Saltatu nabigazioa

Esperimentu bat diseinatuko dugu

Metodo zientifikoa aplikatuko dugu

Metodo zientifikoa gure eguneroko bizitzan aplika daiteke. Metodo horren urratsak ezagutuz gero, hainbat arazo eta zalantza ebatzi ahal izango ditugu zientifikoki, zorroztasunez eta zehaztasunez.

Esperimentu-hodiak
Pixabay. Esperimentuak (Dominio público)

Ikertzaile baten buruan jarriko gara eta taldean ebatziko dugu erronka bat. Ziur zirraragarria iruditzen zaizula!

Zeregina: esperimentu bat diseinatuko dugu

Denbora
Saio bat
Taldekatzea
Taldean

Saio honetan, irakasleak gutun-azal misteriotsu batzuk utzi ditu mahaien gainean. Gutun-azal bakoitzean, taldean eraginkortasunez lana eginda ebatzi beharreko problema bat dago, erantzun beharreko galdera bat. Zein izango da erronka? Metodo zientifikoari buruz ditugun ezagutzak probatu beharko ditugu, hori ziur. Prest?

Instrumentos de laboratorio
Clker-Free-Vector-Images. Chemistry (CC0)

1.- Gutun-azalak irekiko ditugu...

Talde bakoitzak, egokitu zaion gutun-azala irekiko du eta jarraibide hauek aurkituko ditu:

“Kaixo, ikasleak. Gutun-azal honetan erronka bat proposatzen dizuet, metodo zientifikoaren erabilera-simulazio bat egiteko. Taldean lan egin beharko duzue ikerketa bat diseinatzeko honako hauei buruz:”

  • 1. taldea: Goizean eta gauean berdin neurtzen dugu?
  • 2. taldea: Urari aspirina bat bota ezkero, lorek gehiago irauten dute ihartu gabe?
  • 3. taldea: Zer da erresistenteagoa, paperezko musuzapi bat ala paper-zapi heze bat?
  • 4. taldea: Non kontsumitzen dugu ur gehiago, ¿bainatzean ala dutxatzean?
  • 5. taldea: Nola desizozten da azkarrago elikagai bat, aluminio-paperean bilduta ala plastikoan bilduta?

Ordu bete duzue, eta hona jarraitu behar duzuen eskema:

  • Hipotesia.
  • Aldagai independentea eta mendeko aldagaia.
  • Froga-esperimentua.
  • Datu-bilketarako tresnak.
  • Zer egingo dugu hipotesia ez badugu frogatzen?
  • Emaitzak jakinarazteko modua.

2.- Azaldu egingo dugu

Denbora agortutakoan, talde bakoitzak gelan azalduko du bere lana, denbora denon artean banatuta. Jendaurrean azalpenak emateko, kontuan har ditzakegu ahozko azalpenak egiteko orientazioak:

  • Solaskideari zuzendu, agurtu, aurkeztu zure burua eta azaldu zer gairi buruz hitz egingo duzun.
  • Esposizioaren zatiak edo ideia nagusiak azaldu.
  • Astiro hitz egin eta ondo ahoskatu.
  • Ez erabili “makulu-hitzak” (zera, bale? ee, ba...).
  • Begiratu solaskideari.
  • Laguntza gisa soilik, erabili baliabide grafikoren bat (power pointa, infografia, eskema, gidoia...), hartzailearentzat erakargarria eta diskurtsoa hobeto ulertzen lagunduko duena.
  • Baliatu keinuez, erabili eskuak modu espresiboan, baina moderazioz.
  • Saia zaitez lekuan egoten edo mugitu esposizioak eskatzen duenean, baina ez mugitu etengabe eta zentzurik gabe.
  • Egin iruzkinak eta jarri adibideak gaia hobeto uler dadin eta hartzailearen arreta zeureganatzeko.
  • Tarteka, egin galderak solaskideei, azalpenak ondo jarraitzen dituztela ziurtatzeko.
  • Esposizioa amaitutakoan egin laburpena bat.
  • Amaitzeko, agurtu eta arreta eskertu.

3.- Eztabaidatu egingo dugu

Talde baten hitzaldia entzunda, besteok une batez bildu eta galderak edo sortutako zalantzak prestatuko ditugu. Amaitutakoan, eztabaidatu egingo dugu gelan. Eztabaidarako gomendio batzuk:

  • Argumentuak modu logikoan antolatuko dira ideia nagusiaren inguruan.
  • Kontra-argumentuak garrantzitsuak eta zehatzak behar dute, eta argi eta garbi adierazi behar dute zer ideiaren aurka dauden.
  • Argumentuak eta kontra-argumentuak egitateetan oinarritzen dira.
  • Informazio argia eta zehatza eman behar da.
  • Partehartzeak ordenatuak izango dira, hitz egiteko txandak errespetatuta.
  • Keinuak, ahots tonua eta kontaktu bisuala egokiak izan behar dute.
  • Bestearen argumentuak modu aktiboan entzun eta horren arabera erantzun behar da.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une ona da hausnarketa egiteko gure ikasitakoaren egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginarem ebaluazioa

Zeregina ebaluatuko da ikerketa zientifikoko lan baten balioespen-eskala honekin (deskargatu formatu editagarria: odt, eta pdf).

Escala de trabajo de investigación científica