Saltatu nabigazioa

Materialen propietateak

Zer material da egokiena espazio-ontzi bat eraikitzeko?

Plastikoa, eguneroko materiala

Plastikoz inguratuta

Materialen propietateak aztertzea funtsezko zeregina da espazio-ontziak diseinatzeko. Izan ere, espaziora bidaiatzean jasaten dituzten muturreko baldintzei aurre egiteko gai izan behar dute osagaiek eta egiturek. Oso erronka berezia jarriko dizuegu: espazio-ontzi bat diseinatzeko materialen propietateak ikertzea.

Plastikoaren gehiegizko kontsumoari buruz aritzean –gaurkotasun handiko gaia da–, batzuetan ahaztu egiten zaigu gure bizitzan ezinbesteko materiala dela. Zergatik? Bere propietateengatik. Laborategian aztertuko ditugu.

Material plastikoek abantaila asko dituzte, baina horietako batzuk desabantaila bihurtu dira, birziklatzeko errazak ez direlako eta oso kutsagarriak direlako. Plastikoaren kontsumoaren arazoa eta arazo hori kontrolatzeko har ditzakegun neurriak ikertuko ditugu.