Saltatu nabigazioa

Neurriak ordenatzen

Unitateekin eta notazio zientifikoarekin jolasean

25 kartako joko erraz bat erabiliko dugu neurketa-unitateak eta notazio zientifikoa nola menderatzen ditugun ikusteko. “Seiko urrean” bezala jolasten da (arauak Wikipedian) , baina badira beste aukera batzuk ere. Helburua da kartarik gabe geratzen den lehen jokalaria izatea.

Kartak
Pilar Etxebarria. Kartak (Dominio público)

Zeregina: unitateekin jolasten

Denbora
Saio-erdia
Taldekatzea
Bikoteka

Zientzietan jarduteko ezinbestekoa da Nazioarte Sistemako Unitateak oso ondo ezagutzea eta unitate-aldaketetan erraztasunez aritzen jakitea. Ikasgelan ariketak egin ondoren, errepasatu egingo ditugu joko-karta erraz baten bitartez. Bide batez, objektu askoren tamaina erlatiboa ezagutuko dugu. 

Binaka jolasten da. Irakasleak emango dizkigu kartak. Helbide honetan deskargatu daitezke: Linean jolasten (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf)

“Seiko urrean” bezala jolasten da:

  1. Karta guztiak banatzen dira jokoan parte hartzen duten lagun guztien artean.
  2. “Globulu gorri baten diametroa” karta duenak, mahai gainean ipiniko du.
  3. Hortik aurrera, karta ilarak osatu beharko dira, gorantz zein beherantz: “Mitokondria baten diametroa” karta duenak, mahai gainean jarriko du edo “Globulu gorri baten diametroa” duenak, eta horrela hurrenez hurren.
  4. Karta bat ipintzen den bakoitzean, azaldu egingo da zergatik.
  5. Karta barik geratzen den lehenak irabaziko du.

Ebaluazioa eta hausnarketa

Behin zeregina amaituta, une ona da hausnarketa egiteko gure ikasitakoaren egunerokoan. Hona iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Zereginaren ebaluazioa

Irakasleak emango digun soluzio-orriarekin, asmatze-maila baloratuko dugu eta “nota” gure koadernoan jasoko dugu. 

Zeregina jolas-jardueren ko-ebaluaziorako hurrengo eskalarekin ebaluatuko da (deskargatu formatu editagarria, odt, eta pdf).

eskala