logo


 

Atal honetan aurkituko dituzu webgune honen inguruko zehaztasunak, menuaren azalpena, edukiaren zein jardueren antolaketa eta bestelako baliabideak, dudarik gabe zure ikasteko eta trebatzeko prozesuan lagungarri egingo zaizkizunak.

Ikus dezakezunez, guneak hainbat atal ditu. Hona hemen bakoitzaren azalpen txiki bat, bertan nabigatzea eta mugitzea errazagoa egiteko:

 

Goiburuko menua:

  • Ataria: webguneko edukiak eta jarduerak aurkituko dituzun gunea.
  • Gida didaktikoa: webgunearen azalpen orokorra.
  • Baliabideak: gaiaren inguruko liburuen zerrenda edota Interneten gaiaren inguruan dauden helbide interesgarriak zerrendatuko dira.
  • Webgunearen mapa.
  • Laguntza: webgunea ulertzeko eta bertan nabigatzeko azalpen guztiak.

Menu hau une oro egongo da erabiltzailearen eskura.

 

Erdialdeko zonaldea:

Metro-linea baten plano baten itxurarekin edukiak eta jarduerak bertan txertaturik dituzu. Metroa linea batzuek osatzen dute eta linea bakoitzak, era berean, jakintza-arlo bat islatzen du. Metro-linea horrek zenbait atal edo "geltoki" edukiko ditu:

  • Hasierako geltokia: jakintza-arloaren inguruko informaziorako sarbidea. Atal honetan klik eginez gero, jakintza-arloan eta emakumeen geltokietan murgiltzeko aukera dago.
  • Emakumeen geltokiak: jakintza-arlo horretan gailendu ziren emakumeen biografiak daude.
  • Testa:   linea guztian zehar ikasitakoa ebaluatzeko gunea.
  • Zuk aztertu:    hausnarketarako geltokia.
  • Badakizu (galdera-markaz islatua): jorratzen ari garen gaiaren inguruko bitxikeriak aurkituko dituzu bertan.

Bestalde, Jardueren atala dago, jarduerak, landuko ditugun edukietan, eta ikasgaiarekin loturiko gaitasunetan trebatzeko aukera emango dizuten ariketak biltzen dituen atala da hori. Jarduerak bi motakoak izango dira: talde-dinamikak eta jolasak.

 

Sartu eta hasi metroan bidaiatzen!