Emakumeak bidean guneak emakumeek historian egindako borrokak ezagutzera eman nahi dizkie ikasleei, eta agerian utzi nahi du emakumeek historian zehar eta hainbat jakintza-arlotan izan duten parte-hartze garrantzitsua.
Guztiz beharrezkoa da emakumeen borrokak ahanzturatik berreskuratzea, arrazoi askorengatik; horien artean, hauek nabarmendu nahi ditugu: gure neska ikasleen erreferentziarik eza eta gure aurreko emakumeekin dugun zorra kitatzeko beharra.
Emakumerik gabe ez dago historiarik; hala, eskola curriculumeko, testuliburuetako eta ikasgeletako espazio eta denboraren erdigunean jarri behar ditugu behingoz, ez bakarrik emakumeen memoria berreskuratu behar delako, baizik eta zorroztasunik gabeko kontakizun partzial eta osatugabe batek normalizatu egin duelako, berez, bazterkeria-elementu bat dena, hots: emakumeen ikusezintasuna historian.
Horrenbestez, hemen aurkezten den webgune honek bi helburu ditu: batetik, emakumeen lan isilaz jabetzekoa eta hausnartzekoa eta, bestetik, protagonismo horretan Euskal Herriko emakumeek hainbat jakintza-arlotan izan duten papera, garrantzia eta ekarpenak azpimarratzekoa, ezagutzekoa eta haiei balioa ematekoa.
Hala, emakumeek egindako lanen garrantziaz jabetu daitezen ikasleak era askotako ariketak planteatu dira: batetik, ikaslea autoebaluatzera zuzendutako testak; eta, bestetik, ikasitako guztia modu praktikoan eta tresna eta baliabide ezberdinak erabiltzera zuzenduta dauden jarduera praktikoak.
Amaitzeko, baliabide interesgarrien atalean, material ugari (filmak, film laburrak, komikiak, liburuak…) proposatu dugu, gizartea eraldatu duten borroketan emakumeek bete izan duten paperaren inguruko gogoeta sistematikoa egiteari begira.
1.- HELBURU OROKORRA
Emakumeak bidean webgunearen helburua da, batetik, emakumeek historian zehar egin dituzten borrokak ezagutaraztea eta egunerokoan egiten dituzten lanak ikusaraztea, baita dagokien garrantzia ematea ere; bestetik, protagonismo horretan Euskal Herriko emakumeek hainbat jakintza-arlotan izan duten papera, garrantzia eta ekarpenak azpimarratzea.
2.- HELBURU DIDAKTIKOAK
3.- OINARRIZKO GAITASUNAK
4.- EDUKIAK
5.- TESTUINGURU METODOLOGIKOA
Emakumeak bidean ikasmaterialaren xede nagusia DBH guztian zehar Geografia eta Historia irakasgaien laguntzaile zuzena izatea da, hau da, era praktiko batean garatzea ahalbidetuko duen erremintekin, ikasleei emakumeek historian zehar eduki duten garrantzia ezagutaraztea. Eta emakume horiek guztiak gertukoak ditugula frogatzea. Gure herrietan eta kaleetan ere hainbat ezagutza-arlotan ekarpen handia egin duten emakumeak topatu ditzakegula.
6.- BARNE-EGITURA ETA NABIGAZIOA
Emakumeak bidean webgunean eskaintzen diren materialak barneratzeko bi bidetako planteamendua egin da: batetik, jarduerak edo ariketak egiteko kontzeptuzko edukiak daude eta, era berean, kontzeptuzko edukiak noraino ulertu diren ikusteko modu egokia eta berehalakoa diren hainbat motatako jarduerak.
Hona hemen planteamendua:
Nabigazioaren oinarrizko elementua mapa interaktiboa da: mapa horrek hiri handietako metro-lineen eta -geltokien mapa koloretsuen itxura du. Mapa horretan, linea bakoitzak jakintza-arlo bakoitzari sarbidea ematen dio (linea urdina: literatura; linea gorria: zientziak...). Bestalde, linean bertan galdera-markaren bitartez islatzen da Badakizu atala; han, jorratzen den jakintza-arloaren inguruko bitxikeriak azaltzen dira.
MAPA INTERAKTIBOA
Linea bakoitzak jakintza-arlo bati erreferentzia egiten dio (linea urdina: literatura, linea gorria: zientziak, eta abar). Linea guztiek egitura bera dute:
Mapa guztian zehar kolore eta ikonoei garrantzi berezia ematen zaie, kolore eta ikonografiak baitira askotan webgune batean mugitu ahal izateko modu errazena. Horrela jakintza-arlo bakoitzak kolore bat hartzen du eta barruko edukiek ere kolore-tonu berekin jarraitzen dute. Ikonografiak, berriz, zer geltoki-motatan gauden adierazten digu: galdera-markak, Badakizu atala; lupak Zuk aztertu!, etab.
Alde praktikoari dagokionez, atal bakoitzaren edukien inguruan jasoriko ezagutza neurtzeko test moduko galderak daude. Horrez gainera, ariketa guztietan norberak bere emaitzak zuzentzeko sistema dago. Beraz, ariketa horien bidez alde teorikoan jasotako ezagutzak sendotu eta hobeto ulertuko ditu ikasleak.
Testaz gain, taldean lantzeko jarduerak ere eskaintzen zaizkio ikasleari. Jarduera horien helburua ikasitako guztia praktikan jartzea da, eta horretarako hainbat tresna eta baliabide erabili beharko dira.
Emakumeak bidean ikasmaterialaren funtsezko helburua ahalik eta interaktiboena izatea da. Horretarako, erabiltzaile gaztearentzako erakargarria izan nahian edukien arteko lotura eta nabigazioa ahalbidetzen du. Elementu aktibo askorekin osaturik dago eta eduki batetik bestera nabigatzeko aukera ematen du memento oro.
BESTE EZAUGARRI BATZUK
7.- HEZKUNTZA KOMUNITATEA
Ikasmaterial honetako eduki guztiak bi bertsiotan aurkeztuko dira: nabigagarria (HTML formatua) eta inprimatzeko prestatutakoa (PDF formatua). Bertan aurkezten den eduki guztia (testuak, argazkiak nahiz etxean bertan ekoiztutako multimedia-edukiak) Creative Commons Share Alike (CC BY-NC-SA - Aitortu-Ezkomertziala-PartekatuBerdin 3.0) lizentziapean dago, edozeinek, modu librean, erabil dezan.
8.- JARDUERAK
Atal honetako jarduera-motak honako hauek dira:
9.- EBALUAZIOA
Ebaluazio-irizpideak
Ebaluazio-teknikak
Ebaluatzeko tresnak
Ikasleen ebaluazioa
10.- BALIABIDEAK
Gaiaren inguruko liburu, film, baliabide edo Interneten gaiaren inguruan dauden webgune interesgarriak zerrendatuko dira.
11.- KREDITUAK
Proiektuaren egileen eta parte-hartzaileen zerrenda
Diálogo básico modal con botón de cerrado. Estilo personalizado Sunny.