Orientazio didaktikoak dituzten fitxak
Atal honetan, materialen propietateak aztertu ditugu, hiru ikerketa-erronkarekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:
Zer material da egokiena espazio-ontzi bat eraikitzeko?
GAIA: Materia eta bere propietateak Materiaren ezaugarri orokorrak. Propietate bereizgarriak. |
DENBORA-BANAKETA: 4 saio |
ATARIKOAK: Behin azalduta materia zer den eta materiak propietate orokorrak dituela (masa, bolumena eta tenperatura) eta propietate bereizgarriak (dentsitatea, gogortasuna eta abar). OHAR GARRANTZITSUA: Garrantzitsua da argi uztea: jardueretan ESERO proiektuaren “espazio-ontzien materialen kitean” ematen diren material berberak aholkatu badira ere, material horiek (edo antzekoak) erraz aurki daitezke ikastetxeetan zein eguneroko bizitzan. Material horiek zura, harria, aluminioa, kobrea, poliestirenoa, plastikoa eta letoizko eta plastikozko aleazioak dira. Onena esperientziak neurri bereko material zatiekin egitea da; neurri bereko zatirik ez badago, kalkulu gehiago egin beharko dira estrapolatzeko eta ondorioak ateratzeko. |
TESTUINGURUA: Erronka hau ESERO proiektuaren “Espazio-ontzien ingeniaria” unitatearen moldaketa bat da. Espazioko nabigazioa abiapuntutzat hartuta –ikasleei biziki interesatzen zaien gaia baita–, azaltzen da materialen propietateak aztertzea funtsezko zeregina dela espazio-ontziak diseinatzeko, eta ikasleei proposatzen zaie ESA-European Space Agency erakundeko ingeniariei espazio-ontzia eraikitzeko materialik onena aukeratzen laguntzeko |
ERRONKA: Ikasleek esperimentuak egin, neurriak hartu, datuak erregistratu, ondorioak atera eta erabaki bat hartuko dute. Helburua da ikasleek, ikuspegi ikertzailearekin, metodo zientifikoaren urratsak aplikatzea eta proba zientifikoetan oinarritutako erabakiak hartzea. |
ARIKETA: Talde bakoitzak ondorio arrazoituak aurkeztuko ditu, azaltzeko espazio-ontzirako zein material jotzen duen egokiena, eta labur-labur azalduko ditu ondorioak ikasgelan |
JARDUERA OSAGARRIA: Ideia honen inguruko eztabaida batekin osa daiteke. "Ekonomia gero eta globalizatuagoa eta interkonektatuagoa duen planeta batean, non datuak eta telekomunikazioak funtsezkoak diren etorkizunerako, Europak ez du lehia aeroespazialean lekurik galdu nahi Estatu Batuak, Txina, Errusia eta halako potentzia indartsuen aurrean". |
EBALUAZIOA: taldeko koadernoa eta gelako azalpena kalifikatuko dira |
EDUKIAK:
-
Materiaren ezaugarri orokorrak. Propietate bereizgarriak.
-
Magnitude fisikoak eta horien neurria: masa, bolumena, dentsitatea, eroankortasun elektrikoa, eroankortasun termikoa, magnetismoa, erresistentzia...
-
Nazioarteko Unitate Sistema
-
Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak
-
Lan zientifikoaren berezko balioak eta jarrerak bultzatzen dituzten estrategiak
-
Jarduera zientifikoan lanean ari diren pertsonen ikuspegi estereotipatua gainditzeko estrategiak
-
Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
-
Portaera-, lan- eta segurtasun-arauak laborategian.
kONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENZIA | Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu | 1,2,3,4,5,6,7,8 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi | 1,2,3,4,5,6,7,8 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin | 2,3,4,5,6,7 |
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz. | 9 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
|
Matematikarako konpetentzia Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Elkarbizitzarako konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia Ekimena eta espiritu ekintzailea |
1,2,3,4,5,6,7,8,9 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
-
Gidoi baten laguntzaz, laborategiko ikerketak planifikatu eta egiten ditu, lan zientifikoaren berezko metodologia eta estrategiak aplikatuz; zientifikoki iker daitezkeen arazoak identifikatzen ditu, hipotesiak egiten ditu, datu esperimentalak bildu, antolatu eta interpretatzen ditu, azalpen arrazoituak ematen ditu hipotesia berresteko edo ezesteko, eta txostenak egiten ditu, laburpen gisa, ohar edo esperientzietatik ondorioak ateratzeko.
-
Ikerketaren emaitzak komunikatzen ditu hainbat bitartekoren bidez, idatzizkoak edo ahozkoak, eta bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita eta testuinguru jakin batean adierazita.
-
Gure inguruneko materialen propietateak eta haiez egiten diren erabilerak erlazionatzen ditu.
-
Egungo gizarte industrializatuan metalek duten garrantzia balioesten du.
-
Elektrizitatea eroaten duten materialak identifikatzen ditu.
-
Beroa daramaten edo berotik isolatzen duten materialak identifikatzen ditu.
-
Material baten dentsitatea kalkulatzen du.
-
Badaki zein diren material magnetikoak eta ez-magnetikoak.
-
Serieko zirkuitu bat muntatzen du.
-
Naturaren fenomenoak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakusten ditu.
-
Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakusten ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua izaten du zereginetan.
-
Talde-lanaren aldeko jarrera adierazten du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
-
Eztabaidetan parte-hartze aktiboa izaten du, arrazoiak ematen ditu, eta txandak eta arrazoiak errespetatzen ditu.
-
Sormen handia erakusten du planteatutako galderei erantzunak bilatzerakoan.
-
Laborategiko oinarrizko materiala hautatu eta kategorizatzen du, eta behar bezala erabiltzen.
-
Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak ezagutu eta errespetatzen ditu, eta erabilitako tresnak eta materiala zaintzen ditu.
Zeregin hau balioesteko, eskala hauek baliatuko ditugu:
Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
Plastikoa, eguneroko materiala
GAIA: Materia eta bere propietateak. Materiaren ezaugarri orokorrak. Propietate bereizgarriak |
DENBORA-BANAKETA: 2 saio |
ATARIKOAK: Behin azalduta materia zer den eta materiak propietate orokorrak dituela (masa, bolumena eta tenperatura) eta propietate bereizgarriak (dentsitatea, gogortasuna eta abar). |
TESTUINGURUA: Gaurkotasuneko gai bat aukeratu da: plastikoen gehiegizko erabilera. Baina erronka honetan, bere propietateak direla-eta, material gisa duen erabilgarritasunean zentratzen gara, kimikari eta bere balioari buruzko ikuspuntu kritiko bat eskainiz. Ondorengo erronka batean, plastikoaren kontsumoa eta birziklatzearen gaia jorratzen da. |
ERRONKA: Plastikoek sistema material gisa dituzten propietateak ikertzen dira; alegia, gizartearentzako erabilgarri izatea eta hedapen handia edukitzea |
ARIKETA: Talde bakoitzak laborategiko txostena eta ondorio arrazoituak azalduko ditu |
EBALUAZIOA: Txostena eta laborategiko lana kalifikatuko dira |
EDUKIAK:
- Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak
- Lan zientifikoaren berezko balioak eta jarrerak bultzatzen dituzten estrategiak
- Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
- Portaera-, lan- eta segurtasun-arauak laborategian.
- Materiaren ezaugarri orokorrak. Propietate bereizgarriak
- Magnitude fisikoak eta haien neurriak: Masa, bolumena, dentsitatea, eroankortasun termikoa eta erresistentzia.
- Plastikoa, eguneroko bizitzan interesgarri den materiala: erabilera eta propietateak. Materialen kaltegabetasuna, iraunkortasuna, berriztagarritasuna eta birziklapena.
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENZIA | Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu | 1,2,3,4 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi | 1,2,3,4 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin | 1,2,3,4 |
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz | 4 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
|
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Elkarbizitzarako konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia |
1,2,3,4 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
-
Gidoi baten laguntzaz, laborategiko ikerketak planifikatu eta egiten ditu, lan zientifikoaren berezko metodologia eta estrategiak aplikatuz: zientifikoki iker daitezkeen arazoak identifikatzen ditu, hipotesiak egiten ditu, datu esperimentalak bildu, antolatu eta interpretatzen ditu, eta azalpen arrazoituak ematen ditu hipotesia berresteko edo ezesteko.
-
Txostenak egiten ditu, laburpen gisa, behaketetatik edo esperientzietatik ondorioak ateratzeko, eta ikerketaren emaitzak jakinarazten ditu, hiztegi zientifikoa behar bezala erabiliz, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita eta testuinguru jakin batean adierazita.
-
Naturaren fenomenoak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakusten ditu.
-
Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakusten ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua du zereginetan.
-
Talde-lanaren aldeko jarrera adierazten du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
-
Sormen handia erakusten du planteatutako galderei erantzunak bilatzerakoan.
-
Laborategiko oinarrizko materiala hautatu eta kategorizatzen du, eta behar bezala erabiltzen.
-
Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak ezagutu eta errespetatzen ditu, eta erabilitako tresnak eta materiala zaintzen ditu.
-
Materiaren propietate orokorrak eta propietate espezifikoak bereizten ditu, eta propietate espezifikoak erabiltzen ditu substantzien ezaugarriak azaltzeko.
-
Nazioarteko Unitate Sisteman egindako neurketak adierazten ditu.
-
Gure inguruneko materialen propietateak eta haiez egiten diren erabilerak erlazionatzen ditu.
-
Solido baten bolumena, masa eta dentsitatea zehazten ditu.
-
Esperimentu bidez, materialen eroankortasun elektrikoari eta beroaren eroankortasunari buruzko datuak lortzen ditu.
Zeregina ebaluatzeko balioespen-eskala hauek ditugu:
-
Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
-
Ebaluatzeko balioespen-eskala: txosten zientifikoa (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).
Plastikoz inguratuta
GAIA: Materia eta bere propietateak. Materiaren ezaugarri orokorrak. Propietate bereizgarriak |
DENBORA-BANAKETA: 6 saio |
ATARIKOAK: Materia zer den azaldu ondoren, eta materia horrek propietate orokorrak (masa, bolumena, tenperatura) eta propietate bereizgarriak (dentsitatea, gogortasuna, etab.) dituela azaldu ondoren, komeni da aurreko erronka egin izana, plastikoak materia gisa dituen propietateei buruzkoa |
TESTUINGURUA: Gaur egungo testuingurua aukeratu da: plastikoen kutsadura eta plastikoaren kontsumo-, erabilera- eta birziklapen-alternatibak |
ERRONKA: Lehenik eta behin, plastikoen birziklatze-kodeak ikertzen dira, eta, ondoren, mikroplastikoak ikusten dira laborategian. Ondoren, kutsaduraren gaia jorratzen da, eta irtenbide posibleak proposatu |
ARIKETA: Talde bakoitzak laborategian egindako ikerketen txosten eta ondorio arrazoituak aurkeztuko ditu laborategian, eta poster bat proposatutako gaien analisiarekin. Gainera, ikasle bakoitzak banakako lan bat egingo du, nork bere etxean ikertuz. |
EDUKIAK:
- Metodologia zientifikoa aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak
- Lan zientifikoaren berezko balioak eta jarrerak bultzatzen dituzten estrategiak
- Jarduera zientifikoan lanean ari diren pertsonen ikuspegi estereotipatua gainditzeko estrategiak
- Baliabideen aurrean jarrera arduratsuak garatzeko eta eguneroko bizitzan ingurumena hobetzeko estrategiak
- Fisika eta Kimikako laborategiko oinarrizko materiala erabiltzeko prozedurak.
- Portaera-, lan- eta segurtasun-arauak laborategian.
- Plastikoa, eguneroko bizitzan interesgarri den materiala: erabilera eta propietateak. Materialen kaltegabetasuna, iraunkortasuna, berriztagarritasuna eta birziklapena.
- Nahasteak banantzeko metodo errazak.
- Kutsadura, birziklatzea eta plastikoaren alternatibak.
KONPETENTZIAK:
ZIENTZIARAKO KONPETENZIA | Jarduerak |
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu | 1,2,3,4 |
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi | 1,2,3,4 |
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin | 1,2,3,4 |
Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta izpiritu kritikoz | 3,4 |
BESTELAKO KONPETENTZIAK |
|
Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia Elkarbizitzarako konpetentzia Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia Ikasten ikasteko konpetentzia Gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia |
1,2,3,4 |
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:
- Gidoi baten laguntzaz, laborategiko ikerketak planifikatu eta egiten ditu, lan zientifikoaren berezko metodologia eta estrategiak aplikatuz: zientifikoki iker daitezkeen arazoak identifikatzen ditu, hipotesiak egiten ditu, datu esperimentalak bildu, antolatu eta interpretatzen ditu, eta azalpen arrazoituak ematen ditu hipotesia berresteko edo ezesteko.
- Txostenak egiten ditu, laburpen gisa, behaketetatik edo esperientzietatik ondorioak ateratzeko, eta ikerketaren emaitzak jakinarazten ditu, hiztegi zientifikoa behar bezala erabiliz, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita eta testuinguru jakin batean adierazita.
- Naturaren fenomenoak ezagutzeko jakin-mina eta interesa erakusten ditu.
- Lan pertsonalean ahalegina eta autonomia erakusten ditu, eta jarrera aktiboa eta arduratsua izaten du zereginetan.
- Talde-lanaren aldeko jarrera adierazten du, zereginetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
- Sormen handia erakusten du planteatutako galderei erantzunak bilatzerakoan.
- Laborategiko oinarrizko materiala hautatu eta kategorizatzen du, eta behar bezala erabiltzen.
- Laborategiko oinarrizko segurtasun-arauak ezagutu eta errespetatzen ditu, eta erabilitako tresnak eta materiala zaintzen ditu.
- Ingurumenaren arloko testuinguru pertsonal eta sozialetan zientziak egiten dituen ekarpenak aztertzen ditu modu kritikoan.
- Nahaste batzuk banatzen ditu, metodo errazak baliatuta
- Erabaki pertsonalak hartzen ditu, ikasitakoan oinarrituta.
Zeregina ebaluatzeko balioespen-eskala hauek ditugu:
-
Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
-
Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).
-
Posterra, zientziari buruzko poster baten balioespen-eskala ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):
- Lan zientifiko idatzia balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).
-
Ahozko azalpenerako, zientzietako ahozko aurkezpen baterako balioespen-eskala erabiliko dugu (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan).