharko dituzte, eta marrazkiez baliatu eta jarduerak berriro egin.

Jarduera deskribatzailea da, ikasleei zirkunferentziaren eta zirkuluaren forma geometrikoa bereganatzen laguntzen diena.

B etapa. Garapena. 2. jarduera.

Fase honetan, ikasleak kalkulatzen hasiko dira. Baliabideak emango zaizkie ikasleei, problemak ebazteko trebetasuna ulertu, bereganatu eta gara dezaten. Horretarako, baliagarria izango da zirkunferentziaren luzera neurtzen eta kalkulatzen jakitea. Jardueraren hasieran, azalpen teorikoa dago. Hartako jarduera elkarreragile grafikoei esker, ikasleek errazago ulertuko dute kalkulu-prozesua. Amaitzeko, eguneroko bizitzako egoeretan oinarritutako ariketak daude.

SDaren aurkezpenean proposatzen den problema ebazten laguntzen zaie ikasleei, beraiek azal dezaten lortutako emaitza.

Arreta berezia jartzen da pi zenbakian. Hari buruzko informazio historikoa eman eta ariketa espezifikoak proposatzen dira, ikasleek uler dezaten zenbaki hori zeinen garrantzitsua den.

C etapa. Bukaera eta ebaluazioa. 3. jarduera.

Azkenik, jarduera horretan, hau landuko da: alde batetik, zirkuluaren azalera, eta beste batetik, zirkunferentziak eta zirkuluak geometria lauko beste irudi batzuekin duten erlazioa.

Aurreko jardueretan ikasitako kontzeptuak eta lortutako trebetasunak finkatzea da helburua.

Ariketa errazak proposatzen dira, ikasleek abstrakzio-gaitasuna garatzeko xedea dutena.

  • Arloa: Matematika.
  • Gaia: Geometria.
  • Unitate didaktikoa: Zirkunferentzia eta zirkulua.
  • Maila: Lehen Hezkuntzako 6. maila.
  • Saio kopurua: 3.

Ibilbidea

Gida honek atal hauek ditu:

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

1. jarduera. Zirkunferentzia eta zirkulua: aldeak eta erlazioa. Erradioa eta diametroa

Jarduera honetan, ikasleek esperientziaren bidez ikastea nahi da.

Ikasleek marrazketa-tresnak probatu eta erabiliko dituzte, eta horri esker, jardueran azaldutako kontzeptuez ohartuko dira.

Sekuentzia didaktiko honen edukiak GeoGebra tresnarekin osatzea proposatzen da. GeoGebra erabiliz, ikasleek beren adierazpen geometrikoak egin ahal izango dituzte.

  • Zirkunferentziaren zentrotzat aukeratutako puntua kokatzea.

  • Zirkunferentzia bat egitea, zentrotik, erradioaren luzera emanda.

  • Bi eta hiru punturekin erlazionatutako zirkunferentzia bat egitea.

  • Egindako irudia neurtzea, lauki-sarea erabiliz.

  • Zirkunferentziarekin lotutako beste elementu batzuk egitea.

  • Zirkunferentzia baten ezaugarri bat aldatuz hura zirkulu bihur daitekeela ikastea.

Jo 1. jarduerara.

2. jarduera. Zirkunferentziak neurtzea: perimetroa eta erradioarekin duen lotura

Aurreko jardueretako irizpideari jarraituz, jarduera honen helburua da ikasleak esperimentazioaren bidez ohartzea proposatuko zaizkien kalkuluak baliagarriak direla.

Jarri ikasleak taldeka eta bultzatu software grafikoarekin jolastera, irudiak eta konposizioak nahierara egin ditzaten, sormena indartze aldera. Ondoren, irudi horiei buruzko kalkuluak egin beharko dituzte. Horrenbestez, jolastuz ikasiko dute.

Objektu ezagunetan oinarrituta irudi sinpleak egiteko eskatuko zaie ikasleei. Objektu hauek har daitezke oinarritzat:

  • Bizikleta baten gurpila eta haren erradioak.

  • Erroskillak.

  • Konposizioak, zirkunferentziak eta zirkuluak beste irudi geometriko lau batzuk nahastuz (poliedroak, lerroak…).

Jo 2. jarduerara.

3. jarduera. Zirkuluaren azalera eta beste irudi batzuekin duen erlazioa

Jarduera honetan, oso kontuan izan behar dugu espazioa egiturarik gabeko zerbait dela ikasleen ustez; hots, ez dagoela objektiboki antolatuta. Beraz, espazio subjektiboa da, haien bizipen afektiboekin eta ekintzekin lotua. Eta espazio horretan, objektuek ez dute forma eta tamaina zehatzik, zer ikuspegitatik begiratzen zaien.

Hori dela-eta, garrantzitsua da ikasleak gidatzea, eguneroko bizitzako objektuak sekuentziako atal honetan azaltzen dizkiegun irudi geometrikoekin erlazionatzeko gai izan daitezen.

Oso baliagarria izango da zirkuluaren eta irudi sinpleagoen arteko erlazioa azaltzea; izan ere, irudi sinple horien azalera kalkulatzea intuitiboa izango da.

Behar-beharrezkoa izango da irakasleak ebaluazioa egitea, ikasleek landutako arrazoiketak ulertu dituztela egiaztatzeko; alegia, formulak buruz ikasi besterik egin ez dutela. Horri esker, ikasleek espazio-arrazoiketarako gaitasuna garatuko dute.

Jo 3. jarduerara.

Orientabideak

Erantzunak

1. jarduera. Zirkunferentzia eta zirkulua: aldeak eta erlazioa. Erradioa eta diametroa

Definitu:

  • Zirkunferentzia: Zirkunferentzia definitzeko, esan dezakegu zentro izeneko puntu batetik distantzia berberera dauden puntuen multzoa dela.
  • Zirkulua: Zirkulua zirkunferentziaren barruko aldea da.

Bete hutsuneak:

    1. diametroa=8 cm, orduan, erradioa=4 cm

    2. d = 18 cm, orduan, r = 9 cm

    3. d = 6,4 cm, orduan, r = 3,2 cm

    4. d = 7,8 cm , orduan, r = 3,9 cm

2. jarduera. Zirkunferentziak neurtzea: perimetroa eta erradioarekin duen lotura

Zer distantzia egiten du bizikleta bakoitzak? Zein joan daiteke azkarren?

  • 50 cm-ko erradioko gurpilak dituen bizikleta:_____[314.16]_____ cm
  • 30 cm-ko erradioko gurpilak dituen bizikleta:_____[188.5]______ cm
  • Zein bizikleta joan daiteke azkarren? _____a_______

Zer distantzia egingo du neskatila bakoitzak karruselaren bira bakoitzeko?

  • Ane……….. 21,99 metro
  • Nahia……... 12,57 metro

3. jarduera. Zirkuluaren azalera eta beste irudi batzuekin duen erlazioa

  • Zelaiko erdiko zirkuluak 28, 274 m2-ko azalera du.
  • Zirkunferentziak 43,982 metroko luzera badu, erradioa 7 metrokoa izango da; beraz, zirkuluak 153,94 m2-ko azalera izango du.

Orientabideak

Baliabideak

Tutorialak

OpenOffice. Software libreko tresna ofimatikoen suitea, ezinbestekoa edozein ikaslerentzat.

http://eu.openoffice.org/programa/product_desc.html

GeoGebra. Haren deskribapena erabiliz: “Matematikako softwarea, librea, irakasteko eta ikasteko”.

http://www.geogebra.org/cms/

GeoGebrako foroa. GeoGebraren erabiltzaileen foroa. Oso lagungarria izan daiteke ikasleek eta irakasleek matematika ikasteko tresna baliagarri hori erabiltzen ikasteko.

http://www.geogebra.org/forum/

 

Web-erreferentziak

Konpasaren erabilera

http://www.youtube.com/watch?v=d9BZEKrCzNY

http://www.youtube.com/watch?v=6HPYZ6Xm0e0

Konpasaren erabilerari buruzko bideo tutoriala.

http://www.youtube.com/watch?v=aF9EP6ew9dE&NR=1

Orain, badakigu konpas bat erabiltzen. Ikus dezagun marrazketa-tresna hori zer beste gauzatarako erabil daitekeen.


Pi (π) zenbakiaren historia

http://www.portalplanetasedna.com.ar/numero_pi.htm

http://www.dav.sceu.frba.utn.edu.ar/homovidens/chavezalejandro_mattje/trabajofinal/paginas/lahistoriadelnumeropi.htm

Pi (π) zenbakiaren aurkikuntzari eta haren balioa zehazteari buruzko istorio laburrak.


Pi zenbakia

http://recursostic.educacion.es/gauss/web/materiales_didacticos/primaria/actividades/geometria/figuras_curvas/pi/actividad.html


Izotzezko zirkulu flotatzaileak

http://www.meteored.com/ram/4559/los-crculos-de-hielo-flotantes-un-misterio-de-la-naturaleza/

Naturak berez zirkulu formako irudiak sortzeko duen joerari buruzko ikuspegi interesgarria.


Futbol-zelai baten neurriak
http://www.elfutbolin.com/reglas/regla01.asp
Zirkuluaren azalera eta azalera ezagunak alderatzeko dokumentua.


Nola kalkulatu zirkulu baten azalera

http://educacion.practicopedia.com/como-calcular-el-area-de-un-circulo-2371

Sekuentzia didaktiko honen kontzeptu guztiak adibide entretenigarri baten bidez azaltzen dituen laburpen-bideoa.

Bideoaren hasieran, gure interesekoa ez den bideo bat dago, baina edukira zuzenean jotzeko pultsadorea dago.


Zirkulua eta Zirkunferentzia

http://recursostic.educacion.es/gauss/web/materiales_didacticos/primaria/actividades/geometria/figuras_curvas/ circulo_circunferencia/actividad.html

Jarduera elkarreragilea. Honako hauek lantzen ditu:

  • Irudi lau erregular baten perimetroaren eta zirkunferentziaren luzeraren artean dagoen erlazioa.
  • Irudi lau erregular baten azaleraren eta zirkuluaren azaleraren artean dagoen erlazioa.

Leonardo Da Vinci eta gizakiaren koadratura

http://webs.adam.es/rllorens/picuad/leonardo.htm

Leonardo Da Vincik giza anatomiari buruz egindako obra nagusiei buruzko azterlan laburra. Giza gorputzaren proportzioak azaltzen ditu, bai eta proportzio horien eta zirkunferentziaren artean dagoen erlazioa ere.

Garrantzitsua da ikasleak azterlan horretan azaltzen diren kalkulu-xehetasunetan ez sakontzea, ez baitira egokiak sekuentzia didaktiko honen helburuari dagokionez. Alabaina, komeni da ikasleak gure anatomiaren proportzioek zirkunferentziarekin zerikusia dutela ohartzea.


Gauss proiektua

http://recursostic.educacion.es/gauss/web/materiales_didacticos/primaria/actividades/geometria_curvas.htm

Hezkuntza Ministerioaren web-orria, GeoGebra tresnan oinarritutako materialak dituena.

Programazioa

OINARRIZKO GAITASUNAK ETA ARLOAREN BERARIAZKO GAITASUNAK


OINARRIZKO GAITASUNAK

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
  • Zehaztasunez adieraztea, adierazpen geometrikoekin lan egitean hizkuntza matematikoa erabiliz.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

  • Zenbait euskarritan dagoen informazioa interpretatzea, oinarrizko geometria lauko elementuak zein diren jakiteko eta haiek ikasteko.
  • Eskura dauden tresna teknologikoak ohikotasunez erabiltzea, marrazteko, trazatzeko eta kalkuluak egiteko.
Adierazpen kultural eta artistikorako gaitasuna
  • Kultura-adierazpenetan matematikak zer ekarpen egin dituen jakitea.
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
  • Talde-lanean aritzea.

Ikasten ikasteko gaitasuna

  • Ikasketa-prozesuak hitzez adieraztea, geometria lauarekin erlazionatutako galderak eginez, adibideak ipiniz…

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

  • Norberaren gaitasunetan konfiantza izatea egoera ezezagunei aurre egiteko.

  • Egoera irekietan baliabideak planifikatzea, objektuen formarekin eta proportzioarekin lotutako eguneroko bizitzako egoerekin esperimentatzeko.

MATEMATIKAKO ARLOAREN BERARIAZKO GAITASUNAK

  • Natura- eta kultura-inguruneko forma geometrikoak zein diren jakitea. Horretarako, elementuei, haien arteko erlazioei eta haien ezaugarriei buruzko ezagutza erabiltzea, errealitatea deskribatzeko; eta geometriako ezagutzak erabiltzea, gure inguruko mundu fisikoa ulertzeko eta aztertzeko, bai eta hari buruzko problemak ebazteko ere.
  • Kalkuluak eta iritzirako kalkuluak (zenbakizkoak, metrikoak, etab.) segurtasunez eta konfiantzaz egitea, egoera bakoitzean prozedura egokiak erabiliz (buruzko kalkulua, idatzizkoa, kalkulagailua…), interpretatzeko eta baloratzeko.
  • Zirkunferentziarekin eta zirkuluarekin lan egiten ikastea, baita haien elementuekin, sailkapenarekin, neurketekin eta trazadurarekin ere. Haien perimetroa eta azalera kalkulatzen ikastea.

Programazioa

IKT GAITASUN OROKORRAK ETA IKASMAILAKOAK*

* Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenaren IKT gaitasunerako itemak, eranskin honetatik hartuak: IKT gaitasunen mapa .

Bizitza osorako ikaskuntza

B1. Komunikatzea eta lankidetzan aritzea

  • B1.1. Haien inguruarekiko gertuko arazo sinpleetarako irtenbideak identifikatu eta ebaluatzea, eta kontzeptuak argitzea ahalbidetzen duten lankidetzako IKT baliabideak erabiltzea

B2. Ingurune birtualetan moldatzea

  • B2.1. Ingurune birtual bat maneiatzen hastea eta ingurune horietako oinarrizko eragiketak ikasteko gai izatea

B3. Informazioa kudeatu, sortu eta balioestea

  • B3.5. Dagokion arloko oinarrizko prozedurak eta metodoak aplikatzea, heldu baten laguntzaz

B4. Sortzaileak izatea eta berritzea

  • B4.2. Sormena, ikerketa eta berrikuntzaz baliatuz, beren produktuak (bideo-jokoak, aurkezpenak, gailuak) sortzea ahalbidetzen dieten IKT baliabideak erabiltzea, beren interesak betetzeko edo beste batzuek planteatutako arazoei irtenbidea emateko

B5. Mundu erreala ulertzea, arakatzea eta bertan moldatzea

  • B5.1 Batez ere irudiak eta soinuak erabiliz eta heldu baten laguntzaz mundu errealeko gaiak arakatzea eta/edo benetako arazo txikiei heltzea ahalbidetzen duten IKT baliabideak erabiltzea

Trebetasun teknologikoa

T2. IKTak informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzea

  • T2.1. Interneteko zerbitzuak erabiltzea (web-bilatzaileak eta beste hainbat) informazioa bilatzeko

T3. IKTak testu-informazioa prozesatzeko erabiltzea

  • T3.1. Testu-prozesaketako oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea; formatua, lerrokatzea eta orrikatzea zehaztea; irudiak txertatzea; tipografia eta tamaina aldatzea; dokumentuak artxibatu eta inprimatzea)

T5. IKTak multimedia-informazioa prozesatzeko erabiltzea

  • T5.1. Multimedia edukiez oinarrizko eragiketak egitea (kopiatu eta itsastea; formatua zehaztea; irudi bat, soinu, bideoa txertatzea; webgune batetik irudi bat deskargatzea)

Herritartasun digitala

H2. Jabetza intelektuala balioestea

  • H2.2. Informazioa erabiltzeari buruzko arauak errespetatzea, batez ere bideoen, audioaren, abestien eta monografien jabetza intelektualari dagokionez

  • H2.3. Webean informazioa erabiltzeari buruzko hitzarmenak ezagutzea, egileei sinesgarritasuna ematearren eta iturriak egoki aipatzearren

Programazioa

IKASKETA-HELBURUAK

  • Beharrezkoa da geometria eskola-eremuan irakastea, geometria oso garrantzitsua baita eguneroko bizitzan.
  • Ezinbestekoa da geometriari buruzko oinarrizko ezagutza izatea, eguneroko bizitzan moldatzeko: espazioan hausnarketan oinarrituta orientatzeko; formei eta distantziei buruzko kalkuluak iritzira egiteko; objektuek espazioan duten kokapenari buruzko kalkuluak egiteko…
  • Egungo gizarteko ekoizpen-sistemako hainbat arlotan erabiltzen da geometria: industrian, diseinuan, arkitekturan, topografian, etab.
  • Artean ere funtsezkoa da geometria, eta gainera, oso garrantzitsua da naturako elementuak ikertzeko.
  • Hau izan beharko luke gure helburuetako batek: ikasleek bereganatzea zertan diren desberdinak zirkunferentzia eta zirkulua; bi irudi horiekin lotutako elementu geometrikoak zein diren ikaste eta haiek bereiztea; eta irudi horiek neurtzen eta haiei buruzko kalkuluak egiten ohitzea.

EDUKIAK

  • Zirkunferentzia eta zirkulua: aldeak eta erlazioa.
  • Erradioa eta diametroa.
  • Zirkunferentziak neurtzea: perimetroa eta erradioarekin duen lotura.
  • Pi (π) zenbakia.
  • Zirkuluaren azalera eta beste irudi batzuekin duen erlazioa.

Programación

Ebaluazio-irizpideak

  • Zirkunferentziaren eta zirkuluaren ezaugarriak ulertzen ditu, eta badaki zein diren haien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak.
  • Zuzen kokatzen ditu zirkunferentziarekin eta zirkuluarekin lotutako geometria lauko elementuak.
  • Badaki zein kalkulu egin daitezkeen irudi horietako bakoitzaren kasuan, eta ulertzen du zertarako erabil daitezkeen kalkulu horiek.
  • Deskribatutako kalkuluak egoki egiten ditu, kalkulagailua edo ordenagailua erabiliz.
  • Zehatz eta zuzen erabiltzen du hizkuntza matematikoa, elementu geometrikoez, adierazpen aljebraikoen faktoreez eta lortutako emaitzez hitz egiten duenean.
  • Zuzen egiten ditu pi zenbakirako hurbilketak, bai eta pi zenbakia azaltzen den adierazpenetan lortutako emaitzetarakoak ere.
  • Talde-lanean aritzen da, kontzeptuak bereganatzeko, informazio-iturriak ikertzeko eta informazio horren edukiak interpretatzeko.
  • Eguneroko bizitzako egoerak hizkuntza matematikoaren bidez adierazi eta haiek ebazteko beharrezko planteamenduak egiten ditu.

Oinarriak

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: HASTEKO, 3 GALDERA

Zertarako balioko dizu gida honek?

IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen zehatz bat (sekuentzia didaktikoa) planifikatzeko eta praktikan jartzeko, eta proposamen horren bitartez, hauek lantzeko: oinarrizko gaitasunak eta arlokoak, eduki kurrikularrak eta gaitasun digitalak.

Zer aurkituko duzu?

Gune elkarreragile eta multimedia bat. Bertan, hauek zehazten dira: ikasgelarako programazioa, atazak IKTen bitartez egiteko orientabide didaktikoak, deskargarako estekak eta tutorialak.

Zer egin dezakezu?

Proposamena irakaskuntzan zuzenean aplikatu, zure ikasgelako testuingurura moldatu, adibideetatik abiatuta jarduera berriak sortu eta zure esperientziak beste irakasle batzuekin partekatu.

SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK: 5 GAKO

Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria
Erabilpen anitzekoa
Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat
ADEaren erabilera ikasgelan
Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Oinarriak

Zer da sekuentzia didaktiko bat eta zer eskaintzen digu?

Sekuentzia didaktiko bat (SD) jarduera-segida ordenatu bat da, ikasleak gaitasun kurrikularrak zein IKT gaitasunak beregana ditzan diseinatua. Sekuentzia didaktikoetako atalik esanguratsuena elkarren artean lotutako jardueren segida da, ikasle orok jarraitu beharko baitio ikasketa-prozesuan.

Funtzio eta ezaugarri ezberdinak dituzten jarduerak lantzeko aukera eskaintzen digu, modu integratuan. Edukia aurkeztea, ulertzea, erabiltzea edo praktikatzea prozesuaren ezinbesteko osagaiak dira, eta elkarri lotutako edukien multzo esanguratsu baten inguruan lan egiteko aukera ematen dute.

Chaval Brasilen argazki bat, Flickr webgunean, CC lizentziapean.

Sekuentzia Didaktiko bakoitza HOD (Hezteko Objektu Digital) bat edo gehiagoz osatuta dago, eta hauek eskaintzen ditu:

  • Sekuentziako edukien deskribapena, aurkezpen interaktibo, kontzeptu-mapa, testu eta podcast formatuan, eduki kurrikularrak hala uzten badu.
  • Edukiaren inguruko hasierako arakatze-jarduera.
  • Edukiaren inguruko jarraipen-jarduera.
  • Edukiaren inguruko laburpen- eta ebaluazio-jarduera.
  • Edukiaren sakontze-jarduera, aukerarik balego.

Hainbat jarduera egin daitezke, proposatutako jarduera-segidari jarraituz, edo horietako batzuk aukeratu eta norberaren sekuentziara egokitu.


Jardueretan zehar sortutako planteamenduek garatu egin nahi dituzte Lehen Hezkuntzarako Oinarrizko Gaitasunak (hizkuntza-komunikaziorakoa, matematikarakoa, mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarrekintzarakoa, gizarte- eta hiritar-gaitasuna, ikasten ikastekoa, eta norberaren autonomia eta ekimenerakoa) eta IKT gaitasunak (Eskola 2.0 proposamenean txertatutako ikasleen IKT gaitasunen maparen arabera).


Jarduerak, orokorrean, 2.0 baliabide digitalen erabileran eta sareko lanean oinarritzen dira. Horrenbestez, egindako proposamenetan ikasleak animatuko dira hainbat sare sozialetan informazioa kudea eta argitara dezaten, lankidetzan ari daitezen, eta, eskuratutako informazioa baloratzean, jarrera kritikoa zein hausnarkorra gara dezaten . Aldi berean, gune birtualetan adostutako arauak ezagutzeko eta aintzat hartzeko aukera izango dute.

Oinarriak

Sekuentzia didaktikoen xedea eta egitura

Sekuentzia didaktikoen xedea da ikasleek eduki kurrikularrak ikastea eta gaitasun digitalak eskuratzea, IKTak ikasgelan aplikatzeko proposamen batetik abiatuta.

Ikasleek sekuentziako edukietan aurrera egingo dute etapaz etapa. Banaka egingo dute, baina taldeka egiteko jarduerak proposatuko zaizkie. Etapa bakoitzean adierazi egingo zaie zer egin behar duten eta zer baliabide erabili behar dituzten. Sekuentziek ikasleei eskaintzen dizkiete:

  • Hiru jarduerako edo gehiagoko segida bat, eduki kurrikularrei heltzeko, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzendutako aginduekin
  • Fitxategi erantsiak, jarduerak egiteko eta koebaluatzeko edo autoebaluatzeko
  • Ikasleentzako tutorialak, erabiliko diren programei edo web 2.0 zerbitzuei buruzkoak
  • Sekuentziako IKT baliabide guztiak biltzen dituen atal bat

Landuko den edukiaren arabera, hauek eskainiko dituzte:

  • Jarduerak egiteko erabiliko diren webguneetara, animazioetara eta bideoetara estekak
  • Ebazteko jarduera elkarreragileak

Sekuentziako irakasleentzako gidaren helburu nagusia da irakasleei proposatutako ikasketa-segida planifikatzen eta praktikan jartzen laguntzea. Premisa horiek kontuan hartuta, gidek irakasleei eskaintzen dizkiete:

  • Proposamen didaktikoaren testuingurua.
  • Orientabide didaktikoak, ADEren metodologia erabiliz sekuentzia didaktikoak lantzeko.
  • Proposatutako jardueren erantzunak.
  • Oinarrizko gaitasunak eta arloaren berariazko gaitasunak.
  • IKT gaitasunak (Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzako “Eskola 2.0” proposamenean ezarritakoak).
  • Ikasketa-helburuak, edukiak eta ebakuazio-irizpideak.
  • Proposamenean erabiliko diren materialak eta IKT baliabideak.
  • Prestakuntza-eduki osagarriak, irakasleei sekuentzia didaktikoak garatzen laguntzeko (ADE, web 2.0 tresnak eta e-learning plataformak).

Oinarriak

Ebaluazioa

Ebaluazioak, burututako sekuentzien emaitzak aztertzeko tresna ez ezik, ikasketa-prozesua erregulatzekoa ere izan behar du. Horregatik, sekuentzia didaktikoan txertatuta egon behar du, prozesuan landuko diren jardueren parte izan. Jarduera horiek hausnarketa egiteko aukera eman behar diote ikasleari, egiten ari denaz, izan dituen zailtasunez, egin dituen akatsez, behar duen laguntzaz, eta hobetzeko eta aurrera egiteko bideez.

Ebaluazio hori hausnarketa-ariketa da, aurretiko ezagutzak prozesuan ikasten ari denarekin lotzeko aukera ematen duena. Akatsak abiapuntu gisa hartzen ditu, zailtasunez jabetzeko eta aurre haiei egiteko. Helburua ez da ikasleek zer ez dakiten jasotzea; jakitea baizik ezaguerak nola aplikatzen dituzten, informazioa nola lotzen duten, konponbideak bilatzeko trebetasunak nola aktibatzen dituzten... Ebaluazio horrek irizpide, adierazle eta ikasketa-helburu zehatzen multzo zabal bat izan behar du oinarrian, ez zenbakizko kalifikazio soil bat.

Gaitasunetan oinarritutako ebaluazioak lehenetsi egiten ditu ulertzea, aztertzea, lantzea, justifikatzea eta erantzunak argudiatzea, eta ez informazioa buruz ikastea eta errepikatzea.

Proposatutako jarduerak, nahiz azterketa-, koebaluazio- eta autoebaluazio-tresnak irakasleen erreferenteak dira, ikasleen ikasketa-prozesua nahiz haiek lortutako emaitzak baloratzeko.

Oinarriak

Materialaren aurkezpena eta deskarga

Proiektu honen filosofiaren gakoetako bati jarraiki (Arakatu, sortu, argitaratu eta partekatu), material hau irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria da. Materiala erabiltzeko, ondorengo prozesuari jarraitu behar zaio. Gida egiteko erabili diren irudiak sekuentzia jakin bati dagozkio (Laburpena) eta, beraz, orientagarriak dira.

Sekuentzia didaktiko bakoitzak, ZIP fitxategi bat deskargatzeko atal bat dauka. Material deskargagarria.

Lotura hori aukeratzean ZIP fitxategi konprimitu bat deskargatzen da:

Gorde fitxategia botoian klik egingo dugu fitxategia gure ordenagailuan deskargatzeko. Behin ordenagailuan izanda, bi klik egingo ditugu fitxategiaren gainean, deskonprimitzeko programarekin ireki eta edukia ikusteko:

Landuko dugun materiala non gorde zehaztuko dugu eta karpetak bertara aterako.

Behin materiala deskonprimituta, karpeta zabaldu eta hiru karpeta ikusiko ditugu:

  1. Sekuentziaren edukia: Ikasl_sekuentzia

  2. Estiloarekin ikusteko behar diren artxiboak: Zz_programa

  3. Imsmanifest.xml fitxategi bat, Moodle-ek edo antzeko plataforma batek prozesatzeko informazioa duena. Bertan, ikastaroaren edukiak zuzen azalduko zaizkio erabiltzaileari, dagokion balio pedagogikoa erantsita.

Oinarriak

Zer dago karpeta bakoitzean eta zertarako balio du?


Orain karpeta guztiak aztertuko ditugu.

Ikasl_sekuentzia

Sekuentzia guztiek dute Ikasl_sekuentzia izeneko karpeta bat.

  • Sekuentzia ikusteko lehen urratsa “index” fitxategia zabaltzea da eta sekuentzia guztian zehar nabigatzea.
  • Moduluen karpetan hizkuntza direktorio bat dago. Guk “eu” karpeta ikusiko dugu, bertan baitago euskarazko bertsioa.

  • Karpeta barruan sekuentziaren .html fitxategi guztiak daude zenbakiz ordenatuta. Edozein eduki argitaratu nahi badugu, Dreamweaver (jabedun softwarea) edo Kompozer (software librea) erabil dezakegu.

  • “01modulua_p.html” fitxategia inprimatzeko bertsioari dagokio.
  • Materialen karpetan “img” karpeta nabarmentzen da, bertan baitaude sekuentziako irudi guztiak. Baten bat gehitu nahi bada, nahikoa da karpetan txertatzea eta dagokion html lotura egitea.
  • Modu berean, materiala ere txerta daiteke deskargen (fitxategi konprimituak), .swf fitxategien (eskuliburu eta animazioak) eta inprimatzekoen karpetetan; bertan, materialaren .odt bertsioa dago, editatu eta .pdf formatura esportatu ahal izateko.

Zz_programa karpeta

Ondoren zz_programa karpetan sartuko gara, bertan baitaude sekuentzia ohiko estiloan bistaratzeko behar diren fitxategi guztiak.

Karpeta hori egituratik kanpo mugitzen badugu, materiala modu honetan ikusiko dugu:

Imsmanifest

“js” karpetak eta imsmanifest.xml fitxategiak ikasketarako plataforma birtualetako nabigatzaileei dagozkie, eta beraz, ez da komeni haiek editatzea.

Helburu hauek hartu dira kontuan materialen egitura zehazteko:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea.
  • Proposameneko edozein osagai gehitu, aldatu edo ezabatzeko aukera izatea.
  • Irudiak, materialak eta sekuentzien edukiak berrerabiltzeko aukera izatea.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

1. Material irekia, pertsonalizagarria eta berrerabilgarria

Sekuentzia didaktiko bakoitzak konprimitutako fitxategi bat dauka, deskargatzeko ZIP fitxategi bat, helburu hauekin:

  • Sekuentzian lantzen diren edukiak pertsonalizatzea
  • Proposamenean edozein atal gehitzea, aldatzea edo ezabatzea
  • Sekuentzietako irudiak, materialak eta baliabideak berrerabiltzea

Sekuentzia honen fitxategia deskargatzera eta askatasun osoz aztertzera gonbidatzen zaitugu. Esteka honetatik egin dezakezu.

Materialen egiturari edo sarbideari buruz laguntza edo orientabideak behar badituzu, ez utzi materialen erabilerari buruzko atala irakurri gabe.

2. Erabilpen anitzekoa

Sekuentzia didaktiko guztiak bi modutan erabil daitezke:

    • ONLINE: Kontsultak sarearen bidez eginez, prestakuntza-plataforma baten bitartez edota esteka edo URL baten bidez.
    • OFFLINE: ZIP fitxategi bat deskonprimituz, ordenagailuan bertan lan egiteko, Internetera konektatu gabe.

3. Bertsio bereiziak irakasleentzat eta ikasleentzat

Sekuentzia didaktikoak sortzean arreta berezia jarri da bi erabiltzaile-profiletan:

  • Irakasleek eskura dituzte ikasleei zuzenduriko lan-proposamena aztertzeko sarbidea, gida didaktikoa eta proposaturiko ariketen erantzunak.
  • Ikasleek eskura dituzte ariketen proposamena ikusteko sarbidea, eta proposamena praktikan jartzeko erabiliko dituzten materialen eta baliabideen zerrenda.

4. ADEaren erabilera ikasgelan

Sekuentzia didaktikoen diseinuak sustatu egiten du arbel digital elkarreragilea (ADE) erabiltzea. Horrela, irakasle batek hauek egin ditzake ikasgelan:

  1. Sekuentzia bat aztertu eta, bertatik, taldean aurkezteko edukiak hartu.
  2. Landu nahi dituen sekuentziaren edukiak, aurkezpenak, animazioak eta materialak proiektatu .
  3. Pixkanaka, praktika berritzaileak ikasgelako eguneroko lanean txertatu.
  4. Ariketa elkarreragileak, problemetako egoeren azterketak, eztabaidak eta taldeko zuzenketak erraztu.
  5. Arbelaren zentzua eta aurkeztutako edukiak indartzeko tresna eta funtzionalitate malguak erabili, ikasleen arreta lortzearren.

5. Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Plataforma- eta aukera-aniztasuna

Sekuentzia didaktiko guztiak linean landu daitezke, besteak beste, Moodle edo LAMS plataformen bitartez, ikasleen jarraipenerako eta kontrolerako tresnak baliatuz. Sekuentziak Moodle batean erabili nahi baditugu, beharrezkoa izango da sekuentzien ZIP fitxategia deskargatzea (ikasleen bertsioa) eta Moodle, blackboard edo antzeko ezaugarriak dituen plataforma batera inportatzea.

Horretarako, administratzaile-baimena behar da delako plataforma horietan, eta sistemak adieraziko dituen urratsak jarraitu (garrantzitsua da edukia nola inportatu azaltzen duen plataformako tutoriala oinarri hartzea).