Jarduerak
Atal honetan bi motatako ariketak aurkituko dituzu. Batetik, talde-dinamikak daude eta ikasitako kontzeptuak ikaskideen artean lantzeko ariketak izango dira. Bestetik, jolas interaktiboak daude, modu dinamikoan ikasitako edukiak bikote-bikote, gurutzegrama eta puzzlea eta antzeko jolasekin uztartzeko asmoz.
Kalez kale
Webgune honetan aurkeztu dugun metro-linea asmatua bada ere, edozein herritako mapa edo planoa hartzea nahikoa da ohartzeko gure herriko zenbat kalek dauzkaten emakume-izenak.
Horretaz jabetzeko ariketa bat egingo dugu. Hona hemen azalpena:
Google Maps aplikazioa irekiko dugu eta bertan gure herriaren kokapena bilatuko dugu. Behin hori eginik kaleei erreparatuko diegu eta ikusi zenbat kalek dauzkaten emakume-izenak. Aurkitutako emakume-izen guztiekin, gure metro-linean bezalaxe fitxa bat irekiko diogu bakoitzari eta honako informazio hau gehituko diogu: izena, jakintza-arloa, jaiotze- eta heriotza-data, ibilbide profesionalaren laburpena eta bestelako informazioa (estekak, argazkiak). Informazio egokia topatzeko informazio-iturri ugari erabili beharko ditugu: Internet, ikastetxeko liburutegia, egunkariak...
Denboraren poderioz
Ariketa honetan gure herriko emakumeen denbora-lerro bat osatuko dugu; hala, oso modu errazean garaiz garai gure herriko emakumeen ibilbidearen irudia erakutsiko dugu.
Timeline edo denbora-lerroa kronologikoki ordenatutako gertakizunen irudikapen grafikoa da, eta gertakizun horien arteko denbora-erlazioa bistaratzea ahalbidetzen du:
Denbora-lerro bat egiteko, honako urrats hauek egingo ditugu:
Oharra: Tiki-Toki aplikazioa erabiltzea oso erraza den arren, Youtuben daukazue Tiki-Toki aplikazioa euskaraz ikasteko tutoriala, pausoz pauso eta oso modu errazean tresna horren erabilpena erakusten duena.
Emakumeen izenean
Herriko edo hiriko kale-izendegia hartzea besterik ez dugu, jabetzeko kale eta plaza gutxik daukatela emakume baten izena. Jarduera honetan herriko udalari proposamen bat egingo diogu: herriko kale, plaza edo parke bati esanguratsua eta aitzindaria izan zen emakume baten izena jartzea.
Ariketa hori taldeetan edo denon artean egin dezakegu.
Jolas interaktiboak:
Irudiekin edo kontzeptuekin bikoteak osatzeko jarduera-mota horien bitartez ikasleek aurretik ikasitako guztia jolas interaktiboen bitartez praktikan jartzeko aukera izango dute.
Dena irakurri duzue, ezta? Ea horrela den. Testuan barrena ageri diren hitzak nahastu egin ditugu (pertsona-izenak, lekuak, kontzeptuak...) eta ea asmatzen duzuen zein diren.
Historian zehar emakume langile asko izan ditugu gure artean. Hona hemen horren eredu bikaina. Begiratu ondo argazkiari; ea gero osorik betartzen duzuen.