Saltatu nabigazioa

Flotatu egiten du ala hondoratu egiten da?

Dentsitateen laborategia

Itsasoak zeharkatzen dituzten ontziak ikusten ditugunean, ziur pentsatu izan dugula: Nola liteke hain handia eta astuna den zerbaitek flotatzea?

Zientziak sen onari desafio egiten dio, badakielako zein faktorek eragiten duten gorputz batek flotatzea edo ez flotatzea.

Ferry
Pixabay. Ferry (Jabari publikoa)

Zerk baldintzatzen du flotazioa? Pisuak? Material motak? Bolumenak? Formak? Atal honetan ikertuko dugu.

Zeregina: dentsitateen laborategia

Denbora:
1 saio
Taldeak
bikoteka

Zeregin hau egiten hasteko, bikoteak egingo ditugu, eta “Dentsitateen laborategia” simulazioan sartuko gara :  Dentsitatea.

Begiratu pantailari. Ezkerraldean, material ezberdineko 12 objektu eta balantza bat daude. Eskuinean, probeta bat eta prezipitatu-ontzi bat, eta barruan duen likidoaren dentsitatea aukeratu daiteke.

Laboratorio de densidad Educaplus
Jesús Peñas. Educaplus dentsitatearen laborategia (CC BY)

Prest gaude simulazioarekin lanean hasteko. Ikusten dugun guztiarekin, azken ondorioak aterako ditugu. Jarraibide erraz hauek beteko ditugu:  

1. urratsa

Hasteko, objektu bakoitzaren masa neurtuko dugu balantzan (g). Ondoren, banan-banan sartuko ditugu probetan, eta bakoitzaren bolumena (mL) neurtuko dugu. Datuak taulan idatzi, eta dentsitatea kalkulatuko dugu (g/mL)

Objektua Masa (g) Bolumena (mL Dentsitatea (g/mL) Flotatzen du / Hondoratu egin da
Xakeko pieza
Errepideko konoa
Teniseko pilota
Pisako dorrea
Dadoa
Trena
Hondartzako baloia
Autoa
Hegazkina
Ahatetxoa
Koliseoa
Kamioia

2. urratsa

Ondoren, prezipitatu-ontziaren edukiaren dentsitatea 1 g/mL-ra jarriko dugu (uraren dentsitatea). Objektuak banan-banan sartuko ditugu, eta taula osatuko dugu, hondoratzen diren edo flotatzen duten idatziz.

3. urratsa

Taulako emaitzak aztertu, eta datuen erregulartasunak bilatuko ditugu.

  •  Ariketa honetan, zein da mendeko aldagaia eta zein independentea?
  • Zerk erabakitzen du zerbaitek flotatu egiten duen ala hondoratu egiten den?
  • Objektu bakoitzaren masa eta bolumenak alderatzen baditugu, ba al dago patroirik flotatzen dutenen artean? Ondoriorik atera dezakegu?
  • Eta hondoratzen diren guztien artean?
  • Blokeen masa handituko bagenu, gehiago ala gutxiago hondoratuko lirateke? Eta bolumena handitzen badugu?

Aldez aurretik zerbaiten masa eta bolumena baldin badakizkigu, aurreikus al dezakegu uretan flotatuko duen ala ez?


4. urratsa

Orain ikertuko dugu zer gertatzen den likidoaren dentsitatea urarena ez bezalakoa bada. Horretarako, bi dentsitate-balio aukeratuko ditugu, 1 g/mL baino txikiagoa bata eta handiagoa bestea, eta taula honetan idatziko ditugu.

 Aukeratutako dentsitate-balioa 1 g/mL baino txikiagoa:..................

Aukeratutako dentsitate-balioa 1 g/mL baino handiagoa: ……………………..

Objektua Objektuaren dentsitatea (g/mL) Likidoaren dentsitatea Flotatzen du / Hondoratu egin da Likidoaren dentsitatea Flotatzen du / Hondoratu egin da
Xakeko pieza
Errepideko konoa
Teniseko pilota
Pisako dorrea
Dadoa
Trena
Hondartza-ko baloia
Autoa
Hegazkina
Ahatetxoa
Koliseoa
Kamioia

5.urratsa

Objektuak prezipitatu-ontzian jarri aurretik, aurreko ondorioekin, flotatuko duten edo hondoratuko diren jakiteko iragarpenak egingo ditugu. Taldean eztabaidatuko ditugu gure arrazoiak,

6.urratsa

Orain, simulagailua erabiliko dugu. Objektua ontzira sartuko dugu, likidoaren dentsitatea 1 g/mL baino txikiagoa duena behin, eta likidoaren dentsitatea 1 g/mL baino handiagoa duena beste behin. Emaitzak taulan jasoko ditugu.

  • Zein objektuk dute ontzian hautatutako likidoak baino dentsitate handiagoa? Zeinek txikiagoa?
  • Zein da objektuaren dentsitatearen, likidoaren dentsitatearen eta objektuak flotatzeko duen joeraren arteko erlazioa?
  • Zuzenak al ziren gure iragarpenak?
  • Garrantzitsua al da zientzian horrelako iragarpenak egin ahal izatea?

7.urratsa

Azkenik, simulagailuan ontziaren likidoaren dentsitate minimoa jarriko dugu (0,2 g/mL) eta objektu guztiak batera murgilduko ditugu. Likidoaren dentsitatearen balioa igotzen joango gara, gehienezko baliora iritsi arte, eta zer gertatzen den behatuko dugu..

Laboratorio de densidad
Jesús Peñas. Educaplus dentsitatearen laborategia (CC BY)
  • Zer dentsitate izan beharko luke ontziko likidoak, objektu gehienak hondora daitezen?
  • Eta gehienek flota dezaten?
  • Esan al dezakegu objektu dentsoak eta ez hain dentsoak daudela, zein likidotan urperatzen diren kontuan hartu gabe?
  • Begiratu Fisicanet-en dentsitate-taula hau. Zer objektuk flotatzen dute bentzenotan? Eta glizerinatan? Eta merkuriotan?

8.urratsa

Azken ondorioak. Landutako guztiarekin, aldagai guztiak ordenatuko ditugu, eta haien artean zer erlazio dagoen pentsatuko dugu. Zer ondorio atera ditzakegu flotazioari buruz?

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une ona da hausnarketa egiteko gure ikaskuntza-egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa

Zeregina simulazio digitalak ebaluatzeko hurrengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).