Saltatu nabigazioa

Betetzen al da Murphyren Legea?

Ogi-xerra beti erortzen al da gurinaren aldetik?

Ziur denok ezagutzen dugula Murphyren Lege ezagun eta ezkorraren enuntziatua: “Zerbait txarra gerta badaiteke, gertatu egingo da”. Murphy ingeniari aeroespazialak egin zuen baieztapena 1949an, baina Arthur Bloch idazleak garatu eta ezagun bihurtu zuen 1977an umorezko zenbait liburutan.

Ogi-xerra gurinarekin
Pixabay. Ogi-xerra gurinarekin (Dominio público)

Adibide ezagunenetako bat “ogi-xerra eta gurinarena” da. Printzipio horren arabera, gurina emanda duen ogi-xerra bat erortzen bada, beti eroriko da gurina emanda duen aldetik.

Birminghameko Aston Unibertsitateko Robert Matthews ikerlariak lege horren azterketa zorrotza egin zuen 1996an, eta hori dela-eta Fisikako Ig Nobel Saria jaso zuen. Farrea eragin eta aldi berean pentsarazi egiten duten ezohiko ikerketei ematen zaie, hain zuzen.

Zer deritzozue gai honi buruz ikertzen badugu? Frogatuko dugu lege hori betetzen den ala ez?

Zeregina: metodo zientifikoa

Denbora
Saio-erdia
Taldekatzea
Taldean eta nork berea

Ogi-xerra beti erortzen da gurinaren aldetik, baina katuek beti erortzen omen dira bere lau hanken gainean. Irribarre batekin hasiko gara, gelan bideo bat ikusiko baitugu: Katuaren eta ogi-xerraren paradoxan oinarritutako iragarki bati buruzko bideoa. Informazioa beste bideo batean ere ikus dezakegu: Katua ala ogi-xerra?

Has gaitezen lanean. Metodo zientifikoa erabiliko dugu ogi-xerraren eta gurinaren printzipioa betetzen den ikusteko, hau da, modu antolatuan eta objektiboan ekingo diogu erronkari. Horretarako, metodo zientifikoaren urratsak errepasatuko ditugu lehendabizi (behaketa, hipotesia formulatu, esperimentatu, datuak aztertu, ondorioak).

1.- Irakasleak zientziari buruzko ondorengo bideo hau jarriko du:

Quantum Fracture. ¿Qué es la Ciencia?

2.- Taldeka jarrita, komentatu egingo dugu. Lehenengo, bakarka,“Ikusi-pentsatu-nire buruari galdetu” txantiloia beteko dugu (formatu aldagarria: odt, eta pdf).

Gero, amankomunean jarriko dugu taldean. Idazkariak dena idatziko du taldeko txantiloi batean. Amaitzeko, gelako talde guztiek egindakoa bateratuko dugu. Pentsamendu-errutina horrekin ikasiko dugu errealitate beraren pertzepzio desberdinak daudela eta besteekin ados jartzen ere ikasiko dugu.

Muñeco viendo con catalejo

Muñeco pensando

Muñeco con interrogación

  Zer ikusi duzu? Saiatu ahalik eta objektiboena izaten


Zer pentsatzen duzu ikusitakoari buruz? Zer iradokitzen dizu?

Zer galdetzen diozu zeure buruari ikusi duzunari buruz hausnartu ondoren?

Zeregina: Murphyren Legea ikertuko dugu

Denbora
3 saio
Taldekatzea
Taldean

Zeregin hau egiteko laborategira joango gara. Taldeka lan egingo dugu. Talde bakoitzak 10 ogi-xerra, gurin-pote bat, zabaltzeko espatula bat eta sukaldeko balantza bat izango ditu.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une ona da hausnarketa egiteko gure ikasitakoaren egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginarem ebaluazioa

Zeregina ebaluatzeko balioespen-eskala hauek ditugu:

1) Laborategiko lana laborategiko lanaren balioespen-eskala generikoaren bitartez (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).


2) Ikerketa ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

 3) Azken eztabaia ebaluatuko da balioespen-eskala generiko honekin (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf):