Saltatu nabigazioa

Materiaren egoera guztiek propietate berberak dituzte?

Materiaren propietateak ikertuz

Materia gure inguruan dago. Bai, bai. Gure inguruan dagoen guzti-guztia materia da, ezin da geratu “hutsunerik”. Materia da masa duen eta espazio bat hartzen duen guztia, hau da, Unibertsoan aurki dezakegun guztia, ikus daitekeena (haitz bat, esaterako) edo ikus ezin daitekeena (airea, kasurako).

Kristal urdinezko ontziak
David Raynisley, Pixabay.. Kristal urdinezko ontziak (Jabari publikoa)

Argazkiari begiratu, eta, arrazoituz, pentsatuko dugu: Hutsik daude ontziak? 

Inguratzen gaituena behatzen badugu, ikusten dugu materia hiru egoera hauetan egon daitekeela: solidoa (gure mahaia, adibidez), likidoa (boligrafoaren tinta, kasurako) edo gas-egoera (arnasten dugun airea, esaterako).

Baina materiaren egoera guztiek propietate berberak dituzte? Sistema material batek masa, forma edo bolumen bera izaten jarraitzen du ontzia edo egoera aldatzen denean?

Zeregina: Ikertu dezagun

Iraupena
saio bat
Taldekatzea
Taldeka/Bikoteka

1) Taldeka jarriko gara esperimentu batzuk egiteko eta materiaren egoera guztiek propietate berberak dituzten ala ez egiaztatzeko. Material hauek beharko ditugu:

  • Prezipitatu-ontziak 
  • Probeta (edo Erlenmeyer)
  • Harria
  • Ura
  • Elikagaien koloragarria
  • Ordenagailua eta proiektagailua

Hauek dira esperimentua egiteko urratsak:

Lehenengo esperimentua

Harria hartu, eta prezipitatu-ontzi batean sartuko dugu. Ondoren, probeta batean edo erlenmeyer batean sartuko dugu.

Harria, probeta, erlenmeyer
Elvira González Cedecerako. Harria, probeta, erlenmeyer (CC BY-SA)
  1.  Masarik badu? Pisatu daiteke? 

  2. Ontzia aldatzen dugunean:

    ·         Harriaren masa aldatu egin da?

    ·         Harriaren bolumena aldatu egin da?

    ·         Forma aldatu egin da?

Bigarren esperimentua

75 mL ur jarriko ditugu janari-koloragarriarekin, prezipitatu-ontzi batean, eta kontu handiz botako dugu probetara edo erlenmeyerrera, tantarik isuri gabe eta prezipitatu-ontzian urik utzi gabe.

Ura, koloragarria
Elvira González Cedecerako. Ura, koloragarria (CC BY-SA)
Pentsa dezagun:
  1. Likidoa badu masarik? Pisatu daiteke? 
  2. Ontzia aldatzen dogunean:
  • Likidoaren masa aldatu egin da?
  • Likidoaren bolumena aldatu egin da?
  • Forma aldatu egin da?

Hirugarren esperimentua

Orain, bideo bat ikusiko dugu. Bertan agertzen den esperientzia oso arriskutsua denez eta gas-kanpai baten azpian egin behar denez, ezin dugu egin laborategian.
Química García. Ácido Nítrico + Cobre, HNO· + Cu

Bertan ikus daitekeenez, erlenmeyer matraze batean kobrezko txanpon bat jarri eta azido nitrikoa gehituta, gas arre eta kloro usaineko bat sortuko litzateke: nitrogeno dioxidoa. 

Bideoan gasa lurrundu egiten da. Baina zer gertatuko litzateke erlenmeyerra tapoi zulatu batekin itxi, xiringa batekin 20 mL gas hartu, eta hermetikoki itxitako beste erlenmeyer batean sartzen badugu?

Pentsa dezagun:

1.Gasak badu masarik? Pisatu daiteke? 
2. Ontzia aldatzen dugunean:

  • Gasaren masa aldatu egin da?
  • Gasaren bolumena aldatu egin da?
  • Forma aldatu egin da?

2) Ondorioak aterako ditugu:

3 esperientzia horietatik ondorioak ateraz, taula hau osatuko dugu:

Mantentzen da ala ez?

SOLIDOAK

LIKIDOAK

GASAK

MASA
BOLUMENA
FORMA

Pentsatu eta ondorioak aterako ditugu: 

  • Esan dezakegu zein diren inguratzen gaituen materiaren oinarrizko propietateak?
  • Badago materiaren hiru egoeretan errepikatzen den propietaterik?
  • Zein aldatzen dira?
  • Eguneroko bizitzako adibide batzuk jarriko ditugu.

3) Txostena bikoteka

Binaka, aurreko emaitzen ondorioekin, solidoen, likidoen eta gasen dentsitateari buruzko txosten txiki bat egingo dugu. Zeren araberakoa den, desberdina izango litzatekeen edo ez, nola neur genezakeen, adibideren bat jar dezakegu, etab.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une ona da hausnarketa egiteko gure ikaskuntza-egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa

1) Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

Beste eskala hau ere erabiliko dugu: txosten zientifiko baten balioespen-eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).