Saltatu nabigazioa

Plastikoa, eguneroko materiala

Plastikoaren propietateak

Plastikoak petroliotik lortzen diren polimeroak dira. Bai beren propietateengatik (xaflakorrak, dentsitate txikikoak, iragazgaitzak eta isolatzaile onak), bai ekoizteko erraza eta oso kostu txikikoa izateagatik, gizartean gehien erabiltzen diren produktuetako bat dira. 

Garai batean eguneroko bizitzan beharrezkoak ez ziren plastikoz inguratuta bizi gara gaur egun, eta edozertarako erabiltzen ditugu; elikaduran, etxean edo osasungintzan erabiltzeko ontziak edo eraikinetarako materialak, garraioa, gailu elektronikoak eta nekazaritza.

Objetos de plástico
Jamin_Sessler. Pollution (CC0)

Bere garapenak zeregin garrantzitsua izan du gizakiaren bizitza hobetzeko eta zientzia eta teknologia garatzeko. Zergatik da plastikoa hain material garrantzitsua? Ikertu dezagun.

Zeregina: Plastikoak materia gisa dituen propietateak ikertuko ditugu

Iraupena:
2 saio/ 2 ordu
Taldeak:
3/4 pertsonak osatutako taldeak

Gaur egun, esan dezakegu plastikozko gizarte batean bizi garela. Hurrengo irudiari erreparatuko diogu, erabiltzen dugun eta inguratzen gaituen plastikoaz jabetzeko. 

Objetos cotidianos que son plástico
EducaMadrid. Plastikoen eguneroko erabilera (Jabari publikoa)

Zergatik erabiltzen dugu hainbeste plastiko? Azaldu dugunez, material horrek dituen propietateek erraztu egin dute bere erabilera bizitzako esparru askotara zabaltzea. Zer propietate dira horiek? Ontziekin lan eginez aztertuko ditugu.

Etxean ditugun plastikozko ontziak ikasgelara ekarriko ditugu: elikagaienak, zabor-poltsak, botikenak, garbiketa-produktuenak... Ikasle bakoitzak bi ekarriko ditu.

Plastikoa material bat da eta, beraz, edozein materiaren propietateak ditu: masa, bolumena, dentsitatea; horiez gain, propietate espezifikoak ere baditu: plastikotasuna, erresistentzia mekanikoa, eroankortasun elektriko eta termiko baxua. Laborategira eramango ditugu gure materialetako 4, haien propietateak egiaztatzeko, eta, taldeka, ikertu egingo ditugu. Emaitzak idatziko ditugu, txosten bat egiteko.

 

1. Masa, bolumena, dentsitatea eta beste propietate espezifiko batzuk

Materialak:

  • Plastikozko 4 ontzi desberdin

  • Balantza

    Prozedura:

    1.    Ontziak balantzan pisatuko ditugu

    2.    Ontziak adierazten duen bolumena idatziko dugu

    3.    Dentsitatea aurkituko dugu

    4.    Propietate espezifiko batzuk behatuko ditugu, modu kualitatiboan (1etik 4ra)

    5.    Dena taula batean idatziko dugu

Plastikoa 1 2 3 4
Masa (g)
Bolumena (mL)
Dentsitatea (g/mL)
Erresistentzia mekanikoa (1etik 4ra)
Gardentasuna (1etik 4ra)

2. Beroarekiko portaera

Plastikoak oso isolatzaile termiko eta elektriko onak dira. Beste esperientzia honetan egiaztatuko dugu. 

Materialak:

  • Pyrex prezipitatu-ontzi bat
  • Berogailua edo laborategiko metxeroa 
  • Termometroa
  • Kronometroa
  • Metalezko koilara
  • Plastikozko koilara
  • Egurrezko koilara
  • Ura

 Prozedura:

1.    Prezipitatu-ontzian ura eta koilarak jarriko ditugu, bereizita, bakoitza mutur batean.

2.    Ontzia berotzen jarriko dugu berogailuan, tenperatura leunean.

3.    Hamar minutuz, bi minututik behin, koilara bakoitzaren tenperatura neurtuko dugu termometroa hurbilduz.

4.    Datuak taula batean jasoko ditugu

Koilara

Tenperatura 2 minutura

Tenperatura 4 minutura Tenperatura 6 minutura Tenperatura 8 minutura Tenperatura 10 minutura
Metalezkoa

Plastikozkoa

Egurrezkoa

3. Elektrizitatearekiko portaera

Materialak

  • Zirkuitu elektriko sinple bat (kableak, bonbilla, elektrizitate-iturria)
  • Metalezko koilara
  • Plastikozko koilara
  • Egurrezko koilara

Prozedura

Koilarak banan-banan jarriko ditugu zirkuituan, eta argindarra eroaten duten ala ez egiaztatuko dugu (bonbilla pizten den edo ez).

4. Ondorioak

Emaitza hauen arabera:

  • Bolumena adierazten duten ontziekin egin dugu lan gehienetan. Informazio hori izango ez bagenu, nola aurkituko genuke?
  • Ikusitako propietateen arabera, egokiak iruditzen zaizkigu ikusitako ontziak, daukaten erabilerarako?

 Talde bakoitzak labur-labur azalduko ditu bere azterketen emaitzak eta ondorioak.

Hausnarketa eta ebaluazioa

Behin zeregina amaituta, une ona da hausnarketa egiteko gure ikaskuntza-egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?