Saltatu nabigazioa

Notazio zientifikoa

Orientazio didaktikoak dituzten fitxak

Apartatu honetan notazio zientifikoa egiteko gakoak aztertu ditugu, bi erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Handia eta txikia

GAIA: Jarduera zientifikoa.

DENBORA-BANAKETA: 1- 2 saio.

ORIENTAZIOAK: Notazio zientifikoa lantzeko balio duten bi simulazio dira. Jakina, ez dute baztertzen paperezko ariketen bidezko lan sistematikoa, osatu baizik.

Une desberdinetan egin daitezke. Lehenengoak notazio zientifikoan trebatzeko balio du, eta banaka aplika daiteke. Bigarrena ikasleek notazio horrek testuinguru errealetan duen balioa eta aplikazioa behatzera bideratuta dago, eta bikoteka landu daiteke. Galdera kopurua saioaren eta ikasgelako mailaren neurrira murriztu edo handitu daiteke. Galdera horietako batzuk behaketa bidez ebazten dira, beste batzuk arazo txikiak dira.

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: Identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argumentatu, justifikatu...).
  • Magnitude fisikoak eta haiek neurtzea. Nazioarteko Unitate Sistema.
  • Notazio zientifikoa

KONPETENTZIAK:


ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerak
Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin lotu 1,2
Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi 1,2
Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.
Erabakiak hartu erantzukizunarekin, autonomiarekin eta izpiritu kritikoarekin
BESTELAKO KONPETENTZIAK

Matematikarako konpetentzia

Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

Elkarbizitzarako konpetentzia

Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

Ikasten ikasteko konpetentzia

1,2

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatu du eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu formatu digitaletan.
  • Informazioa bilatu eta hautatzeko aplikazio birtual interaktiboak erabili ditu
  • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan eta eztabaidetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
  • Notazio zientifikoan erraz egin du unitate-aldaketa.
  • Magnitudeen eta unitateen arteko loturak ezarri ditu, Nazioarteko Unitate Sistema erabiliz

Zeregina simulazio digitalak ebaluatzeko hurrengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).

eta  jolas-jardueren ko-ebaluaziorako hurrengo eskalarekin ere ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).

    Neurriak ordenatzen

    GAIA: Jarduera zientifikoa.

    DENBORA-BANAKETA: 1/2 saio.

    ORIENTAZIOAK: 25 kartako joko erraz bat da, eta notazio zientifikoa errepasatzeko balio du. Ohiko ariketen osagarri ona da. Jolasteko modurik errazena "seiko urrean" bezala aritzea da, hau da, mahai gainean hasierako karta bat jarri eta seriea osatzen joan balioen gainetik eta azpitik. Beste aukera batzuk ere onartzen ditu.

    Jokoa amaitutakoan, taldean, autozuzenketa egingo da emaitzekin.

    EDUKIAK:

    • Informazioaren tratamendua: Identifikatu, buruz ikasi, ulertu, baloratu eta azaldu.
    • IKTen erabilera praktikan jartzeko ikerketa-lan txikiak garatu.
    • Neurketa-unitateak. Notazio zientifikoa.

    KONPETENTZIAK:

    ZIENTZIARAKO KONPETENZIA Jarduerak
    Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin lotu 1
    Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi 1
    Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.
    Erabakiak hartu erantzukizunarekin, autonomiarekin eta izpiritu kritikoarekin
    BESTELAKO KONPETENTZIAK

    Matematikarako konpetentzia

    Hitzez, hitzik gabe eta modu digitalean komunikatzeko konpetentzia

    Elkarbizitzarako konpetentzia

    Ekimenerako eta ekiteko espiriturako konpetentzia

    Ikasten ikasteko konpetentzia


    1

    EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

    • Informazioa identifikatu eta interpretatu du, eta gai zientifikoari lotutako ideiak ezagutzen ditu.
    • IKTak erabili ditu informazioa bilatu eta hautatzeko.
    • Talde-lanaren aldeko jarrera adierazi du, zereginetan eta eztabaidetan lankidetza eta parte-hartze arduratsuko jarrerekin.
    • Erraz egiten du unitate-aldaketa notazio zientifikoan.
    • Magnitudeen eta unitateen arteko loturak ezarri ditu, Nazioarteko Unitate Sistema erabiliz.

      Zeregina jolas-jardueren ko-ebaluaziorako hurrengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).