Saltatu nabigazioa

AURKEZPENA: HIGIDURA IKERTZEN

Higidura ikertzen

Badakigu nola funtzionatzen duen higidurak? Higiduraren funtzionamendua ulertzea izan da zientziaren lorpen handienetako bat, eta Sir Isaac Newton ingeles fisikari bikainari zor diogu. Hain egoki zehaztu zituen higiduraren legeak, ezen gaur egun, eta 300 urtera, bere idatziak zientzialariek egoera gehienetan erabiltzen baitituzte oraindik. Newtonek oinarrizko ideia bat erakutsi zigun: higidura indarrek eragiten dute. Indarrek, hala ere, ez dituzte beti objektuak higiarazten. Gainera, «higidura-indar» batzuk, berez, zerbait mugitzen den higiduraren norabide-aldaketak izaten dira, edo forma-aldaketak. 

Paseo en bicicleta
Pixabay. Bizikleta-pasealdia (Jabari puiblikoa)

Orduan, nola eragiten dituzte higidura-mota desberdin horiek? Bada garaia gauzak higitzearen zientzia hurbilagotik aztertzeko! Erronkei eta arazo-egoerei egingo diegu aurre, laborategiko ikerketak egingo ditugu eta simulazio digitalak erabili, jolas-ariketen eta irakurgai zientifikoen bidez.

     Bizitza bizikletan ibiltzea bezalakoa da. Oreka mantentzeko, pedalei eragiten jarraitu behar duzu.

Albert Einstein
cc by sa
Cedec-eko EDIA izeneko proiektuko Hezkuntza Baliabide Irekia (HBI-REA)
Derrigorrezko Bigarren hezkuntzarako Fisika eta Kimika
Egileak: Mª Elvira González Aguado eta Pilar Etxebarria Rotaetxe.