logo

Arteak


Hezkuntza

· Menchu Gal

· Emiliana de Zubeldia

· Conchita Montenegro

· Eulalia Abaitua

· Albina Madinabeitia

· Benita de Benito Tejada

· Sara Soto

· Rosa Valverde

· María Luisa Ozaita

· Blanca de Silos

· Ignacia Zabalo Ballarin

Florentziako erdigunean artearen historia maite duen edonork bisitatu beharko lukeen gune bat dago: Vasari korridorea. Giorgio Vasari margolariaren omenez jarri zitzaion izena korridore horri. Hango hormek artearen historiako margolarien autorretratuen bilduma garrantzitsuena jasotzen dute, XVI. mendean hasi eta gaur artekoa. Galeria horrek kilometroko luzera dauka eta horma guztiak autorretratuz josiak daude, baina bat-batean bisitaria zeraz ohartuko da, guztira jasota dauden 17.000 erretratuetatik ehuneko oso txiki bat soilik direla emakumeak. Baina hori ez da gauza puntuala; izan ere, hori bera gertatzen da munduko museo eta galeria garrantzitsuenetan.

Emakumezkoak musak, ereduak eta inspirazio-mementoak besterik ez dira izan pinturan, eskulturan, musikan eta arte-munduan oro har. Aldiz, nabarmena da emakume artisten gabezia arlo horietan. Zergatik gertatu da hori mendeetan zehar? Emakumezkoak ez duelako artelanen bat egiteko behar den gaitasuna edo talentua?

Mendeetan zehar emakumea etxeko lanak egitera eta hezkuntzarik gabe bizitzera behartuta egon da. Baina beti egon dira patuari aurre egin dioten eta bizitzan tokatu zaiena onartu ez eta euren gustuko lanbideak nola edo hala aurrera ateratzen saiatu diren emakumeak.

Cécile Chaminade
Cécile Chaminade
Lili Boulanger
Lili Boulanger

Hasiera batean, uste zen emakumeek sortutako artelan asko gizonezkoek eginak zirela, baina emakumezkoek eginak izan zirela ezagutzearekin batera lanen balio ekonomikoa eta sinbolikoa ere galdu zuten.

Plinio Gazteak berak idatzitako Historia Naturalean jasotako tradizioaren arabera, pintura, esaterako, emakumezkoen asmakizuna zen; hala, Butades Sicyonis ontzigilearen alabak horma batean margotua utzi zuen bere maitalea atzerrira zihoan mementoa.

XVIII. mendera arte emakumearen lana itzalpean egon zen; izan ere, ordura arte diru-sariak jasotzea gaizki ikusita zegoen artisten artean eta beraz nobleziaren babesa bilatzen zuten. Garai horietan topatu ditugun emakume artistak, beraz, gorteko damak izan ohi ziren, esate baterako Espainiako gorteko Sofonisba Anguissola eta Ingalaterrako Levina Teerlinc. Musika-munduko artista askok berriz aitaren itzalpean ibili behar izan zuten, Rafaella eta Vittoria Aleotti musikariak kasu.

XVIII. mendeko Ilustrazio Garaia mugarria izan zen emakumearen hezkuntza artistikoa eta batez ere hezkuntza orokorra garatzen hasteko; izan ere, emakumeen eremu profesionalak zabaltzen hasi ziren. Batetik, oinarrizko lehen hezkuntza nesketan eta mutiletan banatzearekin batera, nesken irakaskuntza irakasle emakumeen gain utzi zen. Bestetik, neskek kalitatezko hezkuntza jasotzeak esan nahi zuen marrazketan ezagutza edukiko zutela, eta, beraz, arte mundu honetan murgiltzen hasi ziren.

Garai haietan arte-munduan murgildu nahi zuenak akademietara edo musika-kontserbatorioetara jo behar zuen. Eskola horietan artearekin lotutako arlo guztiak lantzen ziren (pintura, eskultura, marrazketa, musika….), baina gizonezkoek bakarrik zuten sarbidea hara. Arte-eskola horietan sartzea lortu zuten emakume gutxiek aldiz, Angelica Kauffmann eta Elisabeth Louis Vigée-Lebrun esaterako, debekatua zuten anatomiako klaseetara sartzea (biluzik zeuden modeloak marraztu beharra izaten zen), eta, beraz, emakume horiek ezin zituzten landu zenbait gai, hala nola historia eta mitologia, horrek giza gorputzaren ezagutza sakona eskatzen baitzuen. Ondorioz, beren pintura-lanak paisaia edo natura hiletara mugatuta zeuden.

XIX. mendeko abangoardiak iritsi ziren arte, emakumeak ez zuen benetako aurrerapausoa eman arte-diziplinan. Lantegiak eta eskolak nonahi ireki ziren, eta askok emakumeari zuzendutako atala zeukaten, Charles Chaplin estudioak, esaterako.

Marika Rökk
Marika Rökk
Grażyna Bacewicz
Grażyna Bacewicz

Hurrengo iraultza indartsua XX. mendearen erdialdekoa izan zen: mugimendu feminista eta emakumeen eskubideen aldeko mugimenduek generoen ikerketak zabaltzeari ekin zioten. Arteko eta soziologiako adituak lehen aldiz hasi ziren ikertzen emakumeak zer paper izan zuen artearen diziplinetan. Hor ohartu ziren askotan uste izan zela emakumeen artelanak senarrak edo aitak eginak zirela, Horacio Gentileschi-ren Artemisia alabaren artelanak kasu.

Erreibindikazio horien adibide gisa, 1989an Guerrilla Girls izeneko aktibista feministen talde batek ateratako kartela aipa daiteke. Bertan irakur zitekeen: “Emakumeak biluzik egon behar al du New Yorkeko Metropolitan Museum-era sartzeko? Sail Modernoko artisten % 5 baino gutxiago da emakumezkoa, baina biluzien % 85 baino gehiago dira emakumeak”.

Emakumeak biluzik egon behar al du museoan sartzeko?












Menchu Gal

Margolaria (Irun, 1919 - Donostia, 2008).

Txikitatik hasi zen margotzen eta gaztetan prestakuntza aberatsa eskuratu zuen. Adibidez, Gaspar Montes Iturrioz margolariarekin hasi zituen ikasketak, gero Aurelio Artetak ere klaseak eman zizkion Madrileko Escuela Superior de Bellas Artes de San Fernando delakoan eta gainera bi egonaldi egin zituen Parisen. Hori guztia dela eta, ezagutza sakona lortu zuen pintura garaikidearen inguruan.

Pintura figuratibista landu zuen, eta paisaia izan zen bere gai gogokoena, baina erretratuak ere sortu zituen. Erakusketa ugari egin zituen Madrilen, New Yorken, edota Venezian, besteak beste. 1959. urtean Pintura Sari Nazionala erdietsi zuen.


+ Bizitza

+ Bizitza


Menchu


Mentxu Gal

Mentxu Gal





















Emiliana Zubeldia

Piano-jotzailea eta musikagilea (Jaitz, 1888 - Sonora, Mexiko, 1987).

Haurtzaroan hasi zen pianoa ikasten Iruñean. Gaztetan musika-akademia bat sortu zuen Iruñean, baina utzi egin zuen Parisera joateko. Alde batetik, pianista bikain gisa ezagutzera eman zen Parisen eta beste alde batetik konposaketa eta irakaskuntza landu zituen.

Urte batzuk geroago Augusto Novaro ikertzailea ezagutu zuen New Yorken. Novaro musika-sistema berri bat lantzen ari zen, fenomeno akustiko naturaletan oinarritutako sistema alegia, eta musikaren gaineko bere teoriek eragin handia eduki zuten Emilianaren konposaketetan.

1937tik aurrera Emiliana Mexikon bizi izan zen eta ekarpen adierazgarriak egin zituen musika-arloan; izan ere, Sonorako unibertsitatean irakaskuntzan aritzeaz gain, kontzertuak, hitzaldiak eta emanaldiak antolatu zituen.


+ Bizitza

+ Bizitza


Emiliana

Emiliana





















Conchita Montenegro

Aktore eta dantzaria (Donostia, 1911 - Madril, 2007).

Hollywood-en arrakasta lortu zuen artista gipuzkoarra. Dantza eta arte dramatikoa ikasi zituen Parisen. Nahiz eta profesionalki dantzari gisa hasi, laster zinemara jo zuen. Oso ibilbide arrakastatsua izan zuen Espainiako zineman.

1930ean Estatu Batuetara abiatu zen eta hainbat pelikulatan parte hartu zuen, bai gaztelaniaz bai ingelesez egindako filmetan. 1942. urtean Espainiara bueltatu zen eta zinean aritu zen bi urte gehiagoan. 1944ean ezkondu egin zen eta bertan behera utzi zuen zinema.


+ Bizitza

+ Bizitza


Conchita


Conchita

Conchita

Conchita






















Eulalia Abaitua

 

Artista bizkaitarra (Bilbo, 1853 - 1943).

Euskal Herrian argazkigintzan aitzindari izan da. II. Gerra Karlistaren ondorioz Liverpool hirian erbesteratu zen eta han argazkigintzaren teknika ikasi zuen. Bilbora bueltatzean bere ezagutza praktikan jarri zuen.

Bere argazkiak plaka estereoskopikoz eta zuri-beltzean eginak daude. Eulaliaren argazki-lanak herriko jaiak, ohiturak, eta tradizioak aurkezten ditu eta emakumeen betebeharrak nabarmentzen ditu (baserritarrak, esne-saltzaileak, sardina-saltzaileak…). Bilboko Euskal Museoan Eulaliak egindako 2.500 argazki daude gordeta.

 

+ Bizitza

+ Bizitza

+ Bizitza


Eulalia Abaitua

Eulalia Anaitua





















Albina Madinabeitia

 

Musikaria (Arrasate, 1910 - 1996).

Bere aita Unión Cerrajera lantegiko buruzagia zen eta musikazale amorratua zen heinean, bere alabari hezkuntza musikal sakona eskaini zion. Albina biolin-musikari aparta zen eta Gipuzkoako Aldundiak ikasketetarako beka eman zion. Bere ibilbide profesionala arrakastatsua izan zen eta Madrileko Orkestra Nazionalean biolin bakarlaria izatea lortu zuen. Orkestra utzi eta gero, Arrasaten musika-irakasle gisa lan egin zuen.


+ Bizitza


Eulalia Abaitua

Albina Madinabeitia






















Benita de Benito Tejada

Margolaria (Bilbo, 1854 - Madril, 1896).

Euskal Herrian margolaritzan aritu zen emakume lehenetariko bat. Madrilen egin zituen Artearen inguruko ikasketak, eta hiri horretan bere lana aurkeztu zuen bi erakusketatan. Tamalez, berrogeita bi urterekin zendu zen tuberkulosiaren eraginez.


+ Bizitza

Benita











Sara Soto

Musikagilea (Gorliz, 1941 - Irun, 1999).

Harmonia ikasketak egin zituen, baina konposizioa bere kabuz ikasi zuen. Bi motatako musika-lanak sortu zituen. Alde batetik, herriko melodiak konposatu zituen. Kanta horiek oso popularrak izan ziren eta besteak beste Xabier Letek, Lourdes Iriondok edo Txomin Artolak abestu zituzten. Beste alde batetik, koralak eta musika-lan instrumentalak plazaratu zituen. Musikaz gain, marrazketa, pintura eta literatura landu zituen.


+ Bizitza

Sara












Rosa Valverde

Margolaria (Donostia, 1945 - Azkaine, 2015).

Aita ere, Antonio Valverde "Ayalde", margolaria zen. Rosak Donostian ikasi zuen margolaritza eta Florentzian estanpazioaren eta grabatuaren inguruko klaseak jaso zituen. Gipuzkoako abangoardiako margolariekin lotura izan zuen. Bestalde, irakasle bezala lan egin zuen Donostian, Baionan eta Azkainen. Donostian eta Bartzelonan egin zituen bakarkako erakusketak.


+ Bizitza

+ Bizitza



Rosa

Rosa











María Luisa Ozaita

Musikaria (Barakaldo, 1939 - Madril, 2017).

Piano-jotzailea, klabezinista, musika-zuzendaria eta musikagilea izan zen emakume hau. Behin baino gehiagotan bekaduna izan zen ikasketak egiteko; adibidez, Danimarkan, Alemanian eta Frantzian jaso zituen klaseak. Europa eta Ameriketako hainbat lurraldetan kontzertu ugari eskaini zituen.

Horrez gain, Mujeres en la Música elkartearen sortzailea izan zen eta emakumeak musikan egindako ekarpenak ezagutarazteko lan handia egin zuen; esate baterako, gai horren inguruko kongresu bat eta hainbat hitzaldi antolatu zituen, baita artikulu eta liburuak argitaratu ere.


+ Bizitza

+ Bizitza

Luisa


Luisa


Luisa












Blanca de Silos

Aktorea (Gasteiz, 1914 - Segovia, 2002).

Bere familiak Blanca aktorea izatea nahi ez bazuen ere, antzezlanetan aritzea lortu zuen eta 1940ko hamarkadan zehar Antzerki Talde Nazionalarekin eta Maria Guerrero Konpainiarekin lan egin zuen. Bestalde, hamabost filmetan agertu zen urte horietan eta Espainiako zinearen izarretariko bat izan zen. 1950eko hamarkadan erretiratu zen eta geroztik agerkari puntualak egin zituen.


+ Bizitza

+ Bizitza

Blanca


Blanca












Ignacia Zabalo Ballarin

Marrazkilaria (Donostia, 1905 - Bartzelona, 1939).

Euskal Herrian ezagutzen dugun lehenengo emakume ilustratzailea da. Nor-nai ezizenaz sinatzen zuenez, denbora luzez uste izan zen Jon Txiki Zabalo anaiak eginak zirela Ignaciaren marrazkiak. Argia egutegian, Irungo Jaiak liburuxkan eta Agere aldizkarian agertu ziren bere marrazkiak eta komikiak. Zoritxarrez oso gazte hil zen, Gerra Zibileko bonbardaketa batean, Bartzelonan.


+ Bizitza

+ Bizitza

+ Bizitza

Ignacia


Ignacia












Erantzun galdera hauei. Hiru aukeren artean zuzena hautatu behar duzu. Zorte on!
 

1. Vasari korridorea galeria bat da, artelanak jasotzen dituena. Zein garaitan hasi zen hango bilduma?
  XVII. mendean
  XVI. mendean
  XV. mendean
2. XVIII. mendera arte topatu ditugun emakume artistak gorteko damak izan ohi ziren; esate baterako…
  Sofonisba Anguissola
  Levina Teerlinc
  Bi erantzunak zuzenak dira.
3. Guerrilla Girls izeneko taldea....
  … 1989ko aktibista feministen talde bat izan zen.
  ... 1989ko museo feminista bat izan zen.
  ... 1989ko ekintza feminista bat izan zen.
4. Gaspar Montes Iturrioz margolariaren alboan margotzen hasi zen artista…
  Blanca de Silos izan zen.
  Menchu Gal irundarra izan zen.
  Emiliana de Zubeldia izan zen.
5. Conchita Montenegro aktorea eta dantzariak….
  Mexikon lan egin zuen.
  Estatu Batuetan lan egin zuen.
  Argentinan lan egin zuen.
6. Denbora luzez uste izan zen Ignacia Zabalo Ballarin ilustratzailearen lanak beste norbaitek eginak zirela. Nor zen ustezko egilea?
  Bere anaia
  Bere aita
  Bere senarra
7. María luis Ozaita musikariak zein elkarte sortu zuen?
  Mujeres en las Artes elkartea
  Mujeres y Hombres en la Música elkartea
  Mujeres en la Música elkartea
8. Zer ezaugarri dituzte Eulalia Abaitua argazkilariaren lanek?
  Polaroid kameraz eta zuri-beltzean eginak daude.
  Plaka esteroskopikoan eta zuri-beltzean eginak daude.
  Plaka esteroskopikoan eta koloretan eginak daude.
9. Vienako Orkestra Filarmonikoak zein urtera arte ez zituen onartu emakumeak?
  1997ra arte
  1842ra arte
  1925era arte
10. Zein da National Museum of Women in the Arts museoaren ezaugarri nagusia?
  Jasotzen dituen artelanen % 50 emakumezkoak eginak dira.
  Emakumeak museoetan ikusarazteko egiten du lan.
  Emakume artistak ezagutzera ematen dituen erakundea da.

 

      Puntuak guztira =

Erantzun zuzenak:


 

Zure herriko emakume artistaren bat ezagutzen al duzu? Argazkilaria, margolaria, eskultorea...


Oraindik ere emakumezkoek kultura-arloan duten parte-hartzea oso murritza da. Hori aztertzeko, har ezazu egunkaria eta irakurri Kultura atala. Ea zenbat emakume-izen agertzen diren han!
Igo