Saltatu nabigazioa

Abiadura-aldaketak

Laguntzen al du fisikak trafiko-istripuak murrizten?

Gainazal labainkorrak

Indarra eta azelerazioa

Auto edo motor bat gidatzean pertzepzio-sistema zer garrantzitsua den ezagutzea lagungarri gerta dakiguke istripurik ez izateko. Erronka honetan, gidatzearen arriskuak eta zirkulazio-arau gehienen logika ikasiko ditugu. Bide-segurtasunaren eta abiadura-mugen inguruan eztabaidatuko dugu gelan.

 Berdin higitzen al gara argizariz igurtzitako gainazal batean eta argizaririk gabeko batean? Zer-nolako eragina du marruskadurak gorputzen higiduran?

Erronka honetan, esperimentu baten bidez ikertuko dugu nola aldatzen den objektuen higidura marruskadura-indarraren arabera.

Ba al dago erlaziorik objektu bati aplikatzen diogun indarraren eta horrek lortzen duen azelerazioaren artean? 

Erronka honetan, aplikazio baten bitartez ikertuko dugu zer erlazio dagoen objektu bati aplikatzen diogun indarraren eta horrek lortzen duen azelerazioaren artean.

Truko itzelak

Autotxokeak

Esperimentu batzuen bidez, truko «zientifiko» batzuk prestatuko ditugu higiduraren legeak oinarritzat hartuz. Truko horiei esker, festako “izarra” izango zara. Nor ez da noizbait igo autotxokeetan? Autotxokeetako talkek aukera emango digute Newtonen bigarren eta hirugarren legeak modu dibertigarrian aztertzeko. Masak objektu baten azelerazioari nola eragiten dion ikertuko dugu, eta poster zientifiko bat egingo dugu gure ikerketaren emaitzarekin.